×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Tipula Burger: #JarraitzekoBerritzen, etxez etxeko zerbitzuaren bidez

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak agerian jarri ditu ekintzaile batzuek egungo egoera gainditzeko egindako ahaleginak. Ekintzaile horiek egoerara egokitzea lortu dute, eta #JarraitzekoBerritzen erakutsi digute.

Bilboko ostalari-familia baten ibilbidea

Egokitzeko gaitasun horren adibide ezin hobea dugu Melanie del Bado, Harreman Publikoetan lizentziatua, eta haren jatetxea, Tipula Burguer, Bilboko Zazpikaleetako Barrenkale Barrena kalean kokatua. Bilbon sukaldaritzan gogotsu diharduten ostalarien hirugarren belaunaldia dira Melanie eta bere familia.

Melanieren anaia, lanbidez chefa, bere prestakuntza Estatu Batuetan hobetu eta gero, Bilbora itzuli zen, nazioarteko eragina duen eredu gastronomiko bat bultzatzeko. Haien aitonak 1980ko hamarkadan Copacabana jatetxe mitikoan hasitako prozesu luzeari jarraikiz, 2016an Bailen kaleko 33. zenbakian Zurima jatetxea ireki zuten, eta urtebete geroago Tipula Burguer.

Nola moldatu da Tipula Burger-eko lantaldea?

Osasun-larrialdia agindu zenean, oso argi ikusi zuen Melaniek hanburgesa-jatetxeen berezko delivery kontzeptua aprobetxatu behar zuela, janaria etxez etxe banatzen duten establezimendu nagusien artean presentzia handitzeko. Eta, horretarako, bezeroen artean ezagun bihurtu zuen izaerari eutsi egin behar ziola. Beraz, osasun-alertako lehen 15 egunetan itxita egon zen lokala, bertako sukaldean koronabirusa ez zela sartu ziurtatzeko; baina, ondoren, etxez etxeko zerbitzura bidertu zituen ahalegin guztiak, azkar eta gastu gehigarririk gabe negozioa martxan jartzeko. Horretarako, presentzia handitu zuen etxez etxeko zerbitzuko plataformetan.

«Tipularen kasuan, jendeak etxera eramateko eskatzen duen produktuetako bat da hanburgesa; beraz, oso erraza izan da guretzat moldatzea. Erabiltzen genituen plataformen kopurua handitu egin dugu eskariari erantzuteko», azaldu du. Hala, hiru plataformarekin lan egiten du orain:

  • Lehendik erabiltzen zituzten Glovo eta Deliveroorekin eta, Tipula berriro zabaldu zutenetik, baita Just Eatekin ere, beste jatetxe batzuek gomendatuta.

Horiek oso funtzionamendu erraza dute: «Plataforma bakoitzaren apparekin kudeatzen ditugu eskariak, eta guk ere gailu bat dugu, eskariak inprimatuta jasotzeko; inprimaki bat bezeroentzat da, eta bestea sukalderako».

Joan den apirilaren 1ean ireki zituen Tipulak bere ate birtualak, eta ordutik hona nabarmen handitu du bere jarduera. «Tipulak beti izan du etxera eramateko eskari asko, beti izan da indartsua arlo horretan, baina beste plataforma bat gehitu dugunetik, jendea asko ari da kontsumitzen, krisiaren aurretik baino are eskari gehiago jasotzen ari gara. Egia esan, ondo doa eta oso positiboa izan da», ziurtatu du Melaniek.

Ostalaritzaren erronkak eta jatetxeen etorkizuna

Tipulan izandako esperientzian oinarrituta, aztertzen ari dira familiaren beste jatetxean ere, Zuriman, etxez etxeko zerbitzu-sistema bera martxan jartzea. Jatetxea itxita dago orain, baina berriro zabaltzeko birziklatu egin beharko dugu. «Zurima zabaltzen dugunean, zerbitzu hori ezarri beharko dugu, gerora begira negozioaren alderdi garrantzitsua izango delako. Jatetxe horretan ere nola berritu aztertzen ari gara orain, eta aurrean dugun zereginetako bat izango da gure karta etxez etxeko zerbitzura egokitzea», azaldu du gazteak, ondo baitaki pandemia honek jendearen ohiturak aldatuko eta muga berriak ekarriko dituela, baina baita aukera berriak ere, horrelako negozioak ustiatzeko. «Azken finean, jendea seguruago sentituko da etxean, eta jatetxean leku-kopurua mugatu egin beharko dugu; beraz, urte hau oso garrantzitsua izango da etorkizunean egin beharrekoaz hausnartzeko»

Tipula berriro zabaldu eta hilabete bat geroago, Melaniek bizirik eusten dio bere ekintzaile-senari, eta mundu guztia animatzen du #AurreraEgitekoBerritzen ahalegintzeko, batez ere ostalaritza sektoreko jendea. «Nire ustez, lan egin dezakegunok, autonomook, egoera desblokeatu egin behar dugu, eta establezimendua ezagutzera eman. Horretarako, garrantzitsua da etxez etxeko zerbitzuko plataformekin harremanetan jartzea, horiek oso lagungarriak izan baitaitezke establezimenduak bistaratzeko», baietsi du. «Jakina, berritu egin beharko dute, eta etxera eramateko moduko janari-motara egokitu, baina nik hori egitera animatzen ditut, jendeak erantzun egingo du eta», ziurtatu du.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....