400 enpresa baino gehiago eta 787 lanpostu: Gaztenpresaren 2019ko ekintzailetzari buruzko datuak

Ekintzailetza suspertzea, aukerak sortzea eta, batez ere, enplegua sortzea. Horixe proposatu genuen Gaztenpresan duela mende laurden bat, gure lanari ekin genionean, eta horixe egin genuen joan den urtean ere. Kopuruak argiak dira: gure Urteko Txostenean jaso denez, 2019an 405 enpresa eta 787 lanpostu berriren sorrera sustatu genuen. Eta, atzera begiratuz gero, 1994ra (jaio ginen urtera), zenbakiak sinestezinak […]

Zein izan daiteke online edo e-Commerce denda bat sortzearen prezioa?

E-Commerce izenekoek oso zeregin garrantzitsua bete dute osasun-krisiaren aldian. Esan daiteke salbamen-ohol bat izan direla konfinamenduak eta mugikortasun-murrizketek beren negozioen biziraupena mehatxatzen zutela ikusten zuten ekintzaile eta enpresa txiki askorentzat. Online erosketak ez dira murriztu deskonfinamenduaren aldian Normaltasunera pixkanaka itzultzeko prozesua agerian uzten hasi denez, salmenta-kanal horrek izan duen garapen ikusgarria ez da egoerak eragindakoa […]

#JarraitzekoBerritzen erronkaren irabazleak: Katiuska, Zirkugintza, Pradogs eta Kopas

Hasteko, parte hartu duten negozioen ahalegina eskertu nahi dugu Osasun-krisialdi gogor honi irtenbidea eman nahian #JarraitzekoBerritzen jardun behar izan duten negozio eta ekimen batzuen berri eman dizuegu azken asteotan gure sare sozialetan. Guztiak ere Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileak dira, eta egokitzeko gaitasun handia erakutsi dute. Ia hogei negoziok hartu dute parte #JarraitzekoBerritzen erronkan, eta, horri […]

Sare sozialetan ekintza-plan bat sortzeko eta zure negozioa sareetan sustatzeko jarraibideak

crear plan de accion

Dagoeneko jakingo duzu sare sozialak ez direla moda hutsal bat: erreminta ezin hobea dira zure bezeroekin harreman zuzena mantentzeko eta horiekin erraz eta eraginkortasunez jarduteko. Sareetan estrategia on bat izateak zure xede-publikoa ezagutzen lagun diezazuke, baita horren premien berri izaten eta gustuei aurrea hartzen ere. Baina, lehenik eta behin, ekintza-plan bat konfiguratu behar duzu sare sozialetan. Dokumentu horretan, zure […]

Argazkigintza-trikimailuak, zure produktuak online dendan dotore agertzeko

gzt-trucos-fotografia

E-commerce edo marketplace batean, produktuak kontsumitzaileen begietatik sar daitezen lortzea erosketa posible baten erdia burututa edukitzea da. Horregatik, nahitaezkoa da zure online salmentarako webgunearen diseinua sektorerako egokiena eta zure salgaien argazkiak ahalik eta erakargarrienak izatea. Zentzu horretan, salgaien irudiek xehetasun nahikoa izan behar dute, irudi horren bidez ordeztu behar baitira negozio fisiko bateko teknika komertzialak ez ezik, […]

Claret Askartza ikastetxeak irabazi du PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioa

Honako helburu hauek ditu Cámarabilbao University Business Schoolek eta Gaztenpresa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenak: Batxilergoko ikasleak enpresa-ingurunera hurbiltzea. Nola? Lehiaketa bat antolatuz, ikasleek marketineko eta ekintzailetzako proiektuak egin ditzaten. Ikasleek berek euren proposamenak defendatzea, Fundazioaren Marketin Departamentuan lan egiten duten itxura eginez. Euskadiko 40 ikastetxe, institutu eta ikastolatako Batxilergoko 2. mailako 1.500 ikaslek hartu dute parte aurten. Guztira 300 proiektu aurkeztu dituzte, eta Leioako Claret Askartza ikastetxeko […]

Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak

nuevos-perfiles-profesionales

Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: Big Data, teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea, Adimen Artifiziala, Cloud Computinga eta, guztien […]

Zergatik erabili behar duzu bideoa marketin digitaleko zure estrategian

negocios-digitales

Bazenekien YouTubek planeta osoan 1.000 milioi erabiltzaile bakar baino gehiago dituela hilean eta 4.000 milioi bistaratze izaten dituela egunero? Munduko hirugarren orrialderik bisitatuena dela? Internetera konexioa duten bi pertsonatik batek bisitatzen duela? Eta 18 eta 34 urte arteko pertsonek telebista ikusten baino denbora gehiago pasatzen dutela online bideoak ikusten? Arrazoi gehiago behar dituzu bideo-marketinerako aurrerapausoa emateko? Beharbada korapilatsua eta garestiegia irudituko […]

Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa

facebook-ads

Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko. Galdera honakoa da: Nola egin? Erantzuna bikoitza da: batetik, sare sozialetako estrategia egoki batekin eta, bestetik, publizitate-kanpaina errazekin, horiekin bezero […]

Kontuan hartu beharreko 2020ko dirulaguntzak autonomoentzat

gzt-foto-subvenciones-2020

Ideia zehaztuta dago, negozio-plana prestatu duzu, eta kontu gutxi batzuk besterik ez dituzu konpondu behar zure negozio berria abian jartzeko, horien artean oso garrantzitsua den bat: finantzaketa. Fase horretan baldin bazaude, bultzada txiki bat bakarrik behar duzu ekintzailetzaren unibertsoan sartzeko. Eta pauso hori ematen laguntzeko, erakunde eta organismo publikoek mota askotako dirulaguntzak eta laguntzak eskaintzen dizkiete […]