Negozio-ideiak identifikatzeko gakoak - Gaztenpresa

Negozio-ideiak identifikatzeko gakoak

Nola lortuko ote dute? Telebistan eta egunkarietan agertzen diren ekintzaile arrakastatsu horiek guztiek. Nondik ateratzen dituzte beren ideiak? Ezin dizugu eman arrakastaren errezeta, ez baitago horrelakorik, baina gako batzuk eman ahal dizkizugu nola eta non bilatu jakin dezazun.

 

Beharbada oso gertu izango duzu eta ez duzu ikusi ere egingo, edo beharbada zuhaitzek ez dizute basoa ikusten uzten. Negozio-ideia bikain bat gutxien espero duzun lekuan “ezkuta” daiteke. Hau lagungarria izatea eta ideia bakar batek ere ez ihes egitea espero dugu!
 

1. Arazo bat, aukera bat

Aspaldiko egia dirudi, baina negozio batek aurrera egin dezan, hark eskaera izan behar du. Eta jendeak zerbait eskatu dezan, konpondu gabeko premia bat izan behar du (erreala edo norberak sortua), arazo bat, alegia. Zure produktuak arazo edo, gutxienez, kezka horri erantzun behar dio. Azken finean, jendearen bizitza erraztea da kontua. Ez pentsatu produktu batean, arazo baten irtenbidean baizik (era berean, aurrea hartu, eta arazo bat eta haren irtenbidea aurreikus ditzakezu).
 

2. Aztertu joerak

Zure negozioak funtzionatzeko gakoetako bat leku eta une egokian egotea da. Baina gaur egungo gizartean oso azkar aldatzen da dena. Egunean egon behar duzu merkatuko mugimenduei dagokienez, eta hala ere, ez da batere erraza izango. “Igarle” dohainak izatea ez litzaizuke batere gaizki etorriko. Dena den, ez duzu egunean ez egoteko aitzakiarik. Hiper konektatuta dagoen informazioz betetako gizarte batean bizi gara. Irakurri blogak, Interneteko webguneak, egunkariak, aldizkariak… Irakurri zure sektoreko gaien inguruan eta zerbait aurkituko duzu, seguru!
 

3. Partekatu zure ideiak

Beren negozio-proiektuari buruz hitz eginez gero, ideia lapurtuko dietela pentsatzen dute ekintzaile askok. Hori pentsatzen duzu? Benetan? Enpresa bat aurrera ateratzeko orduan, ideia bera baino garrantzitsuagoa da exekuzioa. Horrenbestez, ez izan beldurrik. Senitartekoen, lagunen, zure egoera berean dauden eta esperientzia duten pertsonen ikuspuntuak asko aberastuko zaitu. Horien ekarpenek zure ideiaren ikuspuntu errealagoa eskaini (“mundu perfektu” horretatik aterako zaituzte seguruenik) eta hura biribiltzen lagunduko dizute.
 

4. Zabaldu aukerak

Bidaiatzea negozio-aukerak identifikatzeko modu egokia da, inolako zalantzarik gabe. Mundu globalizatu batean bizi gara, eta beste herrialde batzuetan funtzionatzen duenak hemen ere funtzionatzen du normalean. Ideia asko Interneten aurki ditzakegu, baina beste batzuetan, beste kultura batzuetan sakondu behar izaten da. Atzerriko janaria eskaintzen duten jatetxeek, esaterako, kanpokoak izan ohi duen arrakasta erakusten dute, argi eta garbi. Baina ez da adibide bakarra. Lanbas-asmatzailearen kasuak asko harrituko zaitu.
 

5. Ustiatu zure pasioa

Norberari gustatzen zaion horretan lan egitea bezalakorik ez dagoela esaten dute. Zure pasioan lan egitea lanik ez egitea bezala dela ere esaten dute. Nork daki. Pasioren bat baduzu, izugarri jakingo duzu haren inguruan, hori seguru, eta hori abiapuntu ezin hobea izan daiteke. Merkatu jakin bat oso ondo ezagutzen duzula esan nahi du horrek. Eta zenbat eta gehiago ezagutu sektore bat, orduan eta errazago bururatuko zaizkizu arazoak konpontzeko ideiak.
 
Gako hauek jarraitzeak zure proiektu ekintzailea aukeratzen lagunduko dizu. Hortik aurrera, erronkaz eta zailtasunez betetako ibilbide zoragarri bat abiaraziko duzu, baina baita poztasunez eta arrakastaz beterikoa ere. Ezagutzen duzu bidea?

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?