Negozio Plan bat egiterakoan sortzen diren ohiko galderak - Gaztenpresa

Negozio Plan bat egiterakoan sortzen diren ohiko galderak

Negozio Plan bat sortzeko eta idazteko orduan hainbat galdera metodologiko sor daitezke. Honako hauek dira ohikoenak.

Ezinbestekoa da Negozio Plana egitea nire negozio berrirako? Zergatik?

Negozio Plana oso garrantzitsua da kasu guztietan; baina, ezinbestekoa da, enpresa sustatzen duten pertsonek hura martxan jartzeko finantzaketa edo inbertitzaile pribatuak behar dituztenean.

  • Helburu nagusia da inbertitzaile pribatuei eta finantza-erakundeei negozioaren ideia zehatz bat eskaintzea, eta negozioaren funtzionamenduari eta errentagarritasun potentzialari buruzko aurrerapen bat ematea.

Kanpo-finantzaketarik behar ez badugu ere, Negozio Plana oso erreminta erabilgarria da, ekintzaileak aurrez zehaztutako ibilbide-orrira muga daitezen, funtzionamenduaren elementu guztiak aurrez garbi izan ditzaten eta inprobisazioan eror ez daitezen.

Zergatik da egikaritze-laburpena zatirik garrantzitsuenetako bat?

Inbertitzaileak jakin behar duen guztiari erantzun behar dio egikaritze-laburpenak, hark proiektuarekiko konfiantza izan dezan eta bere dirua arriska dezan.

Funtsean, galdera hauei erantzun behar die:

  • Zein behar hauteman du merkatuan?
  • Nola erantzungo dio premia horri (zertan datza proiektua)?
  • Non dago negozioa (nola irabaziko du dirua)?
  • Zer nolako inbertsioa behar du (zenbateko diru-ekarpena egin behar da)?
  • Zenbat denbora beharko da oreka-puntura iristeko?
  • Zein emaitza ekonomiko izango ditu?
  • Zer aukera du hazteko?

Hobe da nik neuk prestatzea edo kanpo-aholkularitza bati eska diezaioket?

Gomendagarriena da negozio berrian parte hartzen duten pertsona guztiak arduratzea dokumentua behar bezala prestatzeaz, duen garrantziagatik, hain zuzen ere.

Ez da enpresa berri baten funtzionamendua zehaztuko duen ibilbide-orria bakarrik, haren aurkezpen-txartela bihurtuko da finantzaketa lortzeko orduan.

  • Horregatik, hobe da kanpo-aholkularitzetara ez jotzea. Onena da negozio berriaren sustatzaile guztiek xehetasunak ondo ezagutzea, horrela egoki parte hartu ahal izango baitute Plana bera osatzen duten prozesuetan.

Horrek ez du esan nahi kanpo-laguntzarik bilatu ezin dugunik, izaera orokorreko zalantzak argitzeko edo ondo ezagutzen ez dugun atal bat prestatzeko. Halako egoeretarako, Gaztenpresaren gisako erakundeak ditugu. Izan ere, horiek dagokion aholkularitza eskaintzen dute pertsona ekintzaileek Negozio Plan bat modu fidagarrian diseina dezaten.

Nola kalkula eta txerta dezaket enpresaren bideragarritasuna Negozio Planean?

Inork ezin du asmatu enpresa batek zer nolako errentagarritasuna izango duen, baina bai arrakasta lortzeko beharrezko oinarriak dituen ala ez:

  • Negozio-ideia on bat da, erabilgarria eta praktikoa.
  • Bideragarritasun-azterketa aldekoa da.

Negozio baten bideragarritasuna kalkulatzeko, salmenten aurreikuspen errealista bat egin behar dugu, diru-sarrera guztiak (eta ez-ordaintzeak) ezagutu ahal izateko. Gero, negozioak izango dituen gastuak kalkulatu behar dira:

  • Nominak, alokairua, ekoizpen-kostuak, kanpo-erosketak, materiala, elektrizitatea, aseguruak eta abar.

Salmentekin lortutako diru-sarreren batura gastu guztiena baino handiagoa bada, zure negozioa bideragarria izango da, baina gogoratu gauzak 3 eta 5 urte arteko ikuspegiarekin begiratu behar direla.

Planak enpresaren aurreikuspenetara mugatu behar du zehatz-mehatz?

«Bai», argi eta garbi. Aurreikuspenak itxuraldatzen badira eta benetan direnak baino optimistagoak egiten badira, bi akats egingo ditugu.

  • Batetik, enpresaren sustatzaileek ibilbide faltsu bat marraztuko dute, eta horrek agerleku ezezagun batera eramango ditu, okerreko premisetan oinarritzen baita.
  • Eta, bestetik, salmenten etorkizunari dagokionez aurreikuspen zentzudunak eta errealistak —eta ez puztutako zifrak— bilatzen dituzten inbertitzaileak engainatzen saiatuko gara.

Gogoratu behar dugu inbertitzaile pribatuek eta finantza-erakundeek oso ondo ezagutzen dutela merkatua eta beren kalkuluak egiten dituztela; beraz, horiek engainatzen saiatzen bagara, ate guztiak itxiko dizkigute.

Gogoratu Gaztenpresan beharrezko aholkularitza eskainiko dizugula zure abentura ekintzailean zehar lagundu ahal izateko: ideia sortzen denetik negozioa sendotu arte eta, jakina, Negozio Plana prestatu arte. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?