×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Basque Moonshiners, “made in Araba” patata-vodka

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gerra Zibilean Fontechan izan zen gerrillari italiar batek eman zion hasiera istorio honi. Amaiera, berriz, XXI. mendean Araban egindako vodkak eman dio. Nola liteke? José Luís Navarro eta Eduardo Martínez de Murguía ekintzaile handien gogo, ardura eta lanari esker.

 

Gaztenpresa bloga: Artisau erako patata-vodka. Horrela esanda, eta gaiari buruz deus ez dakitenentzat, Euskal Herrian ideia “iraultzailea” dela dirudi. Nola sortu zen egitasmoa?

 

Basque Moonshiners: Istorio bitxia da. Egia esan, aitona-amonengandik datorkigu. Fontechakoak ziren, mahatsik ez duen Araba hegoaldeko herri batekoak. Gerra Zibilaren garaian nazionalek hartua zuten herria. Antonello Favro izeneko gerrillari italiar batek irakatsi zien gure aitonei patata destilatu eta vodka egiten.

 

GZT bloga: Hortaz, patata-vodka ez da xelebrekeria.

 

B.M: Ez, ez. Izan ere, tradizioaren arabera, vodka egiteko bi modu daude: bata poloniarrena, patatarekin egiten dena, eta bestea errusiar eta ukrainar erakoa, zekalearekin egiten dutena.

 

GZT bloga: Orduan, familia-tradizioa medio ikasi zenuten vodka destilatzen. Nola egin zenuten Basque Moonshiners abian jartzeko jauzia?

 

B.M: Zaletasun gisa gustuko genuen destilatzea, eta hortik hasi ginen horretan lan egiteko asmoa mamitzen. Merkatu-azterketa enkargatzea erabaki genuen, eta konturatu ginen vodka dela destilatutako edarien artean lehena mundu mailan, whiskiaren eta ronaren aurretik, eta hazteko potentzial handia duela. Egoera aproposa zen jauzia egiteko.

 

 

GZT bloga: Eta arrisku handiko jauzia izan al zen? Zer utzi zenuten atzean?

 

B.M: Bi bazkide gara. Batek besteren kontura lan egiten du eta ez da dago enpresaren egunerokoan eta besteak bere lana utzi zuen %100ean Basque Moonshiners-era jarduteko. Arriskutsua zen bai, izan ere herri lanetan ekiten zuen eta 100 pertsoneko talde bat zeraman enpresa talde baten kudeatzaile postua utzi zuen.

 

GZT bloga: Basque Moonshiners egitasmoan autoikaskuntzak pisua izan duela dirudi.

 

B.M: Bai, hala da. Elaborazioaren alderdia gure zaletasuna delako ikasi dugu, oso puntakoak diren makinen hornitzaileen eskutik trebatu gara, eta berariazko prestakuntza-ikastaroak egin ditugu. Oso autodidaktak gara eta, batez ere, ikasteko irrikaz gaude. Gainerakoa, enpresa-kudeaketarekin lotutakoa, nahiko ondo ezagutzen genuen.

 

 

GZT bloga: Ekiteko bide horretan zeintzuk izan dira oztopo nagusiak?

 

B.M: Hainbat fase igaro behar dira, batzuk besteak baino hobeak, baina gure esperientziaren arabera, gogorrenetakoa burokraziarekin lotutakoa da: prozesuak oso motel doaz aurrera eta batzuetan etsigarria da lizentziak izapidetzea. Harrigarria bada ere, ia 14 hilabete igaro ziren enpresa eratu eta lehen botila ekoizten hasteko aukera izan genuen arte!

 

GZT bloga: Ekiteko bidean hobetu beharreko alderdiak badaude, jakina, baina ezusteko onak ere izango zenituzten…

 

B.M: Bai, noski. Eusko Jaurlaritzarekiko eta Foru Aldundiarekiko izapide burokratikoak oso arin bideratu ahal izan ditugu. Araba Ekinean eta Lehiatu ekimenen aldetik laguntza handia jaso dugu. Gainera, Gaztenpresak laguntza eta ekarpen esanguratsua eskaini zigun Negozio-plana lantzean; horixe da, hain zuzen, alderdirik garrantzitsuenetako bat ekiteko orduan.

 

GZT bloga: Zer esango zeniokete ekiteko asmoa duen lagunari?

 

B.M: Horixe bera egin dezala, Negozio-plan sendoa landu, batez ere lagungarri izango zaiolako gauzak argi izateko. Ideia zehaztearen aurreko fase hori funtsezkoa da, zer nahi duzun jakitea. Hori finkatuta duzunean, grina, gogoa eta ordu asko ematea da gakoa.

 

GZT bloga: Zein da zuen helburua epe ertainera begira?

 

B.M: Edari alkoholdunen industria iraunkorra sortu nahi dugu Araban. Urtebete eskas daramagu merkatuan, eta marketin-fasean gaude. Oraindik ere marka ezagutzera eman behar dugu, baina 2018ra begira, whiskia eta artisau erako rona ere merkaturatu nahiko genituzke. Gainera, merkatua zabaltzen joan nahi dugu. Nazioartean zabaltzeko bokazio argia dugu.

 

GZT bloga: Bukatzeko, zer hobetu liteke Euskal Autonomia Erkidegoan ekiteko kulturari dagokionez?

 

B.M: Ekiteko toki txarra ez bada ere, autonomoen kuotari eta izapide-arintasunari buruz asko dugu ikasteko kultura anglo-saxoitik: burokrazia-arintasuna eta ekonomia-erraztasunak hasieran. Ekintzaileek ez lukete karga ekonomikorik izan behar, hileko diru-sarrerak alde batera utzita; baina tira, orokorrean badirudi aurrera egiten ari garela ekintzailetasuna laguntzeko bidean.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...