#JarraitzekoBerritzen erreferenteak diren negozioak - Gaztenpresa

#JarraitzekoBerritzen erreferenteak diren negozioak

Saltoki eta enpresa txikien erantzuna: ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna

Koronabirusaren hedapenak ekarritako osasun-larrialdiak ekintzailetzaren unibertso berri bat azalarazi du, egoera gainditze aldera euren burua berritzea erabaki duten pertsona ugarik osatzen dutena.

Krisiak gogor kolpatu ditu horietako asko, baina aurrerapausoa ematea eta euren onena eskaintzea erabaki dute, egungo egoerara egokitu eta aurrera egiteko. Batzuk sektorez aldatu dira jardunean jarraitzeko; beste batzuk konfinamendua entretenimenduz betetzen ari dira, eta beste askok osasun-sistemari zerbitzu ordainezina eskaintzen dihardute.

Horiek guztiak ekintzailetzari buruzko lezioa ematen ari dira egunero, baita, kasu askotan, elkartasunari buruzkoa ere. Gaztenpresatik, horiek agerian jartzen lagundu nahi dugu.

Nor dira eta zer ekimen jarri dituzte abian?

Osasun-larrialdiaren testuinguruan, ekintzaile-sarearen kemena eta egokitzeko gaitasuna nabarmentzeko kanpaina eramango dugu aurrera, egoerarik zailenean ere erakusten ari diren jarreraren garrantzia azpimarratzeko.

Inguruan ditugun kasu azpimarragarrienetako batzuk erakustea da gure helburua, lagungarri izan daitezen ekintzaile-sena erabili eta jardunean jarraitu dezagun. Kasuak Gaztenpresarekin lotutakoak izan daitezke edo ez.

Hala, ostalaritzako lokal txiki batzuek, jarduera aldi baterako itxi behar izan dutenean, negozioa etxez etxeko banaketara nola bideratu duten erakutsi nahi dugu. Era berean, hezkuntza-sektorean, tresna digitalei esker, ikaslez betetako gelak izan dituzten askok klaseak online eskaintzen dituzte, eta hori nola egin duten jakinarazi nahi dizugu. Jostundegi batek osasun-materiala josteko jarduerara jauzi egiteko zer behar izan duen kontatuko dizugu, eta beste hamaika adibide.

Haien lekukotzek lanerako bide berriak aurkitzen lagunduko dizutela espero dugu, bai estreinakoz ekintzaile izan nahi baduzu, eta bai zure negozioari bultzada eman eta sendotzeko asmoa baduzu, aurrera egiten jarraitzeko.

Beraz, datozen egunotan ez begirik kendu gure blogari eta sare sozialei —Facebook, Instagram, Twitter eta Linkedin—, eta jarduerarekin #JarraitzekoBerritzen jakin duten negozioen kasurik nabarmenenak ezagutuko dizugu.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?