Merezi du kontsultoretza bat ETE-entzat? - Gaztenpresa

Merezi du kontsultoretza bat ETE-entzat?

Zalantza nagusietako bat zure negozioa martxan dagoenean sortzen da. Hobeto funtzionatuko ote du nire enpresak kontsultoretza baten aholkuarekin? Nik neure kabuz egiten badut baino emaitza hobeak lortuko ote ditut?  ETE batzuek laguntzarik gabe hazkunde ezin hobea lortzen badute ere, gehiago dira enpresa-gestioko profesionalen laguntzarekin arrakasta dutenak.

 

Lehenik eta behin, ulertu behar da kontsultoretza ez dela enpresa handientzat soilik. Horrelako enpresek baliabide gehiago badituzte ere,  ETE-ek ere etekina atera ahal diote kontsultoretza bati, eta handia gainera. Izan ere, ETE-ek ere erabaki estrategikoak hartu eta ekintza komertzialak gauzatu behar dituzte beren produktu edo zerbitzuak saltzeko; eta, jakina, beren etorkizunean eta hazkundean pentsatu behar dute.

 

Kontsultoretza batek hainbat alorretan lagundu ahal die autonomoei eta negozioei; adibidez, enpresaren finantzetan, gastuaren banakapenean edo izapide eta gestioetan. Ziur aski, Ogasunaren jakinarazpen bat jaso duzu noizbait eta ez duzu ulertu, edo tasen gaineko legerian izandako aldaketa baten berri izan duzu ez dakizu nola eragiten duen zure negozioan, edo dirulaguntzak eskuragarri izan dituzu baina dokumentazioa biltzeko lan eskerga egin behar zenuen.

 

Aholkularitza izatea lagungarri da horrelako kasuetan, baita  egunean egoteko aukera bat ere, legearen, kontabilitatearen eta zergen alorretako berritasunekin eta zure negozioaren sektoreko  gertaera garrantzitsuekin.  Horiek guztiak alderdi garrantzitsuak dira eta baliteke batzuetan zure eskuetatik ihes egitea edo zure egunerokoan nahikoa denbora eskaini ezin izatea. Gainera, kanpotik datorren norbaitek hobeto ikusiko du zerk ez duen funtzionatzen edo zer hobetu daitekeen enpresan; agian ageriko zerbait izan daiteke, eguneroko jardunak argi ikustea eragozten duena. Kontsultoretzak arazoak antzeman eta irtenbideak proposatuko ditu.

 

Etorkizuneko ikuspegia

 

Kontsultoretzak zure enpresaren lehiakortasuna hobetzen, salmentak handitzen eta  zalantzak argitzen lagunduko dizu. Gestio on batek emaitza hobeak dakartza eta hori ezinbestekoa da lana indartzeko.

 

Gaztenpresan laguntza emango dizugu zure negozioa sortzeko bide osoa amaitu arte; eta, negozioa finkatuta dagoenean, Laboral Kutxaren Consulting Pro zerbitzuak aholkularitza emango dizu eguneroko gestioan. Doako kontsultoretza-zerbitzua da, enpresa txiki eta ertainen gestioaren inguruko  zalantzak argitzeko eta informazio erabilgarria emateko.

 

Gogoan izan kontsultoretza bat kontratatzea ez dela gastua, inbertsioa baizik. ETEaren zereginak ez du irautea eta eguneroko lana aurrera ateratzea soilik izan behar; horrez gain, zer enpresa den eta etorkizunean zer izan nahi duen aztertu behar du.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?