Ezagutzen al ditut ekintzailea izateko behar ditudan konpetentziak? - Gaztenpresa

Ezagutzen al ditut ekintzailea izateko behar ditudan konpetentziak?

Norbaitek ekintzaile izateko abenturari ekiten dionean, lanbide izango duen negozioari buruzko ezagutza zabala ez ezik, enpresa txikiaren funtzionamenduari lotutako alderdi guztiei buruzko prestakuntza osagarria ere behar du.

Ondoren, ekintzailea izateko eskuratu behar dituzun konpetentziak azalduko dizkizugu, baita horiek eskuratzeko garatu behar dituzun gaitasunak eta ezagutzak ere.

Enpresa bat sortzeko konpetentziak.

Enpresa txiki baten bidez autoenpleguaren munduan hasi nahi baduzu, enpresa hori nola sortu jakin behar duzu.

Horretarako, aukerak ezagutzeko eta ideiak proiektu bideragarri bihurtzeko gaitasuna izan behar duzu. Buruan negozio-ideia bat duten pertsona askok ez dute hori abian jartzeko beharrezko ezagutzarik.

Etapa horretan, plangintza- eta azterketa-gaitasunak behar dituzu:

  • Negozio Plan on bat egitea, zure ideiaren bideragarritasuna egiaztatzeko aurretik eman beharreko funtsezko urratsa delako.
  • Zure xede-merkatua eta eman beharreko lehen urratsak

Zure negozioa gestionatzeko konpetentziak.

Behin zure negozio berria abian jartzea erabakita, behar bezala gestionatu behar duzu egunero. Horretarako, honako gestio-gaitasun hauek behar dituzu:

  • Komunikazio- eta negoziazio-gaitasun eraginkorrak: eragile komertzial bezala jarduten jakitea eta zure produktu edo jarduera saltzeko trebetasuna izatea.
  • Administrazio-gaitasuna: enpresako zifra orokorrak ezagutzea, fiskalitateari, nominei eta abarri aurre egitea… hilero-hilero zure enpresaren bilakaera zehatz-mehatz ezagutzeko.
  • Lidergo-gaitasuna eta talde-lanean aritzeko gaitasuna.
  • Arriskuak ebaluatzeko eta zeure gain hartzeko gaitasuna, justifikaturik badaude.

Konpetentzia digitalak.

Zure negozioa aro digitalera egokitzeko, IKTei lotutako gaitasunak eskuratu behar dituzu. Informatikako aplikazio nagusiei lotutako ezagutzez gain, honako gaitasun hauek behar dituzu:

  • Informazioa aurkitu, ulertu, erlazionatu eta tratatzeko
  • Zure markarekin zerikusia duen eduki nabarmena sortzeko eta eraginkortasunez ezagutarazteko gaitasuna: zure webean, zure appean edo sare sozialetan.

3.0 Marketinaren aroan murgilduta gaude, bezeroa ez da jada kontsumitzaile hutsa, orain gure aliatu eta laguntzailea da, eta guk lagundu eta esperientzia bat eskaini beha diogu. Sare sozialen estrategiaren barruan, erantzuna eman behar diegu geure publikoaren behar eta lehentasunei.

Gogorarazi nahi dizugu Gaztenpresa Fundazioak prestakuntza-tailerrak eskaintzen dituela, zure negozio-proiektua aurrera ateratzen laguntzeko:

Enpresak sortzeko tailerrak. Horietan zure proiektuak arrakasta izateko izan litzakeen aukerak aztertu, zure produktuak edo zerbitzuak xede duen merkatua ikertu, eta abiatzeko oinarrizko ekintza plana prestatu ahalko duzu.

Negozioa sendotzeko tailerrak, hainbat ataletan banatuak eta zure negozioa gestionatzeko konpetentzia- eta ezagutza-multzo bat garatzera bideratuak.

Eta oraindik XXI. mendeko gaitasun digitalak garatu ez badituzu, Gaztenpresan SPRIren laguntza teknikoa eskaintzen dizugu. Interneten mugitzen eta saltzen irakatsi eta zure irudia eta marka sortzen lagunduko dizute, zure erabiltzaileen konfiantza irabazteko.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?