Enpresentzako eta autonomoentzako Aurrezpen Fiskalari buruzko doako ikastaroa Gasteizen abenduaren 10ean eta 11n - Gaztenpresa

Enpresentzako eta autonomoentzako Aurrezpen Fiskalari buruzko doako ikastaroa Gasteizen abenduaren 10ean eta 11n

Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa “Urtea fiskalki planifikatzeko modua”ri buruz. Bultzlan enpresak eskainiko du Gasteizen eta zortzi orduko iraupena izango du.

Egunak: abenduaren 10ean eta 11n

Ordutegia: 15:30etik 19:30era

Ikastaroa eskainiko den lekua eta helbidea: Bultzlan, Florida kalea 58, Gasteiz

 Norentzat:

  • Zuzendaritzako kideentzat edo enpresetan kudeaketa aurrera eramaten dutenentzat, finantzetako eta administrazioko arduradunentzat, kontabilitateko arduradunentzat, zerga-kudeaketaz arduratzen direnentzat, …
  • Era berean, enpresaren organigramaren arabera dituzten betekizunak eta ardurak medio, enpresaren zerga-ordainketari eragiten dioten erabakiak hartzeko bitartekoak behar dituztenentzat.
  • Gainera, arlo horretako erabakiak hartzeko informazioa prestatu behar dutenei zuzenduta dago.

 

Ikastaroaren helburuak:

  • Enpresan zerga arloko ardurak dituztenek minimizatu egin behar dute zerga-kostua eta, horretarako, enpresak ordaindu behar dituen zergak kontrolatu behar dituzte. Ildo horretan, ikastaroko partaideek aurrezpen fiskalerako neurriak edota ordainketak atzeratzeko baliagarriak direnak ezagutuko dituzte, eta horiek enpresan aplikatzeko modua ikasiko dute.
  • Aurrezpen fiskala enpresaren finantza-kudeaketarako beste tresna bat dela ulertaraztea da xedea. Zergak kontrolatuz, sarritan gutxitu egingo da ordaindu beharreko zenbatekoa, beste batzuetan ordainketa geroratzeko edo zatitzeko aukera egongo da eta altxortegi-gorabeherak saihestuko dira.

 

Ikastaroaren programa:

  • Zerga-planifikazioak enpresan duen garrantzia
  • Zergek altxortegian eragiten dituzten ondorioak
  • Zerga bakoitzaren araberako planifikazioa
  • Aurreko ekitaldietako zergen segimendua eta hurrengo ekitaldietan izango dituzten ondorioak
  • Nola sortu aurrezpen fiskala: “zerga-abantailak vs enpresa-erabakiak” azterketa
  • Aurrezpen fiskala sortzeko hartutako neurriak kontrolatzea
  • Enpresan zerga-planifikazioa egitearen adibide praktikoa

 Hobetuzek diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroa egin nahi baduzu eman izena 900 373 051 telefonoan

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?