Ekonomia zirkularra: ingurumenaren aldeko apustua eta negozio-aukera bat

gzt-art-economia-circular

Bazenekien Europar Batasuneko herrialdeek urtean 5.000 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen dituztela, etxekoak kontuan hartuta? Eta bazenekien, Euskadin sortzen ditugun 5,5 tona hondakinetatik, % 80k eraikuntzan eta industrian dutela jatorria? Pentsatu duzu noizbait, 2050. urtean, munduko biztanleek gaur egun kontsumitzen ditugun baliabideak baino hiru aldiz baliabide gehiago beharko dituztela? Izugarrizko datuak dira, ezta? Baina, […]

CodeSyntax, kasu arrakastatsu bat Euskadiko ekintzailetza informatikoaren munduan

codesyntax-1

Eneko Astigarragak, Luis Fernándezek eta Gari Araolazak CodeSyntax sortu zuten 2000. urtean, ekintzailetzaren abenturan beren indarrak batuz. Hiru lagun horiek podologo baten kontsultan elkartu ziren, eta dagoeneko 21 urte daramatzate beraiek sortu zuten enpresan lan egiten. Webgune eleaniztunak sortzen hasi ziren, baina, azkenean, web-garapenaren, aplikazio mugikorren, posizionamenduaren edo big dataren eremura bideratu zituzten beren helburuak. […]

Sortu estrategia bat zure bezero ideala identifikatzeko eta zeureganatzeko

gzt-conquistar-cliente

“Enpresa baten funtzioa bezeroak sortzea da”. Esaldi bikain hori Peter Ferdinand Druckerrek esan zuen, enpresa-munduko pentsalaririk garrantzitsuenetako batek, eta zure negozioaren arrakasta bermatzeko egin behar duzun lehenengo gauza laburbiltzen du, argi eta garbi. Druckerrek bezeroak “sortzeaz” hitz egiten zuenean, ez zuen “fabrikatzea” esan nahi, identifikatzen jakitea baizik. Horrela, gure publiko idealarengana bidera ditzakegu ahaleginak, gure […]

Nola prestatu aurrekontu egoki bat gure bezeroentzat

Funtzio komertziala garrantzitsuenetako bat da bere negozioa martxan jarri berri duen edozein ekintzailerentzat. Zure bezero potentzialak erakartzeko eta zure zerbitzua edo produktua saltzeko unea da; horretarako, bisita komertzial bat hitzartzen duzu zure bezeroarekin; merkataritza-negoziaziorako teknika onenak erakusten dizkiozu… eta bingo!: aurrekontu bat eskatzen dizu. Garrantzitsuena egin duzu jadanik, baina ezin duzu guardia jaitsi: aurrekontu bat […]