Hona hemen... Estudio Pilates Donostia - Gaztenpresa

Hona hemen… Estudio Pilates Donostia

Tania Ibeas eta Marisa Rodero dantza klasikoan aritutakoak dira. Biek ala biek dantzari klasikoen prestakuntza jaso dute, Taniak Donostian eta Marisak Madrilen eta Ciudad Realen. Prestakuntza hori gorputz-adierazpenarekin lotura duen baina balletaren diziplinatik urruti den eremuan erabiltzea erabaki zuten: Pilates metodoan. 2008an, hainbat urtez irakasle aritu ondoren, bi emakumeok Estudio de Pilates Donostia ireki zuten, aipatutako diziplina lantzeko zentroa. Euren negozioa abian jartzera ausartu ziren, eta horretarako Gaztenpresara jo zuten. Fundazioak negozio berriak abian jartzen duen eskarmentua eskaini eta hasten lagundu zien.

Gaur egun, zazpi urteren ondoren, Power Pilates eskolaren (AEB) nazioarteko ziurtagiria dute, PMAren (Pilates Method Alliance) bermearekin, eta erreferentziazko zentroa dute Gipuzkoako hiriburuan.

 

Zer da pilatesa?

Taniak eta Marisak azaldu digutenez, funtsean, arnasketa eta gorputzaren “erdigunearen” (bizkarraren azpialdea, ipurmasailak eta abdominalak) kontrola lotzen dituen metodoa da pilatesa. Garrantzi handia ematen zaio zonalde hori egonkortzeari, bizkarrezurra gogortu eta gorputza egoki lerrokatzeko.

Metodoak onura garrantzitsuak ekar diezazkiguke, hala nola, malgutasuna areagotzea, ornoak deskonprimatzea eta birika-edukiera handitzea. Estresa edo antsietatea gutxitzeko teknika modura ere gomendatzen dute.

Ikusten duzuenez, Gaztenpresak hasieran emandako laguntzari esker, ekintzaileok ogibide bilakatu dute euren zaletasuna, eta gainera, bezeroei osasuna hobetzen laguntzen diete egunero. Haiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu instalazioak bisita ditzakezu (Eustasio Amilibia 6, Amara Berrin, Institutu Politeknikoaren aurrean), edo haien Facebook-orria, non ikastaro eta jarduera guztien berri ematen duten.

Ekiteko eta zure negozioa abian jartzeko asmoa baduzu, Taniak eta Marisak bezala, ez izan zalantza eta jar zaitez gurekin harremanetan. Ausartu zaitez ausarta izaten

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?