Zer dira, nola prestatzen dira eta zertarako balio dute proformako fakturek? - Gaztenpresa

Zer dira, nola prestatzen dira eta zertarako balio dute proformako fakturek?

Ba al duzu proformako fakturen entzuerarik? Harritu egingo zaitu jakiteak dokumentu horiek ez dutela zerikusirik denok ezagutzen ditugun fakturekin eta ez dutela zerga- eta kontabilitate-baliorik. Baina hala ere, funtsezkoak dira enpresa batek edo autonomo batek merkataritza-harreman bati hasiera emateko. Zergatia azalduko dizugu.

Proformako faktura merkataritza- edo salerosketa-eragiketa bati aurrea hartzen dion dokumentua da. Dokumentu horretan, behin betiko fakturak jasoko dituen xehetasunak sartzen ditugu. Baina hori ez bezala, proformako faktura dokumentu informatzailea baino ez da, hori bai, nazioarteko merkataritza-esparruan asko erabiltzen dena.

Adibide bat erakutsi baino lehen, izan behar dituen elementuak erakutsiko dizkizugu. Funtsean, proformako faktura batean zure bezeroak edo hornitzaileak elkarrekin izan behar duzuen merkataritza-harremanaren baldintzak ulertzeko behar diren datu guztiak eta informazioa egon behar dute:

  • Argi utzi behar du proformako faktura dela goiburuan bertan, ondo ikusteko moduan.
  • Hornitzaileak eta bezeroak identifikatuta egon behar duzue: IFZ, helbidea, etab. Jaulkipen-data ere adierazi behar da.
  • Proformako fakturak xehetasunez deskribatu behar ditu salgaia edo eskainiko duen zerbitzua, prezio unitarioa eta prezio totala, eta kotizatutako dibisa.
  • Eta baldin badaude, garraio eta aseguru gastuak ere xehatu behar ditu.

Web-orri honetan, proformako fakturen hainbat eredu aurki ditzakezu formatu eta hizkuntza desberdinetan.

Eta zertan bereizten dira aurrekontu batetik?

Aurrekoa aintzat hartuta, edonork pentsa lezake proformako faktura bat aurrekontu baten oso antzeko dokumentua dela… Eta bada, baina alde garrantzitsu batzuk daude. Proformako fakturak geroko behin betiko faktura baten xehetasunak zehazten ditu. Proformako faktura baten bidez, saltzaileak edo hornitzaileak konpromisoa hartzen dute zehaztutako produktuak edo zerbitzuak prezio jakin batean eta finkatutako epeetan emateko. Horixe da aurrekontuarekiko alde nagusia: proformako fakturaren kasuan bi alderdien arteko akordio bat dago eta akordio horren baldintza guztiak zehazten ditu. Horregatik doa aurrekontua baino urrats bat aurrerago, baina ez da iristen faktura izatera ez delako sartzen enpresaren kontabilitatean.

Orduan, zertarako balio du?

Nazioarteko merkataritza-harremanetan, proformako faktura bat bankuekin kreditu-gutunak abian jartzeko aukera ematen duen dokumentua da. Proformako fakturei esker, zure bankuari esan diezaiokezu hirugarren bati ordainketa bat egiteko, jakineko baldintza batzuk betetzen badira. Parte-hartzaile bat edo gehiago izan ditzakeen merkataritza-harreman batean egiten den lehen urratsa da. Enpresa esportatzaile askok oraindik gauzatu gabeko merkataritza-eragiketa baten egiaztagiri gisa erabiltzen dute proformako faktura, bezeroak salgaia oraindik jaso ez duenean eta ordaindu ez duenean. Hornitzaileak geroko ordainketa bat ziurtatzeko modu bat da. Merkataritza-baliorik gabeko salgaiak beste herrialde batzuetara bidaltzea justifikatzeko ere erabiltzen dira, esaterako, laginak bidaltzea edo inportazioko lizentzia bat izapidetzea justifikatzeko.

Esparru hurbilago batean, proformako fakturek bezero batek erosketa jakin bat egin behar duela justifikatzeko balio dute, laguntzak edo diru-laguntzak eskatzeko oso baliagarria dena. Proformako faktura batekin erakunde baten aurrean egiazta dezakezu jakineko inbertsio bat egingo duzula, aurrekontua eginda duena eta hitzartuta dagoena, laguntza eman ala ez balioetsi dezan.

Eta azkenik, dokumentu horri ematen zaion beste erabilera bat banku-kredituen bidez finantzaketa bilatzea da. Dokumentu horiek nolabaiteko baliagarritasuna dute, entitate batera mailegu bat eskatzera joaten bazara ez zoazelako esku hutsik. Eskatutako diruarekin erosiko duzunaren proformako faktura bat ematean mailegu-eskaera justifikatzen duzu.

Kontu honi buruzko edo pertsona ekintzaile gisa duzun jarduerarekin zerikusia duten beste kontu batzuei buruzko zalantzaren bat baduzu, ez kezkatu: Gaztenpresan zure negozioa sortzeko prozesu osoan lagunduko dizugu, martxan jartzen, negozio-plana egiten, negozioa finkatzen eta, jakina, finantzaketan.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?