Manuela va de fiesta: goi-mailako jantzigintza babes-mantalak egiteko egokitua - Gaztenpresa

Manuela va de fiesta: goi-mailako jantzigintza babes-mantalak egiteko egokitua

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero #JarraitzekoBerritzen duten ekintzaileen elkartasun-adierazpenekin.

Ekimen horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara egokitzeko gaitasuna eta elkartasunezko espiritua.

Manuela va de fiesta buru-belarri osasun-arloko profesionalekin

Ezaugarri horiek eraman zuten Elma Francés, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere jarduera berritu eta bere harri-koskorra ekartzera pandemiari aurre egiteko.

Gazte ekintzaile hori Manuela va de fiesta moda-etxearen sortzailea eta sormen-zuzendaria da. Emaztegaientzako, jaietarako eta goi-mailako jantzigintzan espezializatutako marka hedatzen hasita zegoela harrapatu zuen osasun-krisialdiak; pasarelaz, zine-jaialdiz eta nazioarteko ekitaldiz betetako curriculuma zuen.

Pandemiak eta alarma-egoerak behartuta, jarduera eten egin behar izan zuen. Halere, bi erabaki hartu zituen Elmak:

«Alarma-egoera aldarrikatu aurreko egunetan, gure instalazio guztiak desinfektatzen eta higieneari lotutako aparteko neurriak hartzen hasi ginen», azaldu du. Helburua zen «jantzigintza-lantegiari eskainitako negozio-atala irekita mantentzea, egiteko zegoen lana ahalik eta gehien aurreratzeko».

Baina, gainera, ordura arte protagonismorik izan gabeko zerbait erantsi zuen bere zereginen artean: elkartasuna.

Osasun-langileentzako babes-mantalak egiten

Manuela va de fiestako taldeak bere laneko azpiegitura baliatu nahi izan zuen osasun-langileentzako babes-ekipamenduen urritasunari aurre egiteko, batez ere pandemiaren lehen egunetan.

Hala, emaztegaientzako eztei-jantziak, prêt-à-porter bildumak eta goi-mailako jantzigintzako soinekoak egiteko patroi esklusiboak kendu eta, haien ordez, aurrealde eta mahuka plastifikatua zuten banakako babes-mantalak egiten hasi ziren osasun-langileentzat. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetako nagusiak zaintzen eta artatzen dituzten langileentzat.

Lasaitasuna adierazi eta «indarberrituta» itzuli

Orain, Manuela va de fiesta ez da ekitaldietarako modaren adierazgarri bat bakarrik, elkartasunaren erakusgarri bat ere bada. Sustatzailea, bere esperientziaren bidez, eredugarri bihurtu da moda-sektoreko beste ekintzaile batzuentzat. Haren hitzetan, lasaitasuna da hedatu beharreko mezua, batik bat ezkontza atzeratu behar izan duten emaztegaiei. Izan ere, sektoreak prest dauka dena «ateak berriz ere irekitzeko, indarberrituta eta ilusio handiarekin».

Berritzea: onlineko denda berri bat eta osagarri-lerro bat

Orain, «normaltasun berria» deritzon egoerara itzultzen garen bitartean, bere negozioa prestatzen ari da Elma, etapa horri aurre egiteko. Helburu horrekin, Manuela va de fiestak prest du onlineko denda esklusiboa, alarma-egoera bukatzen denean abian hasteko. Bestalde, beste negozio-lerro bat ere izango du, ohiko jarduera baino xumeagoa eta osagarria: «Neguko kanpainari begira, slow-fashion osagarri txikien eta jantzien lerroa ari gara prestatzen, edonoiz janzteko eta estreinatzeko modukoa, ekitaldi berezi baten zain egon gabe. Jaietakoa ez den linea sendotuko dugu, udaberriko hilabeteetako ekitaldien murrizketa konpentsatzeko», azaldu du.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?