×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bezeroak erakarri eta fidelizatu: desberdintasuna markatzen duten estrategiak

atrae y fideliza clientes
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Lehia handiko garai hauetan, bai kalean bertan, bai online eremuan, bezeroak erakartzea eta fidelizatzea da gure negozioaren etorkizunerako gako nagusietako bat. Pandemiak ecommerce delakoa bizkortu zuen, eta, beraz, orain geure burua bereizi behar dugu gure publikoarengana iristeko, kalitatezko produktu edo zerbitzu baten bidez, baina originala eta ezagutzeko modukoa ere izan dadin. Inork ez zuen esan ekitea erraza izango zenik. Horregatik, estrategia batzuk eskaintzen dizkizuegu zure enpresari, saltokiari edo negozioari laguntzeko.

Esperientzia aparta eskaintzea 

  • Bezeroaren arretari lehentasuna ematea: Zerbitzu azkarra, eraginkorra eta adiskidetsua eskaintzea funtsezkoa da esperientzia positiboa eta iraunkorra sortzeko.
  • Interakzioak pertsonalizatzea: Bezeroen datuak erabiltzea esperientziak pertsonalizatzeko, produktuen gomendioetatik hasi eta sustapen-eskaintzetaraino.
  • Erosketak erraztea: Erosketa-prozesu erraza eta segurua eskaintzea, ordaintzeko eta entregatzeko aukera anitzekin.
  • Ingurune erakargarria sortzea: Erakargarria, intuitiboa eta nabigatzeko erraza den webgune edo denda fisiko bat diseinatzea.

Fidelizazio-programak ezartzea

  • Erosketak saritzea: Ohiko bezeroei puntuak, deskontuak edo onura esklusiboak eskaintzea.
  • Kidetasun-mailak sortzea: Fidelizazio-programa bat inplementatzea hainbat mailatan, bezero konprometituenei onura handiagoak eskaintzeko.
  • Harritzea: Opari, esperientzia edo ekitaldi bereziak eskaini publiko leialari.
  • Feedbacka sustatzea: Bezeroen iruzkinak eskatu eta horien gainean jardutea, esperientzia etengabe hobetzeko.

Marketin digitala aprobetxatzea

  • Eduki erakargarria: Eduki baliotsua eta informatiboa garatzea, xede-audientzia erakartzeko eta atxikitzeko.
  • Online presentzia optimizatzea: Bai webguneak bai sare sozialek optimizatuta egon behar dute bilaketa-motorretarako, eta erraz aurkitzeko modukoak izan behar dute.
  • Zuzendutako marketin-kanpainak: Audientzia segmentatzea eta kanpaina pertsonalizatuak sortzea, talde bakoitzaren interes espezifikoekin bat etorriz. Gure xede-taldea sakon ezagutzeak estrategia eraginkorrak diseinatzea ahalbidetzen digu.
  • Marketina influencerrekin: Zure markarekin bat datozen influencerrekin kolaboratzea, audientzia handiago batengana iristeko eta konfiantza sortzeko.
  • Lotura emozionalak: Zure publikoarekin gertuko harremana izatea, hala nola newsletterrak bidaltzea, sustapen esklusiboak eskaintzea edo feedbacka eskatzea.

Ahoz ahoko marketina sustatzea

  • Aparteko produktua edo zerbitzua: Pozik dauden bezeroek joera handiagoa dute marka lagunei eta senideei gomendatzeko.
  • Gomendatzea erraztea: Aipamen-programak ezartzea, bezero berriak gomendatzen dituztenak saritzeko.
  • Elkarrizketarako aukerak: Jendeak sare sozialetan eta online komunitateetan parte har dezan sustatzea.
  • Iritziei erantzutea: Berrikuspenak monitorizatu behar dituzu, eta azkar eta modu profesionalean erantzun haien iritziei, positiboei zein negatiboei.

Komunitatearen bidez fidelizatzea

  • Kidetasun-zentzua: Komunitate-giroa sustatzea, ekitaldiak, eztabaida-taldeak edo online foroak antolatuz.
  • Sarbide esklusiboa: Komunitateari produktu berriak, eskaintza bereziak edo ekitaldi esklusiboak aldez aurretik eskuratzeko aukera ematea.
  • Pertsona aktiboak saritzea: Komunitatean aktiboki parte hartzen dutenak saritzea, baloratuak senti daitezen.
  • Komunitatearen atzeraelikadura: Komunitateko kideen iruzkinak biltzea eta horien gainean jardutea, beren esperientzia etengabe hobetzeko.
  • Engagement: Zure publikoarengan engagementa sortzeak zurekin konprometituta dagoela esan nahi du, eta hori neurtzeko parametro on bat sare sozialen bidez da.

Prozedura horiei jarraituz, bezeroak hobeto erakarriko dituzu, baina gogoan izan garrantzitsuena zure produktuaren edo zerbitzuaren balioa dela. Kalitatezko eskaintzarik gabe, publikoari agian behin sartuko diogu ziria, baina ez da zure negoziora itzuliko. Kontuan izan erabiltzaile leial eta pozik batek gehiago kontsumitzeaz gain, bere inguruneari gomendatzeko eta bere esperientzia partekatzeko aukera duela. Eremu horiek guztiak landu behar dituzu eta teknologia erabili zure irismena handitzeko.

Gaztenpresan, zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Edozein kontsulta edo iradokizun egin diezagukezu orrialdeko beheko inprimakia betez. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Post gehiago irakurri.

Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...
Uztaila 23, 2024
Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.   Elkartearen jatorria 2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume”...
Uztaila 18, 2024
20 urteko ekintzailetza-abenturak askorako ematen du. Eta, bestela, esan diezaiotela gure gonbidatuari, Irene Rodríguezi. 20 urte hauetan bi familia osatu ditu. Etxekoa, bere senarrarekin eta bi alabekin. Eta, bestalde, Iddtek, gaur egun ia 100 langile dituen enpresa bat.   GAZTENPRESA: Nola hasi zen ekintzailetza-bide hori?   IRENE RODRÍGUEZ: Sektore honetako enpresa batean inoiz lan egin...
Uztaila 16, 2024
Ba al zenekien Kooperaren jarduerak arropei bigarren bizitza emateaz gain, batez ere, gehien behar dutenei bigarren aukera bat emango diela? Izan ere, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatzeaz gain, gizarte-entitateen sare horren benetako helburua bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzea da. Eta, lan handi horri buruz hitz egiteko, gure podcastera gonbidatu dugu Enrique...
Uztaila 9, 2024
Gaztenpresaren podcastean, kubaldun honekin (jaiotzez kubatarra eta bihotzez euskalduna) hitz egin dugu. Ekintzaile peto-petoa da, eta ez da konformatu bere proiektuak abiaraztearekin, baizik eta, gainera, ekintzailetzarako grina partekatzen du Euskadira migratutako emakumeekin, kolektibo horrek negozio bat abian jartzeko orduan dituen oztopo gehigarrien jakitun.   Laguntza eta ulermenerako gune bat Lan hori egiteko, Maylin Vergarak Emakume...