Salmenta-prozesuan zure CRMari etekinik handiena ateratzeko aholkuak - Gaztenpresa

Salmenta-prozesuan zure CRMari etekinik handiena ateratzeko aholkuak

Ba al duzu CRMrik? Agian bai, baina beharbada oraindik ez diozu etekin guztia atera. CRM mota asko dago. Gaur egun, bezeroekiko harremanen gestioa edo Customer Relationship Management kontzeptua adierazten duten siglak baino gehiago da CRMa: enpresa bateko kide guztiei harreman- eta bezero-sarea antolatzen eta zaintzen lagunduko dien funtzionatzeko metodoa da. Jakina, CRM baten azken helburua salmentak lortzea da; horregatik, geureak oso ondo jaso beharko ditu gure bezeroekiko salmenta-prozesuen etapak.

Tresna arina izan dadin, salmenta-prozesuok lau pausotan banatu behar ditugu:

  1. Prospekzioa. Salmenta-prozesuetako lehen urratsa izaten da prospekzio- edo azterketa-fasea. Gure negozioaren bezero izan litezkeenak bilatzean datza.
  2. Aldez aurreko hurbilketa. Oinarrizko informazio xehatua izan behar dugu, gure salmenta-prozesuak arrakasta izan dezan. Jarraian, lortu nahi dugun hitzordua prestatu beharko dugu eta, azkenik, bilera hitzartu edo bisitaldiak hotzean planifikatu.
  3. Salmenta-mezua aurkeztea. Lehen harreman pertsonala lortzen dugunean, gure produktuari edo zerbitzuari buruzko mezu egokia prestatu behar dugu, eta lehiakideen eskaintzarekin alderatuta geureak dituen abantailak eta bezeroari ekarriko dizkion onurak aipatuko ditugu.
  4. Ixtea edo saldu ostekoa. Prozesua salmentarekin buka daiteke, edo bezeroarekiko harremanari eutsi diezaiokegu, saldu osteko zerbitzua eskaini. Zerbitzu horrek bezeroaren gogobetetzea ziurtatuko du eta balio erantsia emango dio gure arteko harremanari.

Prozesua sortuta dugula, fase guztiak zehatz-mehatz dokumentatu beharko ditugu. Alferkeria alde batera utzi eta metodo bat ezartzeko unea da, gure salmenta-estrategia hobetzeko aukera emango baitigu.

Horretarako, salmenta-prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiek CRMa erabiltzeko jarraibide berberak izan beharko dituzte.

  • Merkataritza-agenteentzako baliagarria izan behar du. Munduko tresnarik onenak ere ez du ezertarako balio erabiltzaileek ez badute modu egokian erabiltzen. CRMak lanerako informazio baliagarria ematen diela ikusi behar dute merkataritza-agenteek. Beraz, garrantzitsua izango da haiek ere tresnaren diseinuan parte hartzea. Gainera, baztertu egin behar dira agenda eta trikimailuak partekatzerik nahi ez duten eskola zaharreko merkataritza-agenteen ohiturak. CRMak erakunde barruan nabarmentzen dituela eta lana errazten diela ulertu behar dute.
  • Datuak eta datuak. Gogoratu CRM on batek, salmenta-prozesuak erregistratzeaz gain, bezeroak enpresako edozein sailekin izan dituen gorabeherak ere jaso behar dituela, lan komertzialerako garrantzitsua izan daiteke eta.
  • Kontuaren jatorria. Ez ahaztu kontuaren jatorriari buruzko eremua sortzea, abiapuntua mailing-kanpaina bat, Googleko bilaketa bat, harreman pertsonala, biltzar edo ekitaldiren bat edo hotzean egindako telefono-deia izan zen zehaztea. Feedback oso garrantzitsua eskainiko diezu marketin-arduradunei.
  • Sar itzazu garrantzitsuak iruditzen zaizkizun dokumentu guztiak. Zure CRMari dokumentuen kudeaketa gehitzen badiozu, denbora aurreztuko duzu dokumentuak bilatzeko orduan eta modu seguruan, zuzenean eta azkarrean partekatu ahal izango dituzu.
  • Erabilerraza izan dadila. Tresna arina eta erabilgarria izateaz gain, zure CRMak erabilerraza izan behar du arrakastatsua izateko.

 

Guztia konfiguratuta eta erabiltzeko prest duzu: zure CRMari etekinik handiena ateratzeko ordua da. Gure salmenta-teknikak hobetzeko eta marketin-kanpainak aztertzeko, besteak beste, erabilgarria dela egiaztatu dugu. Orain, gure bezeroekin harreman pertsonalizatuak eta iraunkorrak izateko erabiliko dugu. Eta, horretarako, gure CRMak eskaintzen digun segmentatzeko aukera aprobetxatu behar dugu, eta gure dohain komertzialekin uztartu.

  1. Sustatu konfiantza. Bezeroekin harreman erraza izateko gakoetako bat konfiantza da. Eutsi horri eta bezeroak luzaroan izango dituzu zurekin.
  2. Ez egin jarraipenik horrelakorik nahi ez duenari. Pertsona batek harremanetan jarri nahi ez badu, ez egin haren gaineko jarraipenik, onartu haren erabakia.
  3. Egin ahalik eta segmentazio gehien. Ez zaitez mugatu talde handiak sortzera, adinaren, generoaren edo lanbidearen araberako multzoak osatzera: erabili BigData eta zure CRMak eskaintzen dizkizun aukerak, eta segmentatu ahalik eta gehien zure bezero-zorroa, modu horretan zehatzago bideratu ahal izango baitituzu zure produktuak eta eskaintzak.
  4. Eskaini sustapen pertsonalizatuak. Balia ezazu segmentazio hori zure produktua bilatzen duen bezero jakin batekin harremanetan jartzeko. Kontsumitzaileek errazago erantzuten diote eskaintza bati edo sustapen bati hori pertsonalizatuta badago eta, batez ere, denbora errealean egindakoa bada. Azterketa guztiak bat datoz horretan.

 

Ikusten duzunez, salmenten kudeaketa eta bezeroekiko harremanak optimizatzeko oso erabilgarria den tresna baten aurrean gaude. Atera iezaiozu etekinik handiena.

Gogoratu Gaztenpresan zure enpresa sortzeko eta sendotzeko prozesuan laguntzen dizugula, eta ahalik eta etenik handiena ateratzeko makina bat tresna jartzen ditugula zure eskura.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?