Zer da eta nola atera etekina Hiruko Fundazioari - Gaztenpresa

Zer da eta nola atera etekina Hiruko Fundazioari

Fundación Tripartita

“Pertsonak trebatu eta gero haiek alde egitea baino garestiagoa den gauza bakarra dago: pertsona horiek ez trebatzea eta bertan gelditu daitezela”. Henry Fordek mende hasieran botatako esaldiak ongi baino hobeki adierazten du prestakuntzak enpresaren munduan duen garrantzia, batez ere eraldaketa teknologiko sakoneko garaietan, digitalizazioari esker bizi dugun honetan.

Gaur egun prestakuntza ezinbestekoa da enpresek lehiakortasuna hobetzeko, gero eta interkonektatuago eta globalizatuago dagoen munduan. Horregatik, langileen gaitasunak areagotze aldera, gero eta inbertsio-esfortzu handiagoa egiten dute. Baina prestakuntza-lana ez da bakarrik enpresa pribatuen kontura egiten, helburu bera duten ekimen publikoak ere badaude.

Horietako bat Laneko Prestakuntzarako Estatuko Fundazioa da, Hiruko Fundazioa ere esaten diotena. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak, enpresa-erakundeek eta sindikatuek kudeatzen dute. Doako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu, langileen trebetasun profesionalak sustatzeko. Zuzendaritzako langileek eta enpresa-arlokoek gaitasunak hobetu ditzaten du helburu, modu horretan lan-merkatuak eta sektore produktiboek bizi dituzten aldaketetara egokitu daitezen.

Hiruko Fundazioak eskaintzen dituen ikastaroetan parte hartu ahal izateko, enpresak aldez aurretik ordaindu behar du hobaria duten prestakuntza-ikastaroen kostua. Ikastaroa bukatzean langileek diploma eskuratzen dute. Une horretatik aurrera enpresak aukera du ordaindutako zenbatekoa osorik itzul diezaioten eskatzeko.

Zure enpresa prestakuntza-programa horietan sartu aurretik, dagokion kreditu zehatza jakin behar duzu. Esteka honetan kalkula dezakezu.

Soldatapekoak dituen autonomoa bazara eta, beraz, pertsona fisikoaren egiaztagiria bakarrik baduzu, Fundazioari eskatu beharko diozu aplikaziora sartzeko baimena, zure egoera egiaztatuta. Sarbideak zure langileentzako programatutako prestakuntza kudeatzeko bakarrik balioko du. Orokorrean, aurrez aurreko oinarrizko ikastaro bakoitzari gehienez 9 euroko diru-laguntza dagokio, goi mailako ikastaro bakoitzari, berriz, 13 eurokoa gehienez, eta teleprestakuntzakoa bada 7,5 eurorainokoa.

Langile kopuruaren arabera, enpresak ehuneko jakin bat ordaindu beharko du prestakuntza finantzatzen laguntzeko: 9 langile edo gutxiago dituzten enpresek % 5 finantzatu beharko dute, eta 250 langiletik gora dituztenek % 40.

Gaur egun, 38.000 enpresa inguru ari dira parte hartzen abian diren 34.000 ikastaro baino gehiagotan. Eskaera gehien dituzten ikasgaien artean daude, besteak beste, ingeles hizkuntza profesionalentzat, Kontabilitate-kudeaketa, Ofimatika, eguneratutako laneko gaiak eta Laneko arriskuen prebentzioa. Dena den, enpresa- eta merkataritza-eremuan sare sozialek izan duten gorakadaren ondorioz, 2.0 Marketineko estrategien inguruko interesak ere gora egin du.

Hiruko Fundazioaren ikastaroei buruz informazio gehiago nahi baduzu, erakundearen web-orrian aurkituko duzu. Eta laguntza behar baduzu zure gaitasunak areagotu eta negozioa bultzatzeko, Gaztenpresarekin jar zaitezke harremanetan, telefonoz (900 101 143), sare sozialetan —Facebook, Twitter eta Linkedin— edo gure web-orriaren bitartez. Laboral Kutxako bezero bazara, gogoratu Consulting Pro zerbitzuko profesionalak zure esanetara dituzula. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?