×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sare sozialetan ekintza-plan bat sortzeko eta zure negozioa sareetan sustatzeko jarraibideak

crear plan de accion
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Dagoeneko jakingo duzu sare sozialak ez direla moda hutsal bat: erreminta ezin hobea dira zure bezeroekin harreman zuzena mantentzeko eta horiekin erraz eta eraginkortasunez jarduteko. Sareetan estrategia on bat izateak zure xede-publikoa ezagutzen lagun diezazuke, baita horren premien berri izaten eta gustuei aurrea hartzen ere.

Baina, lehenik eta behin, ekintza-plan bat konfiguratu behar duzu sare sozialetan. Dokumentu horretan, zure estrategiaren funtsezko puntuak zehaztu eta deskribatu behar dituzu, baita eman beharreko urratsak ere. Laburbilduz, zer bilatzen ari zaren jakin behar duzu haren bila joan aurretik. Sare sozialetan marketin-plan (SMM) on bat egiteko, hainbat gauza aztertu behar dituzu.

  1. Nondik zatozen eta nora joan nahi duzun. Gogoratu marketin-kanpaina bat prestatzera zoazela eta zure xede-publikoa zein den, zer zerbitzu saldu nahi diozun eta zer helburu lortu nahi duzun jakin behar duzula. Horrez gain, zer testuingurutan eta esparru geografikotan mugituko zaren jakin behar duzu, argi eta garbi. Eta, jakina, zure lehiakideek zer egiten duten jakin behar duzu.
  2. Hasi zure webgunetik. Zure webgunea Interneteko zure aurkezpen-eskutitza da. Online esparruan gauzatzen dituzun marketin-ekintza guztiek zure webgunera gidatuko dituzte bezeroak eta, beraz, zure webgunea funtzionala eta erakargarria izateko beharrezko urrats guztiak eman behar dituzu. Gainera, optimizatuta mantendu behar duzu, zure salmenta-helburuei erantzun diezaien.
  3. Zer saretan egotea interesatzen zaizu? Dagoeneko ez du balio sare sozialen inguruan orokorrean hitz egiteak. Sare sozial bakoitzak bere publikoa eta bere helburu zehatzak ditu eta, horregatik, behar bezala aztertu behar dituzu, kanpaina bat non gauzatu jakiteko.
  • Facebook da guztietan orokorrena, eta kontsumitzaileekin zuzenean eta denbora errealean elkar eragitea ahalbidetzen dizu, Messengerrari esker. Sare guztien konbinazio bat dela esan genezake, baina aisialdira eta pertsonen arteko harremanetara bideratuta dago batik bat. Hau da, plataforma ezin hobea da komunitate bat sortzeko eta harekin etengabe harremanetan mantentzeko.
  • Twitter gaurkotasunera bideratuta dago eta perfektua da zure jarraitzaileei eskaintzen dituzun berritasun guztien berri emateko, batik bat oso eduki espezializatua sortzen baduzu.
  • LinkedIn sare sozial profesionala da definizioz eta, haren bitartez, enpresaren albisteak eta gaitasunak jakinarazi ahal izango dizkiezu zure kontaktuei. Ezin hobea da B2B (Business to Business) harremanetarako.
  • Instagramek zure marka posizionatzen laguntzen dizu, irudien erabilerari esker. Brandinga egiteko eta bezeroak zure webgunera edo negozio fisikoetara erakartzeko modu on bat da. Gogoratu gazteek gehien gogoko duten sarea dela.
  • Pinteresten, pertsonek inspirazioa eta produktu berrien inguruko ideiak bilatzen dituzte. Gure ingurunean guztiz garatu ez bada ere, Estatu Batuetan Facebookek bakarrik gainditzen du erabiltzaileen erosteko erabakietan eragiteko orduan.
  1. Prestatu eduki-plan on bat. Dagoeneko prest dituzu zure SMM planerako funtsezko elementu objektiboak. Orain, zure kanpainaren elementu sentikorrenak prestatu behar dituzu: edukiak. Eduki horietarako euskarririk onena blog bat da, zure webgunearen SEO posizionamendua hobetzeaz gain, zure sare sozialak elikatzen lagunduko baitizu.

Zure sare sozialetako plana diseinatzeko orduan, honako alderdi hauek zehaztu behar dituzu:

  • Argitalpenen maiztasuna. Facebooken 1 eta 3 post artean argitaratu behar dira eguneko; Twiterrek lau tweet jasaten ditu eguneko; LinkedInen eduki 1 zintzilikatu behar duzu, gehienez ere, lanegun bakoitzeko; Instagrameko erabiltzaileek 2 argazki jasaten dituzte eguneko; eta Pinteresten astean bitan edo hirutan freska ditzakezu taulak.
  • Hizkuntzak egokia izan behar du, sare sozial bakoitzaren xede-publikoaren arabera.
  1. Neurtu daitezkeen helburuak. Internetek eskaintzen duen abantailetako bat dena neurtu daitekeela da, baita helburuen lorpen-maila ere. Hona hemen abantaila horietako batzuk:
  • Sare sozialetan zure marka-irudia hobetzea.
  • Online kanalen bitartez, salmentak % 5 handitzea.
  • Twitterreko jarraitzaile-kopurua % 30 handitzea.
  • Emailing zerrendako harpidedun-kopurua % 20 handitzea.
  • Sare sozialetan bezeroarenganako arreta hobetzea.
  • Bilaketa-motorretan zure webgunearen eta/edo blogaren ikusgaitasuna handitzea.

Orain, lanari ekiteko unea da. Aurreko guztia prestatu ondoren, martxan jartzea baino ez zaizu falta. Beraz, eguneratu zure markaren edo enpresaren profilak, zabaldu zure kontaktuen sarea eta aztertu jarraitzaileak erakartzeko kanpaina bat egiteko aukera, oso erabilgarria izan baitaiteke merkatuan aurrera egiteko.

Eta gogoratu, sare sozialetako marketinari buruzko informazio gehiago behar baduzu, Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak eskaintzen dizkizugula. Horien bidez, zure negozioa are gehiago sustatzeko behar dituzun gaitasunak hobetu ahal izango dituzu.,Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...