Erabili Amazon Business zure negozioaren aliatu gisa - Gaztenpresa

Erabili Amazon Business zure negozioaren aliatu gisa

Imajinatzen duzu zer izango litzatekeen Amazonen salmenta-potentzial osoa zure enpresaren eskura izatea? Bada, eskuragarri duzu duela zenbait hilabetez geroztik. Izan ere, Amazon Business Europako merkatuan sartu da, eta, horrela, Jeff Bezosek sortutako enpresa erraldoia munduko B2B plataformarik indartsuenetako bat bihurtu da. Gaur egun, handizkako salmenta-kanal horrek hainbat lurraldetan dihardu, hala nola Alemanian, Frantzian, Italian, Espainian, Erresuma Batuan, Japonian, Indian eta Estatu Batuetan, eta 10.000 milioi dolarreko fakturazioa gainditu du.

Baina, zer da Amazon Business eta nola funtzionatzen du? Funtsean, enpresei bideratutako online denda bat da plataforma hori. Handizkako merkataritza-plataforma bat da, edozein tamainatako negozioak behar dituzten produktuez hornitzen dituena, mundu zabaleko 60 herrialdetan baino gehiagotan. Amazon Businessek 250 milioi produktu baino gehiago ditu katalogoan, besteak beste ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak, biltegiratzeko irtenbideak, bulegoko materiala, altzariak eta garbitzeko artikuluak. Oso aukera ona da Amazonen erosten duten eta erosketen fakturak eskuratzeko eta kontrol zorrotza eramateko premia duten enpresa eta autonomoentzat. Horrez gain, erakusleiho ikaragarria da, saltoki elektroniko erraldoi horren bidez saldu nahi duten enpresentzat. Baina Amazonen Business bertsioak abantaila gehiago ditu:

  • Doako bidalketak eta prezio bereziak. Amazon Businessen bezeroek deskontuak lor ditzakete bolumen handiengatik, katalogo esklusiboak dituzte eskuragarri eta prezio bereziak egiten zaizkie. Plataformak arreta handia jarri du produktua entregatzeko epeetan eta bidalketen prezioetan. Hala, 29 eurotik gorako eskaerak doan jasoko dituzu, 1 eta 3 egun bitarteko epean. Prime bezeroa bazara, zerbitzu horretako harpidetza enpresaren kontura egin dezakezu, eta, horrela, bidalketak egunean bertan, doan, mugarik gabe eta kostu gehigarririk gabe izan ditzakezu.
  • Kontzeptuen banakapena. Enpresek faktura zehaztuak eskura ditzakete, zergak banakatuta, eta BEZaren fakturazio automatikoaz balia daitezke.
  • Kontu korporatiboak. Plataformak aukera ematen dizu zenbait pertsonen artean enpresa-kontu bat sortzeko, prozesuak bizkortu eta ordainbideak nahiz bidaltze-helbideak partekatzeko.
  • Erosketa-prozesua. Oracle, Coupa edo Ariba sistemetan txerta daitezke zuzenean.
  • Txostenak eta analisiak sortzea. Zerbitzuak jarduera komertzialari buruzko txosten zehaztuak sortzen ditu eta enpresaren gastuak aztertzen laguntzen du.
  • Amazonen bezeroak eskura izatea. Amazon Businesseko saltzailea zarenez, Amazonen bezero guztiak dituzu eskura, eta mota eta tamaina guztietako enpresa-bezero berriengana iristeko aukera duzu.

Baina alde txarrik ere badu Amazonek. Haren aurkakoek diotenez, egia izanik ere plataforma horren bidez milioika bezero potentzialengana hel zaitezkeela, litekeena da bezero horiek Amazonenak izatea zure enpresarenak baino lehenago, salbu eta oso marka indartsua eta ezaguna baduzu. Gainera, zure online denda Amazonen Marketplace-aren ondoan badago, kaltegarri izan daiteke zuretzat. Horregatik, ondo neurtu behar duzu Amazonek zure merkataritza elektronikoari egin diezaiokeen kaltea, edo, bestela, zure produktu-eskaintza dibertsifikatu, eta, adibidez, saltzeko zailtasunik handiena duten produktuak Amazonera eraman. Era berean, gogoan izan behar duzu Amazonen merkatu potentziala, erosleena ez ezik, saltzaileena ere badela: zure lehiakide guztiak izango dituzu bildurik Marketplace berean.

Hortaz, Amazon Businessen sartzearen alde on eta txar guztiak aztertu ondoren aurrera egitea erabakitzen baduzu, oso pauso errazak eman behar dituzu:

  1. Lehenik, sakatu esteka honetan, erregistro-prozesua martxan jartzeko. Hemen, helbide elektroniko bat eskatuko dizu sistemak.
  2. Dagoeneko irekita baduzu kontu bat, Business kontu nola bihurtu esango dizu Amazonek; baina, horretarako, kontuan sartu behar duzu.
  3. Bete jarraibideak pasahitz berria sartzeko eta zure Amazon Business kontuari lotzeko.
  4. Sartu zure enpresaren datuak. Zuk bakarrik erabili behar baduzu, Amazonen sartzeko erabiltzen duzun pasahitz berbera jar dezakezu; baina, beste pertsona batzuek erabili behar badute, hobe da beste pasahitz ezberdin bat aukeratzea denontzat. Sakatu Hurrengoa eta sartu Amazonen unibertso komertzialera.

Orain, saltzen hasi baino ez duzu egin behar. Gaztenpresan zure negozioa sortu eta suspertzeko behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizugu, hala nola Mentoring programa oso bat eta gaitasun berriak eskuratzeko balio izango dizuten prestakunta-lantegiak ere. Zain gaituzu.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?