Tipula Burger: #JarraitzekoBerritzen, etxez etxeko zerbitzuaren bidez
COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak agerian jarri ditu ekintzaile batzuek egungo egoera gainditzeko egindako ahaleginak. Ekintzaile horiek egoerara egokitzea lortu dute, eta #JarraitzekoBerritzen erakutsi digute. Bilboko ostalari-familia baten ibilbidea Egokitzeko gaitasun horren adibide ezin hobea dugu Melanie del Bado, Harreman Publikoetan lizentziatua, eta haren jatetxea, Tipula Burguer, Bilboko Zazpikaleetako Barrenkale Barrena kalean kokatua. Bilbon sukaldaritzan gogotsu diharduten […]
Ikasi ekitean egiten ditugun 4 hutsegiterik ohikoenekin
«Esperientzia gure hutsegiteei ematen diegun izena da». Oscar Wilderen esaldi horrek inork aitortu nahi ez duen baina historiako pentsalari handi guztiek (Konfuziorekin hasi eta Einsteinekin amaitzeraino) bere egin duten egia bat adierazten du: Hutsegiteak gure bizitzaren parte dira, eta gure arrakasta haiekin ikasteko dugun gaitasunaren araberakoa da. Gogoeta hori esparru pertsonalean ez ezik, lanbide-esparruan ere […]
Web funtzional eta erakargarri bat sortzeko eman behar dituzun urratsak
Gogoratzen duzu Bill Gatesen esaldi hau? “Interneten ez badago, ez da existitzen”. 80ko hamarkadan esan zuen eta, une hartan garrantzia izan bazuen, pentsa orain, XXI. mende betean. Gaur egun ez dago Saretik kanpo egon daitekeen negoziorik, zerbitzurik, produkturik edo enpresarik. e-commerce, landing page, microsite edo web korporatibo baten bitartez izan daiteke, baina ezinbestekoa da Interneten […]
Zure finantzak erabili eta zure kontuak automatizatu ahal izateko tresnak
Freelance eta autonomo gehienen kasuan, fakturazioa eta kontabilitatea dira gutxien gustatzen zaien lanaren alderdietako bat, modu arinean esatearren. Eta seguru zu ez zarela salbuespen bat. Zure lanbideari ez dagozkion lanak dira; beharbada ez zenuen horretarako prestakuntzarik jasoko eta seguruenik ez zaizkizu gustatuko, baina funtsezkoak dira kobratu eta hilabete amaierara iritsi ahal izateko. Nolanahi ere, teknologiak […]
Negozio bat sortzeko funtsezko urratsak
Zure enpresa irekitzea, zerbait zerotik sortzea, horrenbeste buelta eman dizkiozun proiektu hori aurrera ateratzea. Badakizu zure helburua hori dela, eta aurrera eramatea erabaki duzu, baina ibilbideko faseak pilatzen ari zaizkizu buruan. Nondik hasi? Zorionez, leku aproposean zaude. Gaztenpresan bi hamarkada baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonei orientabideak ematen, hau da, orain zu zauden egoera […]