×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ikasi ekitean egiten ditugun 4 hutsegiterik ohikoenekin

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

«Esperientzia gure hutsegiteei ematen diegun izena da». Oscar Wilderen esaldi horrek inork aitortu nahi ez duen baina historiako pentsalari handi guztiek (Konfuziorekin hasi eta Einsteinekin amaitzeraino) bere egin duten egia bat adierazten du:

  • Hutsegiteak gure bizitzaren parte dira, eta gure arrakasta haiekin ikasteko dugun gaitasunaren araberakoa da.

Gogoeta hori esparru pertsonalean ez ezik, lanbide-esparruan ere aplika daiteke, ekintzailetza-proiektu bat egiteko erronkaren aurrean gaudenean bereziki. Oscar Wildek iradoki bezala, lehenago edo beranduago hutsegiteak egingo ditugula jakin behar dugu, eta prest egon behar dugu hutsegite horiek gainditzeko. Eta hutsegiteak gainditzeko, ezinbestekoa da:

  • “Hutsegiteekin ikasten dela” konturatzea.
  • Plangintza on bat izatea, hau da, arriskuen azterketan kontingentzia-planak txertatzea.
  • Aholkularitza egokia izatea (Gaztenpresaren mentoring-tailerren bidez, esate baterako).

Negozio bat abian jartzear dagoen pertsona orok ekintzailetzaren esparruan oso ohikoak diren hutsegiteak egiteko arriskua du. Garrantzitsuena dena ongi planifikatuta edukitzea eta sorpresa horiek ahal den heinean ustekabean ez harrapatzea da. Hona hemen ekitean egiten diren hutsegiterik ohikoenetako batzuk:

Negozio-plan on bat eduki gabe hastea

Negozio-plan osatu bat lantzea oinarrizkoa da enpresa berriak arrakasta eduki ahal izateko. Dokumentu horrek enpresa berriaren funtzionamendu-gida izan behar du, eta proiektuaren elementurik garrantzitsuenak jaso behar ditu. Negozio-plan zuhur batek etorkizunean aurre egin beharreko arazoetako asko hartuko ditu kontuan, eta horrek arazo horiek bizkorrago eta prestasun handiagoarekin konpontzen lagunduko dizu. Dokumentu horrek behar bezala argudiatu eta zehaztutako honako zazpi alderdi hauek jaso beharko ditu:

  • Produktuaren edo zerbitzuaren definizioa
  • Lan-taldea
  • Merkatu-azterketa
  • Negozio-eredua
  • Finantza-plana
  • Arriskuen azterketa
  • Inplementazio-plana

Ekintzailetza-proiektuak plangintzarik ez badu, baliteke halabeharrez ixtera edota, are okerrago, luzaroan oztopo izango diren zorrak sortzera bideratuta egotea.

Pertsona desegokiak aukeratzea

Edozein ekintzailek izan dezakeen arazorik ohikoenetako bat ekintzailetza-proiektuan lagunduko dioten pertsonak aukeratzea da: bazkideak, enpresako CEOa (hau da, behar izanez gero enpresa zuzenduko duen pertsona) eta abar. Zure taldeak funtzionatzea nahi baduzu, honelakoak izan beharko dute:

  • Elkarren osagarriak. Bakoitzak bere lanbide-trebetasun eta trebetasun pertsonal desberdinen ekarpena egin behar du.
  • Fidagarriak. Ezer gutxirako balio du bazkide bat izateak harengan konfiantzarik ez badugu.
  • Begirunetsuak. Lan-harreman bat zapuztu egin daiteke errespeturik ezagatik edo esku-sartzeengatik.
  • Diziplinatuak. Proiektu batek arrakasta izateko, beharrezkoa da kudeatzaileek arazo bati eraginkortasunez aurre egiteko gaitasuna izatea.

Zure negozioaren balioa behar den neurrian ez azpimarratzea

Ekiteko erabakia hartzen dugunean, alde batera utzi behar ditugu gure beldurrak eta ziurgabetasunak, eta enpresaburu gisa pentsatzen hasi behar dugu. Askotan, aurrera egiteko eta finkatzeko dugun kezkak atzera eginarazten digu erabaki mingarriak hartzeko edota gurea dena eskatzeko garaian. Gure enpresaren interesak babestu behar ditugu, hau da, gure ospea bera zaindu behar dugu. Eta, horretarako, beharrezkoa da:

  • Gure negozioa erabil ditzakegun tresnekin eta foro egokietan bultzatzea.
  • Beldurra eta konplexuak alde batera uztea fakturak eskatzeko edo prezioak finkatzeko garaian.
  • Gure ospea defendatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

Alderdi pertsonala ez zaintzea

Abentura bati ekitea gauza handia eta atsegingarria da. Funtzionatzen duen negozio propio bat sortu dugula egiaztatzeak ez du preziorik, baina jakin beharra dago gure jarduera berriak besteren konturako lan batek baino askoz gehiago eskatuko digula. Hori dela eta, kontuan hartu behar dituzu honako alderdi hauek:

  • Ez utzi zure aurreko lana behar baino lehen.
  • Zure negozioak bateragarria izan behar du zure bizitza pertsonalarekin, ez alderantziz.
  • Utzi enplegatu gisa pentsatzeari eta pentsatu buruzagi gisa. Esparru berri horretan, beste zirkunstantzia batzuetan inoiz hartuko ez zenituzkeen baina ezinbestekoak diren erabakiak hartu beharko dituzu.
  • Saiatu ordutegi bat ezartzen. Enpresaburu gisa izango duzun erantzukizuna oso handia izango da, baina gogoan izan bizitzeko lan egiten duzula; osterantzean, lan egiteko biziko zara azkenean.

Zure bidea egiten hasi aurretik arazo horiez jabetzen bazara, askoz aukera gehiago izango dituzu zure ekintzailetza-abenturak arrakasta izateko. Eta gogoan izan Gaztenpresara jo dezakezula aholkularitza jasotzeko. Bertan, profesional kualifikatuen talde batek berme guztiekin ekiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen lagunduko dizu. Zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...