Borja Garate: "Gaztenpresaren tutoretzapeko negozio-ek batez bestekoak baino iraupen handiagoa dute"

Borja Garate: “Gaztenpresaren tutoretzapeko negozio-ek batez bestekoak baino iraupen handiagoa dute”

Borja Garate Laboral Kutxako Negozio Garapeneko arduraduna da. Zazpi urte daramatza negozioetarako eta profesionalentzako produktuak eta zerbitzuak lantzen, merkataritza-kanpainak koordinatzeaz gain. Funtsezkoa deritzo sektoreari laguntza ematea eta uste osoa du Gaztenpresa Fundazioaren gidari-lanean. Ekintzaileei laguntzeko programa garatzen dihardu bertan. Helburua? Orain arte bezain ongi lanean jarraitzea eta inguruan are gehiago zabaltzea.

Programa horren barruko kontuei buruz hitz egingo dugu gaur berarekin:

Gaztenpresa bloga: Lehenengo eta behin, zer nolako giro orokorra dute gaur egun ekintzaileek gurean?

Borja Garate: Azken urteotan ekintzailetza sustatzen ari direla igartzen da: laguntza gehiago erakundeen aldetik, komunikabideetan maizago azaltzen da gaia, ekitaldiak… Ikasgeletan ere nabaritzen da, Gradua Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan (LEINN) abian baita!

Horrek guztiak baditu emaitzak, izan ere, 2013. urtearen amaieratik nabarmen egin baitu gora ekintzailetza-proiektuen kopuruak. Gaur egun, astero batez beste 30-40 egitasmo berri iristen zaizkigu. Halaber, konturatu gara pertsona ekintzailearen batez besteko adinak gora egin duela, 35 urte baino gehiagokoa baita, eta gero eta gehiago direla beharrak bultzatuta ekiten dutenak.

 

G: Hori ona ala txarra al da?

B.G: Lehen kasua ona da, aldez aurreko eskarmentua ekiteko faktore oso positiboa baita. Bigarrena, berriz, ez horrenbeste: krisi-egoeraren ondorioz, kasu batzuetan negozio-proiektuak irtenbide hutsa dira, ez benetako gogoz hartutako erabakiak. Horrelako proiektuetan zailagoa da aurrera egitea epe ertain eta luzera begira.

 

G: Ekitea bidaia bat baldin bada… Gaztenpresa al da bidaiderik onena? Zergatik?

B.G: Gaztenpresak 20 urte baino gehiago daramatza ekintzaileei laguntzen. Beraz, negozioa abian jartzearen bidaia sarritan egin du arrakastatsu.

Gidari dela esan dezakegu, ekintzaileentzako GPSa, eta hortaz, zalantzarik gabe, Fundazioa bidaide oso ona da.

 

Ekintzaileari laguntzen

 

G: Zer nolako laguntza aurki dezake ekintzaileak Gaztenpresan?

B.G: Finantza-erakunde batera hurbiltzean, jendeak beti du buruan finantzaketaren gaia. Eta egia da ekintzaileentzako berariazko eskaintza badugula, baldintza bereziekin.

Baina hori bezain garrantzitsua edo gehiago da hasieratik bukaerara eskaintzen dugun Laguntza zerbitzua. Ardura hartzen duen tutore baten bidez, Gaztenpresak ibilbide osoan zehar aholkatzen eta laguntzen dio ekintzaileari: ideiatik hasita, bideragarritasun-plana egiten, alta emateko izapideetan, laguntzak eskatzen…

 

G: Tutoretza-zerbitzuari dagokionez, zenbat denbora darama martxan proiektu horrek? Nolakoa izaten ari da jendearen erantzuna?

B.G: Ekintzaileentzako tutoretza-zerbitzua hasieratik dago abian, funtsezkoa baita Gaztenpresaren lanean.

Pertsonei buruz ari gara, haien ametsez; gehienetan horiek gauzatzeko ezagutza eta gogo nahikoa dute, eta lagundu egin behar zaie hankak lurrean jarri eta amets horiek bizimodu bilakatzen.

