Andrea Fernández: “Ekintzaileok elkarri entzun eta elkar zaindu behar dugu”

Andrea Fernández

Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen […]

Txitatoki, Elsa Pamparacuatroren eta Keko Salvadorren zirku-eskola

Txitatoki

Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen […]

Ekintzailetzaren garrantzia gizartean

Gaztenpresatik - Mesa redonda

Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has […]

Gaztenpresak ekintzailetza indartzen jarraitzen du, 2022. urtean 314 negozio sorraraziz

Rueda de Prensa Gaztenpresa Memoria 2022

Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan. Datu horiek guztiak gure 2022ko […]

Zer da ChatGPT eta nola lagun diezaieke ekintzaileei?

chatgpt

Guztion ahotan dago Adimen Artifiziala (AA), eta ChatGPT tresnari zor zaio bere ospearen zati handi bat. Tresna hori OpenAI enpresak merkaturatu zuen joan den urtearen amaieran, eta guztiok harrituta utzi gaitu galderei erantzuteko, elkarrizketak izateko eta testuak modu natural eta koherentean sortzeko duen eraginkortasunagatik eta zehaztasunagatik. Tresna horrek zer egin dezakeen ikus dezazuen, pentsatu dugu […]

Startupei buruzko lege berriaren funtsezko puntuak aztertuko ditugu

ley startups

Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta […]

Gaztenpresaren online web-mintegi berriak

cursos gaztenpresa

Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua […]