×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zirkuaren bidezko gizarteratzea eta nork bere burua gainditzea, Txitatokiren eskutik

txitatoki blog
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email


Gaztenpresaren jarduera jarraitu ohi duzuen pertsonei ziur Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador izenak ezagunak egiten zaizkizuela. Ekintzaile bikote hau Gernikako Txitatoki zirku eskolaren sustatzailea da, iaz Donostian antolatu genuen Gaztenpresatik topaketan esan ziguten bezala.

Han jakin genuen zentro honek, landa-eremuan zirkuko arteen praktika hurbiltzea eta sustatzea ez ezik, pertsonen garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna gisa ere erabiltzen dituela. Horregatik, Elsa eta Keko ezin ziren falta ekonomiari eta inpaktu sozialari eskainitako gure podcastaren hirugarren denboraldi honetan..

Atal honetan, Txitatokiren jatorrian murgilduko gara. Txitatokiaren lehen egoitza ukuilu bat izan zen, bizilagunen laguntzarekin birgaitu ostean. Leku horretan, duela hamar urte hasi ziren lehen aireko, akrobazia, malabar, oreka eta clown klaseak ematen.

Ondoren, Kekok zirkuaren pedagogiako unibertsitate-gradua egin zuen Madrilen, eta horrek zirkuko diziplinek behar bereziak dituzten pertsonei ematen dizkieten onurak ezagutzera eraman zuen. Elsarekin partekatzean, biek argi izan zuten irakaskuntza horiek Busturialdea-Urdaibai eskualdean aplikatu nahi zituztela, baina, horretarako, gune irisgarri eta egokitu bat behar zuten, eta ukuilua ez zen egokia.

Horrela hasi ziren Txitatokirentzako leku berri baten bila eta, azkenean, Gernikan pabiloi bat aurkitu zuten, 2020an lekualdatu ziren eta gaur egun eskolak ematen dituzte bertan.

 

Guztiontzako gunea

Zentro berri horrek aukera ematen die Hazitoki proiektua garatzeko. Proiektu horren helburua da premia bereziak dituzten pertsonak zirkuaren bidez gizarteratzea, eskola erregularretan integratuz eta bizikidetza eta elkarrekiko ikaskuntza sustatuz. “Gure helburua da edozein pertsona, bere gaitasunak alde batera utzita, eskola erregularretan sartzea eta taldeko kide sentitzea”, dio Elsak.

Ikuspegi inklusibo horrek, premia bereziak dituzten pertsonei mesede egiteaz gain, aniztasunarekin bizitzen eta enpatia eta tolerantzia garatzen irakasten die gainerako ikasleei. Izan ere, Elsak dioen bezala, “tolerantzia bizikidetzan oinarritzen da, eta bizikidetza tolerantzian oinarritzen da”.

Zirkuak aukera ematen dio pertsona bakoitzari bere oztopoak gainditzeko, oztopo fisiko edo mentalak direnak direla ere, eta, aldi berean, ondoan duzun pertsonari nola lagundu erakusten du. Hori ona da taldearentzat, eta ez ditu kaltetzen pertsona bakoitzak ezarri dituen helburuak.

Filosofia horren ondorioz, Txitatokik gainditze pertsonal eta biziko hainbat istorioren lekuko izan da, hala nola, garun-paralisia zuen ikasle batena, ohean ezin zuena ezta biratu eta, posizio txarrean geratuz gero, itotzeko arriskua zuena. “Orain, biratu ez ezik, itzulipurdiak ere egiten ditu”, dio harro Elsak.

Zirraragarria, ezta? Istorio hau eta askoz gehiago izango dituzu zain atal osoan, eta ikusiko duzu zirkuak nola lagun dezakeen gizarte toleranteago eta inklusiboago bat eraikitzen. Ez galdu!

Post gehiago irakurri.

Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...
Uztaila 23, 2024
Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.   Elkartearen jatorria 2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume”...
Uztaila 18, 2024
20 urteko ekintzailetza-abenturak askorako ematen du. Eta, bestela, esan diezaiotela gure gonbidatuari, Irene Rodríguezi. 20 urte hauetan bi familia osatu ditu. Etxekoa, bere senarrarekin eta bi alabekin. Eta, bestalde, Iddtek, gaur egun ia 100 langile dituen enpresa bat.   GAZTENPRESA: Nola hasi zen ekintzailetza-bide hori?   IRENE RODRÍGUEZ: Sektore honetako enpresa batean inoiz lan egin...