ChangeMaker Lab-en lehen edizioak badu irabazlea - Gaztenpresa

ChangeMaker Lab-en lehen edizioak badu irabazlea

Joan den ekainaren 27an, Mondragon Unibertsitateak ekintzailetza bultzatzeko antolatutako ChangeMaker Lab programaren lehen edizioa burutu zen.

Programaren helburua da enpresen sorrera sustatzea Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean, diziplina anitzeko taldeetan proiektu ekintzaileak sortzen eta garatzen ikas dezaten.

Ekimenaren lehen edizioan 18 parte-hartzaile edo «change maker» aukeratu dira, guztiak ere Mondragon Unibertsitateko fakultateetako ikasleak. Diziplina anitzeko taldeetan antolaturik, proiektu praktikoak garatu dituzte, MTA (Mondragon Team Academy) metodologia erabiliz.

Ikasleak berak oinarri dituen prestakuntza-prozesu berritzailea da MTA metodologia. Hari esker, ikasleek benetako erronkei aurre egiten ikasten dute, mentoreek lagunduta. Ekintzailetzako aditu horiek lantegi trinkoak ematen dituzte, «bootcamps» izenekoak, oso baliagarriak proiektuetan erabiltzeko.

Lehen sariaren irabazlea MATT proiektua izan da: sormenaren eta komunikazioaren bidez, sexu-hezkuntza, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen jolas bat. Ideia berritzaile horren sortzaileak honako hauek dira: Marina Gonzalez, Aitziber Jimenez, Ane Nafarrate, Lide Rubio, Iraia Simancas, Jone Triviño eta Mario Garcia.

Gaztenpresatik ekintzailetzaren kultura bultzatzen saiatzen gara, gazte ekintzaileak prestatzeko eta sustatzeko balio duten ekitaldiak lagunduz. Mondragon Unibertsitatearekin batera, ikasleen artean espiritu ekintzailea zabaltzea garrantzi handikoa da gure fundazioarentzat.

Gure webgunean ikus dezakezu 2018an egin dugun lana, eta ChangeMaker programari buruzko informazio guztia Mondragon Unibertsitatearen webgunean duzu eskuragarri.

 

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?