×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Joanes Rosok Tazebaezen istorioa kontatuko digu, “Ta ze ba ez?” batetik sortu zen kooperatiba – I. zatia

joanes roso
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaur Joanes Roso, Tazebaez kooperatibako CEO eta presidentearekin hitz egin dugu. Kooperatiba horrek 15 urte baino gehiago daramatza negozio eta proiektu jasangarriak bultzatzen, pertsonak prozesuaren erdigunean kokatuz beti. Jakin nahi duzu nola egiten duten eta zerk motibatzen duen enpresa honetako taldea? Aholku bat: entzun gure podcastaren atal hau, eta baita hurrengoa ere, elkarrizketa hain interesgarria izan denez, bi zatitan banatu behar izan baitugu.

Jarrera ekintzailea

“Play”-ri ematen badiozu, konturatuko zara Joanes Roso, Ana Aguirre bezala, zeinarekin gure podcastean hitz egin berri dugun eta Tazebaezen bazkide sortzaileetako bat ere baden, bizitzarekiko jarrera ekintzailea duten pertsonak direla, 2009an Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko lehen promozioan matrikulatu izanak erakusten duen bezala. Joanes eta Ana prestakuntza horretan murgildu ziren, benetan zer espero ez zekitela, baina zerbait ezberdin, zirraragarri eta desafiatzailearen promesak erakarrita.

Kooperatiba hau martxan jarri zuten pertsonen izaera ekintzailearen beste froga bat bere izena da: ‘”Tazebaez”, hau da, “Ta ze ba ez?” galdera. Asmoen adierazpen oso bat da, LEINNeko ikasle talde honek partekatzen zuen erronka berriekiko pentsamolde irekia islatzen duena, eta kooperatiba honen bilakaeran etengabea izan dena.

Baina izenaz haratago, Joanesentzat, Tazebaez jarduera ekonomikotik haratago doan ikasketa eta garapen pertsonalerako gunea izan da, eta da oraindik ere. Izan ere, kooperatiba honetan badakite egiten dugun guztiak gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragina duela, eta, gure ohitura eta erabaki guztietan % 100ean koherenteak izatea ezinezkoa bada ere, kooperatiba bateko kide izatea eta bertan lan egitea, norberaren ekintzen eraginarekin gusturago sentitzea ahalbidetzen du.

 

Erantzunkidetasuna eta parte-hartze demokratikoa

Hala ere, eta nola ez, kooperatiba-bidea ez dago zailtasunetatik libre. Gure elkarrizketan, Joanesek adierazi du zein konplexua den erantzunkidetasunean eta parte-hartze demokratikoan oinarritutako antolaketa kudeatzea. Hala ere, azpimarratu du elementu horiek direla pertsonak negozioaren balioekin inplikatuago eta lerrokatuago sentiarazten dituztenak..

Joanesekin izandako solasaldiaren lehen zati honek kooperatibismoari, hezkuntzari eta inpaktu sozialari buruzko hausnarketa sakonez betetako atala osatu du. Eta hau prekuela besterik ez da! Jarri entzungailuak eta entzun atal osoa eta, gustatu bazaizu, harpidetu zaitez gure podcastera elkarrizketa honen bigarren atala ez galtzeko, Tazebaezen egungo jardueran eta haren nazioarteko hedapenean sakonduko baitugu. Ez galdu, askoz gehiago dago eta!

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...