Gaztenpresa zure ondoan dago zure ekintzailetzaren ibilbidean.
Zure ideia funtzionatzen duen negozio bihurtu!
Gaztenpresan 30 urte daramatzagu proiektu ekintzaileak sostengatzen. Abiatu ezazu zure negozioa esperientzia duen erakunde baten laguntzarekin.
Ideia bat duzu eta negozio-plana landu nahi duzu?
Guztia negozio-plan on batez hasten da. Gaztenpresan zure moduko pertsonei laguntzen diegu negozio-planak lantzen, beren enpresa abiatzerakoan estrategia sendoa izan dezaten.
Ez duzu aitzakiarik! Modu presentzialean lagundu diezazukegu, edo modu digitalean, gure plataformaren bidez.
Aurrez aurre
Hitzordua ematen dizugu, negozio-planean zurekin batera lan egiteko. Gure bulegoan bilduko gara, edo telefonoz/bideodeiaz.
Negozio bat abiatzeko finantziazioa bilatzea konplikatua da. Gazenpresan finantziazioa eskatzeko prozesuan laguntzen dizugu, zure negozio-ideiarako egokiena den formula aurkitu dezazun.
LABORAL Kutxarekin kolaboratzen dugu Gaztenpresaren proiektuk ahalik eta finantziaziorik onena jaso dezaten, negozioaren ezaugarrietara eta berau abiatzen ari diren pertsonen egoerara egokitua.
Pertsona hauek Gaztenpresaren bidez ekin dute
30 urte daramatzagu proiektu ekintzaileak sostengatzen. Honako hauek dira euren negozioak Gaztenpresaren laguntzarekin abiatu dituzten pertsonetako batzuk.