Zer dira zor-agiriak? - Gaztenpresa

Zer dira zor-agiriak?

Zor-agiriei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, etorri Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako bulegoetara.

 

Zor-agiriak idatzizko dokumentuak dira, kanbio-letren antzekoak, baina ez da beharrezkoa tinbre ofizialean egitea. Zor-agiri baten bidez, pertsona batek konpromisoa hartzen du beste bati diru-kopuru bat ordaintzeko biek adostutako egunean.

 

Kanbio-letretan ez bezala, zordunak berak jaulkitzen du zor-agiria, eta ez hartzekodunak.

 

Zor-agiriak eramaileari ordaintzekoak izan daitezke, edo endosagarriak, alegia, hirugarrenei transmiti dakizkieke, eta pertsonek, enpresek eta Estatuak berak jaulki ditzake.

 

Kanbio-letretan bezala, zor-agiriek eraginkortasun betearazlea izan dezaten eta epai bidez betearaz daitezen, beharrezkoa da kobrantza epe barruan eskatzea. Ordaintzeko eskatuta zordunak ez badu ordaintzen, protestoa egin behar da.

Zor-agiria ez ordaintzeagatik egin daitezken akzio judizialak: kanbio-judizioa

 

Akzio betearazlea jartzeko, 3 urteko epea dago. Zor-agiri bat ez ordaintzeagatik egin daitezkeen akzio judizialak kanbio-letren kasuetarako ezarritako berberak dira, eta kanbio-judizioaren bidez kudeatzen dira.

Horrenbestez, zenbait suposizio bereizi behar dira, ordainketa nork eskatzen duen eta nori eskatzen dion:

 

  • Zor-agiriaren onartzailearen kontrako akzioak epemugaren egunetik hiru urtera preskribatzen dira.
  • Edukitzaileak endosatzaileen eta igorlearen aurka egiten dituen akzioak urtebetera preskribatzen dira, protesto-datan edo, zor-agirian protestorik gabeko klausula sartu bazen, epemugan kontatzen hasita.
  • Endosatzaile batzuek beste batzuen eta igorlearen kontra egiten dituzten akzioak 6 hilabetera preskribatzen dira.

 

Fakturak ordaintzeko gerorapenei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresako taldeak aholku emango dizu atseginez. Bilbon, Donostian edo Gasteizen ditugu bulegoak.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?