Negozioari baja eman nahi diot, zer egin behar dut? - Gaztenpresa

Negozioari baja eman nahi diot, zer egin behar dut?

Zure lan-ibilbidea aldatzeko asmoa al duzu? Negozio bat itxi behar al duzu? Baja eman nahi diozu eta ez dakizu hori nola? Lehenik eta behin, gogoratu, horrelakoak… gertatu egiten dira. Arrakastarik izan ez duen ekimen pertsonala bada, ondorio egokiak ateratzeko gomendatzen dizugu, erantzukizunez eta errudun sentitu gabe, eta ez etsi.

 

Gaztenpresan enpresa-proiektuak aurrera eramaten laguntzen dugu, ideia zehazten, finantzaketa lortzen eta negozioa finkatzen, eta badakigu horrelakoak ere gertatzen direla. Horregatik, negozio hori modu egokian ixten lagundu nahi dizugu, hurrengo batean beste bati ekiten diozunean ikasi duzuna indarrean jar dezazun. Gure laguntzarekin, hori nahiko genuke! Horretarako gaude. Negozio berriei laguntzeko eta hainbat gairen inguruan ekintzaileei aholku emateko, jarduera uzteari buruz, esaterako.

 

Eman beharreko urratsak

Negozioa abian jartzean eman zenituen urratsetan atzera egin behar duzu, ordena bera jarraituz: lehenengo Udaletxera jo behar duzu; gero, dagokizun Foru Ogasunera; eta, azkenik, Gizarte Segurantzara. Zure jarduera aurrera eraman duzun udalerriko Udaletxean baja eman behar duzu Ekonomia Jardueren gaineko Zergan. Jarraian, zoaz zerga-egoitza duzun Foru Ogasunera. Bertan, zure negozio-jarduera utzi nahi duzula jakinarazi behar duzu, eta berriro bete 036 agiria, alta ematean bete zenuen berbera.

 

Zure azken eginbeharra Langile Autonomoen Erregimen Berezian baja ematea izango da, hau da, Gizarte Segurantzari jakinaraztea zure jarduera utzi duzula. Bertan, aurreko izapideak burututa, baja-eskaera egin beharko duzu TA.0521 agiria betez.

 

Epeak

Dagokizuna baino gehiago ordaindu nahi ez baduzu, kontuan hartu beharko dituzu ibilbide hori egiteko dituzun epeak. Demagun uztailean gaudela. Abuztuan zergarik ordaindu nahi ez baduzu, jarduera uztailaren 30ean utzi duzula jarri beharko duzu. Data horretatik aurrera, sei egun natural bakarrik izango dituzu Gizarte Segurantzan zure baja aurkezteko. Epearen barruan eta modu egokian aurkeztutako bajak, jarduera utzi eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik izaten dira indarrean. Baina baja-eskaera Langile Autonomoen Erregimen Berezian aurkezten ez baduzu, ez du axola jarduera utzi duzun ala ez: Gizarte Segurantzaren arabera lanean jarraitzen duzu eta, beraz, dagozkizun hileko kuotak kotizatzen jarraitu beharko duzu. Kontuz: bankuari kuota horiek ordaintzeari uzteko agindua eman badiozu eta besterik egin ez baduzu, Estatuarekiko zorra metatzen joango zara, eta horrek ez du etenik izango harik eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari zure jarduera utzi duzula jakinarazi arte.

 

Hori, zeure kontura lan egiten baduzu. Baina mikroenpresa bat baldin baduzu, 6 langile baino gutxiagokoa, edo enpresa txiki edo ertain bat, kontratu-kontu jakin batzuk konpondu beharko dituzu zure soldatapeko langileekin eta Administrazioarekin. Horiei buruzko azalpena luzeagoa denez, zuzenean eska diezagukezu harremanetarako inprimaki honen bidez.

 

Hemendik aurrera egin ezin duzuna eta egin behar ez duzuna

Jarduera uzten duzula jakinaraztean, zure enpresa- edo lanbide-jarduna behin betiko utzi duzula adierazten duzu, hau da, zure enpresa edo negozioa iraungi egin dela. Une horretatik aurrera ezingo duzu fakturarik egin ez eta jaso ere. Erregistro-liburuetan ez duzu kontabilitate-idazpen gehiago idatzi beharko. Era berean, ez duzu urteko kontuak legeztatu eta gordailutu beharrik izango. Azkenik, ez duzu aurkeztu beharko zure jarduerarekin lotutako aldizkako zerga-aitorpenik, jarduera abian zeneukan ekitaldiko zatiari dagozkionak bakarrik.

ebehar batzuk ere izango dituzu, adibidez, sei urtez gorde beharko dituzu, azken idazpenetik aurrera, zure negozioaren liburuak, gutunak, dokumentazioa eta egiaztagiriak. Ondo antolatuta, betiere. Jarduera uztean ere betebehar hori izango duzu. Are gehiago: heriotza-kasuan, oinordekoek egin beharko diote aurre erantzukizun horri.

 

Zorrak

Azken kontu bat. Gogoan izan beti, zure negozioari dagozkion legezko erantzukizunekin bat, zure egungo eta etorkizuneko ondare guztiarekin erantzun beharko diezula zure zorrei, horrelakorik bazenu.

 

Zorionez, 2013ko irailean indarrean sartu zen Ekintzaileak eta haien nazioartekotzea laguntzeko Legeak hein batean arindu egin du alderdi hori. Legeak figura berri bat finkatu du, Erantzukizun Mugatuko Ekintzailearena, eta horren bidez, baldintza jakin batzuen arabera, zorren ondorioz zure ohiko etxebizitza enbargatzeko aukera saihets dezakezu. Horrela, zure enpresa-abenturaren arriskuak ez dio zeure familiari zuzenean eragingo.

 

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?