Gaztenpresaren tutoretzapeko negozioek batez bestekoak baino iraupen handiagoa dute, eta hori funtzionamendu onaren erakusgarri da, alderdi guztientzat pozgarria, batez ere ekintzailearentzat berarentzat.

 

G: Non izaten ditu ekintzaileak zailtasun gehien? Zer da gehien estimatzen duena?

B.G: Kontuak atera eta negozioa bideragarria ote den ikustea izaten da gai korapilatsuenetako bat. Ez zenbakien gorabeherengatik, baizik eta aurreikuspen zuzena egitea zaila delako alderatzeko eredurik ez baldin baduzu. Gaztenpresak egunero dihardu horretan, eta ekintzaileari gauzak askoz argiago ikusten lagun diezaioke.

Era berean, negozioa abian jartzeko izapideak eta lege-xehetasunak ere gai arrotzak izaten dira normalean ekintzailearentzat. Gai horietan ere gidari-lanak egiten ditugu…

 

G: Ildo horretan, laguntza jarraituagoa eskaintzeaz ere arduratzen zarete, Consulting Pro zerbitzuaren bidez, esaterako. Nola eskaintzen duzue laguntza egunerokoan? Zer nolako zalantzak argitu ditzake ekintzaileak?

B.G: Consulting Pro zerbitzuak, LKren bezero, negozio eta profesionalentzako doakoa denak, aukera ematen du negozioaren egunerokoan sortzen diren zalantzak galdetzeko: legezkoak, lan arlokoak, etab. Doako mintegiak ere antolatzen ditu gai interesgarriei buruz: itxiera fiskalerako aholkuak, laguntzak eta diru-laguntzak.

 

Ekintzailetzarako irtenbideak proposatzen

 

G: LK-k askotariko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu autonomoentzat eta negozioentzat, ezta?

B.G: Bai, hala da. Autonomoentzako eta PRO negozioentzako zerbitzu sorta berezia dugu. Horien artean, arazoak konpontzeko lagungarri izango zaizkien mota guztietako tresnak eta produktuak aurkituko dituzte ekintzaileek.

Eskura dituzten zerbitzuen artean honako hauek daude: Visa Pro txartela edo Bonus saltokiko terminala; Pro kontua, ezustekoetarako kreditu-muga automatikoa jartzeko aukera ematen duena; profesionalentzako aseguruak; zerbitzu esklusiboak eskaintzen dituen online-bankua, besteak beste, diru-sarreren eta gastuen azterketa grafikoa; edo Gestiolan fakturazio-programa.

Hori guztia, gainera, gure bulego guztietan ditugun negozio-gestoreen laguntzarekin. Gestore horiek autonomoei, enpresa txikiei eta Gaztenpresa programan interesa izan dezaketen ekintzaile guztiei ematen diete arreta.

 

G: Bai Laboral Kutxa eta bai Gaztenpresa Fundazioa, gero eta gehiago saiatzen dira ekintzaileei prozesu osoan zehar laguntzen. Haiengandik gero eta hurbilago daude. Zein izango da hurrengo urratsa?

B.G: Ekintzaileei laguntzeko modu berriak aztertzen ari gara beti. Gaur egun, negozioa abian jarri eta hurrengo uneari arreta berezia eskaintzen ari gara. Horregatik, behin abian jarrita, negozio horien jarraipena egiten dugu, finkatzeko lantegiak antolatzen ditugu. Eta berriki, mentoreen zerbitzua jarri dugu martxan.

 

G: Zertan datza? Zein da programa horren helburua?

B.G: Mentoreak eskarmentudunak izaten dira, enpresaburuak (Gaztenpresaren laguntza jasotakoak dira asko) edo LK-ko bazkideak. Aldizka ekintzaileekin biltzen dira, horiek dituzten zailtasunak entzun eta aholku emateko.

Azken helburua lortzeko bitartekoak jartzea da kontua: enplegua sortzea, sendoa, gure gizartearentzat hazkundea eta aberastasuna sortzea ahalbidetuko duena.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?