×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Kontuan hartu beharreko 2020ko dirulaguntzak autonomoentzat

gzt-foto-subvenciones-2020
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ideia zehaztuta dago, negozio-plana prestatu duzu, eta kontu gutxi batzuk besterik ez dituzu konpondu behar zure negozio berria abian jartzeko, horien artean oso garrantzitsua den bat: finantzaketa. Fase horretan baldin bazaude, bultzada txiki bat bakarrik behar duzu ekintzailetzaren unibertsoan sartzeko. Eta pauso hori ematen laguntzeko, erakunde eta organismo publikoek mota askotako dirulaguntzak eta laguntzak eskaintzen dizkiete autonomoei. Programa horiek funtsezko laguntza dira ekintzaileentzat, haien negozioetarako bereziki garrantzitsua den unean. Ekintzaile gazteek 2020an eskuragarri dituzten laguntza nagusien bilduma egin dugu Gaztenpresan.

Kontuan izan COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alarma egoeraren ondorioz, eta administrazio-izapideen etenaldia dekretatu denez, laguntza horiek formalizatzeko hasieran jarritako azken egunak, batez ere hurbilen direnak, zenbait aste atzeratuko direla, seguruenik.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Enpresa-jarduera sendotzeko. 2019ko ekainaren 29tik dirulaguntza eskatzen den egunera arteko epean Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa-jarduera hasi dutenei bideratutako laguntzak dira. Hasitako jarduera sendotzea dute xede. Zenbatekoa 2.500 eta 6.000 euro artekoa da, eta eskaera egiteko hasieran jarritako azken eguna urriaren 30a da.

Negozioa finkatzeko. Enpresa-jarduera hasten ari diren eta hura finkatzeko laguntza ekonomikoa behar duten pertsonei bideratuta dago programa hau. Onuradunek 3.500 eta 10.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute zenbait aktibo kontratatu edo erosteko, hala nola makinak, tresnak, altzariak, garraio-ekipamenduak, frankizia-kontratuak eta transferentzia-eskubideak.

Landa-eremuetan mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eutsi edo handitzen laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzera bideratutako laguntzak dira. Diruz lagunduko dira, besteak beste, higiezinak erosi eta birgaitzea, makinak eta bigarren eskuko ekipamenduak erostea, programa eta aplikazio informatikoak eta web-orriak eta -plataformak erosi edo garatzea, eta kontratatutako pertsonen bi ekitalditako soldata gordina eta gizarte-segurantza.

Proiektua finkatzeko laguntzak lanbide-jarduera hasten ari diren pertsonentzat. Lanbideren deialdi hau urriaren amaierara arte egongo da zabalik, printzipioz, eta lanbide-jarduera hasiko duten ekintzaile eta autonomo berriei bideratuta dago. Laguntzen zenbatekoa 3.500 eurotik (pertsona bakoitzeko) 10.000 eurora artekoa da (bazkide-kopuruaren arabera). Dirua jarduerarekin lotutako aktibo finkoetan inbertitzeko izango da: makinak, tresnak, altzariak, informatika-ekipamenduak eta abar. Programak % 15eko hobaria du emakume ekintzaileentzako laguntzetan.

Gipuzkoa

Indartu programa. Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdea eskualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasa % 20an gainditzen duten beste udalerri batzuetan inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako laguntzak dira, inbertsio horien xedea aipatutako inguruneetan lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea izanik. Laguntzen bidez enpresek aktibo finkoak erosi ahal izango dituzte: makinak, tresnak, instalazio teknikoak, lur-sailak, bestelako ondasun naturalak eta abar.

Bizkaia

Enpresak sortzeko dirulaguntzak. Autoenplegurako 2020ko laguntzak Bizkaian. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza hauek langabezian dauden pertsonei bideratuta daude, eta enpresa, saltoki eta profesional berriak martxan jartzea dute helburu. Osasun-alarmaren aurretik maiatzaren 18tik uztailaren 30era bitarteko epea ezarri zen eskaerak egiteko, eta onuradun bakoitzak gehienez 15.000 euroko laguntza jaso ahal izango du.

Bizkaian enpresa berritzaileak sortzeko. Programa honetako laguntzen helburua bikoitza da: batetik, diruz laguntzea enpresa edo negozio-unitate berrien garapena eta zehaztapena barne-ekintzailetzako proiektuetan, eta, bestetik, enpresa berritzaile berriak sortzen laguntzea Bizkaian, hau da, produktu, prozesu edo zerbitzuetan osagai berritzaileak dituzten enpresak, aberastasuna sortzeko potentzial handikoak, balio erantsia ekarriko dutenak eta aurreikuspenen arabera bideragarriak izango direnak.

Bizkaia Sortzailea. Programak dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresa sortzaileak sortzeko, jada abian diren sektoreko enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, eta produktu sortzaileak nazioartean merkaturatzeko, besteak beste. Hala, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan sartzea da asmoa, talentua erakartze aldera.

Indartu programa. Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdea eskualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasa % 20an gainditzen duten beste udalerri batzuetan inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako laguntzak dira, inbertsio horien xedea aipatutako inguruneetan lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea izanik. Laguntzen bidez enpresek aktibo finkoak erosi ahal izango dituzte: makinak, tresnak, instalazio teknikoak, lur-sailak, bestelako ondasun naturalak eta abar.

Araba

Gasteizen enpresak sortzeko laguntzak. Deialdia ekainean irekitzea dago aurreikusita. Sortu berriak diren enpresa pribatuei bideratuta dago, eta 8.000 eurora arteko dirulaguntzak emango ditu eraketa- eta abiarazte-gastuetarako eta jarduerarekin lotutako aktibo finkoetarako. Laguntzen zenbatekoa diruz ordaintzekoak diren gastuen % 20 eta % 40 artekoa izango da.

Ikusten duzunez, autonomoentzako dirulaguntzetan zenbait aukera daude: aurkitu itzazu zure lanbide-profilera edo negoziora hobekien egokitzen direnak. Informazio gehiago behar baduzu jarri harremanetan Gaztenpresarekin eta zure enpresa berriari bultzada emateko behar duzun laguntza guztia eskainiko dizugu.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...