LEGE-OHARRA ETA ERABILERA-BALDINTZAK

GAZTENPRESA FUNDAZIOAK behar bezala betetzen ditu Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak, eta, horretarako, lege-ohar hau sortu du:

Webgunea erabiltzeak Webgunearen erabiltzaile-izaera ematen dio hori egiten duenari, eta erabiltzaileak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzen ditu lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak. Webgunearen zerbitzua erabiltzailea Webgunera edo haren bidez eskaintzen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen denbora-tartera mugatzen da. Beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du honako lege-ohar hau Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak aldatu egin daitezkeelako.

  1. INFORMAZIO OROKORRA:
  • Izen soziala: Gaztenpresa Fundazioa (aurrerantzean, «Gaztenpresa»)
  • Egoitza soziala: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, zk.g., 20500, Arrasate (Gipuzkoa)
  • IFZ: G 20784500
  • Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-127 zenbakiarekin, eta lan-fundazioei buruzko 4. atalean sailkatuta dago, haren helburuak direla eta
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: info@gaztenpresa.org
  • Harremanetarako telefonoak: 900 101 143 / 944 104 131

 

  1. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Gaztenpresa Fundazioa da gaztenpresa.org web-orria osatzen duten elementuen titularra. Honako hauek dira elementuok: iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-basea, edukia eta diseinu grafikoa ―menuak, nabigazio-botoiak, testuak, irudiak, egiturak, grafikoak eta abar― (aurrerantzean, «Edukiak») edo, hala badagokio, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena dauka. Dena den, erabiltzaileari ez zaizkio lagako jabetza intelektualari buruz indarrean den araudian aitortutako ustiapen-eskubideak, Webgunea erabiltzeko beharrezkoak direnean salbu.

Marka erregistratuak: hemen aipatzen diren produktu eta konpainien izen guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta, beraz, Webgunea erabiltzeagatik erabiltzaileak ez du izango eskubiderik aipatutako marka horiei, merkataritza-izenei eta/edo zeinu bereizgarriei dagokienez.

  1. WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK

3.1     OROKORRA

Erabiltzaileak Webgunearen erabilera egokia egin beharko du, legeriarekin eta lege-ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak Gaztenpresaren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzeagatik kalte-galerak sortzen badira.

Berariaz debekatuta dago Webgunea Gaztenpresaren edo hirugarrenen ondasunei edo interesei kalte egiteko helburuarekin erabiltzea, edo Gaztenpresaren edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta bestelako informatika-ekipamenduak (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gainkargatzen, hondatzen edo baliogabetzen dituzten helburuekin erabiltzea.

3.2     EDUKIAK

Erabiltzaileak Edukiak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legeriaren, lege-ohar honen eta, hala badagokio, aplika daitezkeen gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideen arabera. Aipatzearren, eta indarrean dagoen legeriari jarraikiz, erabiltzaileak ezin izango ditu ekintza hauek egin:

      1. Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, hirugarrenen esku utzi, publikoki jakinarazi, eraldatu edo aldatu, Legeak baimendutako kasuetan edo Gaztenpresak berariaz edo ustiapen-eskubideen titularrak baimendutako kasuetan salbu.
      2. Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, softwaretzat edo datu-basetzat har daitezkeen Edukiak erabilera pribaturako erreproduzitu edo kopiatu. Era berean, debekatuta dago publikoki komunikatzea edo hirugarrenen esku jartzea, horretarako, erabiltzaileak edo hirugarren batek erreproduzitu egin behar badu.
      3. Webguneko Edukiak edo Gaztenpresak erabiltzaileen eskura jartzen dituen datu-baseak guztiz edo zati handi batean atera eta/edo berrerabili.

 

3.3     DATUAK BILTZEKO INPRIMAKIAK

Webgunetik eskura daitezkeen eta une bakoitzean aplikagarriak izan daitezkeen pribatutasun-politiketan xedatutakoari kalterik egin gabe, Gaztenpresari bideratutako zenbait zerbitzu edo eskaera erabiltzeko, aldez aurretik dagokion inprimakia bete beharko da.

Erabiltzaileak Webguneko inprimakien bidez ematen duen informazio guztiak (ondorio horietarako edo beste batzuetarako) benetakoa izan behar du. Horretarako, erabiltzaileak bermatu egin behar du jakinarazitako datu guztiak egiazkoak direla, eta Gaztenpresari emandako informazioa behar bezala eguneratuta mantendu beharko du, une oro erabiltzailearen benetako egoerari erantzun diezaion. Hala ere, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra, baita emandako informazioagatik Gaztenpresari edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.

 

3.4     WEBGUNERA SARTZEKO ESTEKAK JARTZEA

Bere web-orrietatik Webgunera estekak sartu nahi dituen erabiltzaileak jarraian adierazten diren baldintzak bete beharko ditu, eta horiek ezagutzen ez baditu ere, erabiltzaileak legez ezarritako erantzukizunak izango ditu.

