Negozio bat sortzeko funtsezko urratsak - Gaztenpresa

Negozio bat sortzeko funtsezko urratsak

Zure enpresa irekitzea, zerbait zerotik sortzea, horrenbeste buelta eman dizkiozun proiektu hori aurrera ateratzea. Badakizu zure helburua hori dela, eta aurrera eramatea erabaki duzu, baina ibilbideko faseak pilatzen ari zaizkizu buruan. Nondik hasi?

 

Zorionez, leku aproposean zaude. Gaztenpresan bi hamarkada baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonei orientabideak ematen, hau da, orain zu zauden egoera horretan egon diren pertsonei orientabideak ematen. Horrenbestez, badakigu zertxobait horren inguruan. Esperientziak ekintzailetzaren bidea egoki interpretatzen eta baloratzen irakatsi digu, ibilbide bat den aldetik. Horregatik, GPS bat izatea da hura atalka gainditzeko modurik onena. Honako hauek dira ibilbide horretan gainditu beharreko faseak:

 

  1. Ideia

 

Lehenengo fase hau gaindituta duzula pentsatuko duzu beharbada, baina zure ideia negozio-aukera bat al da benetan? Bere garaian, negozio-ideiak identifikatzeko gakoen inguruan hitz egin genizun. Gogoratu, besteak beste, zure enpresa berriak arazo bati irtenbidea bilatzen saiatu behar duela eta merkatuko momentura egokitu behar duela.

 

Gainera, haren bideragarritasun ekonomikoa eta teknologikoa ebaluatu beharko duzu hala badagokio, baita lehiakideengandik bereizten den eta, hala bada, zertan bereizten den ere. Hori guztia ebaluatu ostean, negozio-planaren prestaketara igaro zaitezke.

 

  1. Negozio-plana

 

Getxoko auto-zinemako gure ekintzaileek honako hau esan ziguten ekitea pentsatzen ari den norbaiti zer esango lioketen galdetu genienean: “Ezinbestekoa da negozio-plan on bat izatea”.

 

Negozio-planari esker garbi ikusiko dituzu zure aukerak eta, gainera, zure ahultasunak eta indarguneak ezagutu eta negozio-aukerak hauteman ahal izango dituzu. Azken finean, ezinbesteko erreminta bat da enpresaren etorkizuna simulatzeko eta erabaki zuzenak hartzeko. Negozio-plan bat nola egituratu hobeto jakin nahi baduzu, irakurri hau.

 

  1. Izapideak

 

Beharbada hau izango da etortzen diren pertsona asko gehien beldurtzen dituen urratsa. Egia esan ez da horrenbesterako, baina esperientziaren arabera, badakigu ekitea erabakitzen duten autonomo askorentzat neketsuak izaten direla. Horregatik, zubi gisa jarduten dugu Euskadiko eta Nafarroako erakundeen artean, pertsona ekintzaileei bidea errazten laguntzeko.

 

Enpresa bat sortzeko orduan honako hauek dira egin beharreko izapide nagusiak:

  1. Zerga Administrazioan alta hartzea; erroldako alta (036 edo 037 eredua) deitzen zaio.
  2. Gizarte Segurantzan izena ematea, non lan-istripuaren edo gaixotasunaren ondoriozko kontingentziei erantzungo dien erakundea izendatuko duten.
  3. Langileak Gizarte Segurantzan afiliatzea eta alta ematea (TA-1 eta TA-2/5 ereduak).
  4. Laneko Ikuskatzailetzako funtzionarioentzat eskuragarri egongo den bisita-liburua legeztatzea; elektronikoa izan daiteke.
  5. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan.
  6. Profesionalak Langile Autonomoen Erregimen Berezian (LAEB) alta hartzea.
  7. Dagokion sailburuordetzari lantokiaren hasiera jakinaraztea (kontratupeko pertsonak badituzu bakarrik).
  8. Lan-kontratuak Lanbideren bulegoetan formalizatzea.

 

  1. Finantziazioa

 

Tira, dirudienez egin duzu gogorrena. Baina orain, proiektua aurrera ateratzeko dirua lortzea falta zaizu. Beharbada hori izango da garrantzitsuena termino praktikoetan. Blog honetan azaldu dizkizugu aukera batzuk: http://www.gaztenpresa.org/es/blog/financiacion-emprender-al-dia/.  Baina badira aukera gehiago ere: banku-finantziazioa, arrisku-kapitala, laguntzak, diru-laguntzak… Egunean egotea da kontua, non bilatu eta zer ate jo jakitea, alegia. Horretan ere lagundu ahal dizugu! J

 

  1. Negozioa sendotzea

 

Zailena mantentzea dela esaten dute, eta ez iristea. Egindako lan handiaren fruitua finkatzeko garaia da. Orain, enpresa berria merkatuan sendotu behar da.  Hemen, prestakuntzaren, aholkularitza espezializatuaren, networking delakoaren, presentzia digitalaren, eta enpresen sorkuntzan eta kudeaketan hainbat urtetako esperientzia duten mentoreek eskainitako aholkuen garrantzia sartzen da jokoan. Konturatuko zinen bezala, urrats horrek ere ez digu ihes egin.

 

Orain hobeto ezagutzen dituzu zure enpresaren arrakasta lortzeko bidean aurkituko dituzun faseak eta, gainera, bidea ondo ezagutzen duen esperientzia handiko laguntzaile bat izango duzu zure esanetara. Ekiteko prest?

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?