Finantza-alorreko Zuzendaritzari buruzko doako ikastaroa Gasteizen - Gaztenpresa

Finantza-alorreko Zuzendaritzari buruzko doako ikastaroa Gasteizen

Ikastaroaren ekainaren 2tik 12ra egingo da, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara

Hobetuzek diruz lagundutako ikastaro hori enpresaren finantza-informazioa interpretatzera bideratuta dago, enpresaren egoera ikuspegi ekonomikotik (errentagarritasunaren analisia) nahiz finantzaren ikuspegitik (likideziaren eta kutxa-fluxuaren analisia) aztertu ahal izateko.

Analisi horrekin batera, finantza-premiak edo altxortegiko soberakinak daudenean zer baliabide eta produktutara jo daitekeen ezagutu eta inbertsio-proiektuak eta enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioan duten inpaktua ere aztertu eta baloratuko da.

Finantza-zuzendaritzan aurrekontuek oinarrizko tresnatzat duten garrantzia azpimarratu nahi da. Izan ere, tresna horren bitartez, enpresaren emaitza ekonomikoak, inbertsio berrien inpaktua eta sor litezkeen soberakinak edo/eta likidezia-defizita garaiz aurreikusi ahal izango ditugu eta, horri esker, enpresaren finantza-gestioa optimizatzeko tresnak bilatu eta finantza-erakundeekin negoziatzeko aukera izango dugu.

Ikastaroaren edukia:

  • Finantza-eginkizuna enpresan
  • Oinarrizko informazio ekonomiko-finantzarioa: enpresaren galdu-irabazien kontua, egoeraren balantzea, kostuen kontabilitatea, kostuak egozteko metodoak, kapital-kostua eta azterketa ekonomiko-finantzarioa.
  • Plangintza ekonomiko-finantzarioa: behin-behineko aurrekontuak prestatzea eta gestioa kontrolatzea
  • Finantza-alorreko erabakiak hartzeko baliabideak: inbertsioak hautatzeko estatistika-metodoak (Pay-Back) eta inbertsioak hautatzeko metodo dinamikoak (VAN, TIR)
  • Kreditu-merkatuko produktuak eta eragileak
  • Inbertsio-produktuak eta -merkatuak

Izen-emateak:

Gasteizko doako ikastaro horretan izena emateko, deitu 945 12 0008 telefono-zenbakira edo bidali posta elektroniko bat apalacios@bultz-lan.com helbidera.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?