      1. Esteka Webgunearen home page edo orri nagusiarekin bakarrik lotuko da, eta ezin izango da inola ere erreproduzitu (inline estekak, testuen kopiak, grafikoak eta abar).
      2. Une bakoitzean aplikagarria den eta indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, ezin izango da inolako frame edo markorik jarri Webgunearen inguruan, ez eta Webgunekoak ez diren Interneteko beste helbide batzuetatik edo Webgunearekin zerikusirik ez duten edukiekin batera Edukiak ikusteko aukera ematen duenik ere, baldin eta: (i) zerbitzuaren jatorriari edo Edukiei buruzko errorea edo nahasmena eragin badezake erabiltzaileengan; (ii) konparazio edo imitazio desleiala eragiten badu; (iii) Gaztenpresaren marka eta izen ona aprobetxatzeko erabiltzen bada; edo (iv) modu batera edo bestera indarrean dagoen legeriak debekatu egiten badu.
      3. Esteka jarri den orritik ez da inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo Gaztenpresari buruz, ezta Gaztenpresaren bazkide, langile, bezero edo eskaintzen dituen zerbitzuen kalitateari buruz ere.
      4. Esteka dagoen web-orrian ez da inola ere adieraziko Gaztenpresak esteka jartzeko baimena eman duela, edo igorlearen zerbitzuak babesten, egiaztatzen edo gainbegiratzen dituela.
      5. Debekatuta dago igorlearen web-orrian Gaztenpresaren edozein marka izendatzaile (grafikoa edo mistoa) edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak onartzen dituen kasuetan edo Gaztenpresak berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik. Kasu horietan, Webgunerako zuzeneko esteka bat onartu behar da, klausula honetan zehazten den moduan.
      6. Esteka ezartzen duen orriak leialki bete behar du legea, eta ezin izango ditu honelako edukiak izan edo estekatu, bereak nahiz hirugarrenenak izan: (i) legez kontrako edukiak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen kontrakoak (pornografikoak, indarkeriazkoak, arrazistak eta abar); (ii) erabiltzaileari Gaztenpresak igorlearen legezko nahiz legez kontrako ideiak edo adierazpenak onesten, babesten eta modu batera edo bestera sostengatzen dituela pentsarazi diezaioketen edukiak; (iii) Gaztenpresaren jarduerarako desegokiak direnak, igorlearen web-orriko lekua, edukiak eta gaiak kontuan hartuta.

 

  1. ERANTZUKIZUNIK EZA

4.1     INFORMAZIOARI DAGOKIONEZ

Webgunera sartzeak ez du esan nahi Gaztenpresak haren bidez eskainitako informazioa egiazkoa, zehatza, egokia eta eguneratua dela egiaztatu behar duenik.

Gaztenpresak ez du inolako erantzukizunik izango Webgunean jasotako informazioan oinarrituz hartutako erabakien gainean, ezta Webgunean jasotako informazioan oinarritutako jarduketek erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako kalteen gainean ere.

4.2     ZERBITZUAREN KALITATEARI DAGOKIONEZ

Webgunean sartzeak ez du esan nahi Gaztenpresak birus, har edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatu behar duenik. Erabiltzaileari dagokio, kasu guztietan, programa informatiko kaltegarriak antzemateko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

Gaztenpresak ez du erantzukizunik izango Webgunearen zerbitzua ematen den bitartean erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan sortutako kalteen gainean.

4.3     ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNARI DAGOKIONEZ

Webgunera sartzeko beharrezkoa da hirugarrenen zerbitzuak eta hornidura izatea, telekomunikazio-sareen bidezko garraioa barne. Telekomunikazio-sare horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dira Gaztenpresaren ardura, eta beraz, Webgunearen bitartez emandako zerbitzuak eten edo bertan behera gera daitezke, edo erabiltzaileek ez erabiltzeko moduan, Webguneko zerbitzua ematen den bitartean edo aurretik.

Gaztenpresak ez du erabiltzaileari eragindako kalteen eta galeren erantzukizunik izango, kalte eta galera horiek telekomunikazio-sareen akatsen edo deskonexioen ondorio izan badira, eta akats edo deskonexio horiek Webguneko zerbitzua eten edo bertan behera geratzea eragin badute zerbitzua ematen den bitartean edo aurretik.

4.4     WEBGUNEAREN BIDEZ ESTEKATUTAKO EDUKIEI ETA ZERBITZUEI DAGOKIENEZ

Webgunera sartzeko zerbitzuen barruan sartzen dira estekatze-gailu teknikoak, direktorioak eta bilaketa-tresnak, horien bidez, erabiltzailea Interneteko beste web-orri batzuetara sar baitaiteke (aurrerantzean, “Estekatutako Webguneak”). Kasu horietan, Gaztenpresak bitartekaritza-zerbitzuen emaile gisa jarduten du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 12ko 34/2002 Legearen 17. artikuluarekin bat etorriz; Estekatutako Webguneetan eskainitako edukien eta zerbitzuen gaineko erantzukizuna bakarrik izango du, betiere legez kanpoko egoera horren berri izan eta esteka beharrezko diligentziarekin desaktibatzen ez badu.

Estekatutako Webguneak egoteak ez du esan nahi webgune horien arduradun edo titularrekin akordioak daudenik, ezta Gaztenpresak eskainitako adierazpenak, edukiak edo zerbitzuak gomendatzen edo sustatzen dituenik, edo haiekin identifikatzen denik ere.

Gaztenpresak ez ditu ezagutzen Estekatutako Webguneetako edukiak eta zerbitzuak, eta, beraz, ez du erantzukizunik izango Estekatutako Webguneetako eduki eta/edo zerbitzuen legezkotasun ezagatik, kalitate-gabeziagatik, eguneraketa ezagatik, akatsengatik eta eraginkortasun ezagatik eragindako kalteen gainean, ezta Gaztenpresari zuzenean lepora ezin dakiokeen beste edozein kalteren gainean ere.

  1. DATU PERTSONALEN BABESA

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira gaztenpresa.org web-orriaren bidez jasotako datuak, hauen arabera, alegia: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Webguneko datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Pribatutasun Politika.

  1. SEGURTASUN-NEURRIAK

Gaztenpresak jakinarazten dizu beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ezarri dituela zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek ez aldatzeko, galtzeko eta baimenik gabe tratatu eta/edo eskuratzeko, betiere teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta sor daitezkeen arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).

  1. LEGERIA

Lege-ohar hau Espainiako legeriak arautuko du.