×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Canvas negozio-eredua, zure negozioa martxan jartzen lagunduko dizun ibilbide-orria

modelo-canvas
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea.

Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan kontuan hartu behar dituzun 9 elementuak: Bezeroen segmentuak, Balio-proposamena, Kanalak, Bezeroekiko harremanak, Diru-sarreren iturriak, Funtsezko baliabideak, Funtsezko jarduerak, Kostuen egitura eta Funtsezko bazkideak.


Negozioaren bihotza

Negozio oro Bezeroen inguruan datza. Zure produktuak eta/edo zerbitzuak erosiko dituen pertsonarik ez badago, gainerako guztiaz ahaztu zaitezke. Horregatik, argi eta garbi identifikatu behar duzu nortzuk diren pertsona horiek eta zer ezaugarrik definitzen dituzten.

Zure erosle potentzialak ondo ezagutzen dituzunean, haien beharrei eta nahiei erantzungo dien Balio-proposamen bat diseinatu ahal izango duzu, merkatuan dauden antzeko beste batzuen desberdina.


Zubiak eraikiz

Komunikazio- eta banaketa-kanalak zure produktuak eta/edo zerbitzuak bezeroekin konektatzeko erabiliko dituzun bitartekoak dira. Atal honetan, beraz, produktu eta/edo zerbitzu horiek non salduko dituzun zehaztu behar da (denda propioa, hirugarrenen sukurtsalak, ecommerce, etab.). baina baita zure eskaintza ezagutarazteko erabiliko dituzun bideak ere (sare sozialak, online eta offline publizitatea, etab.).

Era berean, Bezeroekiko harremanak zure erosleen leialtasuna eta itzulera eraikitzeko oinarria dira. Ondo definitutako harreman-estrategia batek zure noizbehinkako bezeroak zure markaren enbaxadore bihur ditzake.


Negozioaren zutabeak

Zure negozioak ez badu diru-sarrerarik sortzen, ez du bizirik iraungo. Beraz, Diru-sarreren iturriak atalean, galdera hauei erantzun beharko diezu: Nola sortzen ditu diru-sarrerak zure balio-proposamenak? Zer balio ordaintzeko prest daude benetan zure bezeroak eskaintzen duzunagatik? Nola ordainduko dizute zure bezeroek?

Bestalde, Funtsezko baliabideak daude, hau da, zure jarduera gauzatzeko beharko dituzun baliabideak. Ildo horretan, baliteke zure negozioak giza baliabideak (langileak), baliabide materialak (ekipamendua, azpiegiturak, etab.), baliabide intelektualak (patenteak, ziurtagiriak, etab.) eta/edo finantza-baliabideak (kredituak, maileguak, etab.) behar izatea.

Funtsezko jarduerak ere zehaztu beharko dituzu: zure produktua edo zerbitzua eskaintzeko, bezeroekiko harremana mantentzeko eta diru-fluxua kudeatzeko egin behar dituzun ezinbesteko zereginak.

Era berean, zure Kostuen egitura argi eta garbi ulertuz gero, zure negozioaren gasturik handienak non sortzen diren eta zure proposamenaren errentagarritasuna hobetzeko nola optimizatu jakiteko aukera izango duzu.


Funtsezko elkartzeak

Oro har, negozio bat abian jartzen duten ekintzaileek Funtsezko bazkideak behar dituzte, adibidez, enpresa hornitzaileek, horiek emango baitizkizute zure produktuen eta/edo zerbitzuen eskaintza egiteko behar dituzun baliabideak.

Horiekin batera, zure balio-proposamena indartzen lagunduko dizuten beste entitate edo erakunde batzuen laguntza eska dezakezu, eta, beraz, funtsezko bazkideen atalean ere sartu beharko dituzu.

Laburbilduz, Canvas Negozio Ereduaren 9 atalak modu zintzoan osatzen badituzu, zure negozioaren betekizunak modu integralean ikusi eta ulertu ahal izango dituzu. Gainera, prozesu horrek zure proiektuaren aukera- eta hobekuntza-arloak identifikatzen ez ezik, merkatuari aurre egiteko aukera ere emango dizu, balio sendo eta bereiziko proposamen baten bidez.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...