Zer da "merkataritza-deskontua”? Enpresentzako likidezia-sistema interesgarria - Gaztenpresa

Zer da “merkataritza-deskontua”? Enpresentzako likidezia-sistema interesgarria

Ekintzailea bazara edo enpresa txikia baduzu, Gaztenpresako taldeak aholkuak eman ahal dizkizu kontabilitate- eta finantza-gaietan. Galdetu gure profesionalei.

Enpresen likidezia-gabezia arazoa da, eta ahalik eta lasterren konpondu behar dugu. “Merkataritza-deskontua”  likidezia-gabeziari (berehala egin beharreko ordainketei aurre egiteko dirurik eza) aurre egiteko sistema interesgarria da. Kontratu horren arabera, finantza-erakundeak bezeroak zor digun dirua ordainduko digu, bezeroak berak ordaindu aurretik. Halere, interesak eta komisioak eskatuko dizkigu trukean. Oso baliagarria da ezin badugu bezeroak ordaindu arte itxaron, eta denbora-epe laburrean ordainketaren bat egin behar badugu. Finantza-erakundearentzat oso arrisku kontrolatua da, oso epe laburreko zorra baita. Finantza-erakundearentzat zor-agiria edo letra onartua da dokumenturik onargarriena. Gainera, finantza-erakundeak bezero asko eta zenbateko txikiak nahiago ditu bezero gutxi eta zenbateko handiak baino, arriskua dibertsifika baitezake. Dena den, finantza-erakundeak ez du bere gain hartzen gure zordunak ez ordaintzearen arriskua; alegia, zordunak ez baditu bere fakturak ordaintzen, guk hartuko dugu kostua geure gain.

Bada antzeko tresna bat: faktura-aurrerakina (factoringa), enpresa finantza-erakundearen ohiko bezeroa denean erabili ohi den formula. Tresna horren bidez, guk igorritako faktura baten zenbatekoa aurreratzen digu finantza-erakundeak. Kasu horretan, finantza-erakundeak ez dio erreparatuko gure kaudimenari, bezeroarenari baizik, eta ez dago, aurreko kasuan bezala, itzulketa bermatuko duen inolako agiririk. Halatan, bada, finantza-erakundea fidatu egiten da, faktura bat baino ez duelako; hau da, ordainketa ziurtatzen ez duen paper huts bat.

Formula garestia da, baina negozioa kudeatzeko onuragarria. Bezeroak zerbitzuaren gastuak ordaindu beharko ditu, besteak beste:

  •  Fondoen aurrerakinari dagokion interes-tasa, zenbatekoaren aurrerakina mugaeguna baino lehen jasotzea kontratatuz gero.
  • Kudeaketa-komisioa (nominalaren gaineko portzentaje bat).
Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?