×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[EUSKAL HERRIA] TURISMO-ENPRESEN MODERNIZAZIOARI ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARI LAGUNTZAK 2017

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
Helburua
Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.
Eskatzaileak

A. Programa  honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

  • Turismo-alojamenduko enpresak.
  • Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  • Bitartekaritzako turismo enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Turismo-giden enpresak.

B. Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

Prestazio ekonomikoa

MET 2017 Programako diru-laguntza taula (DOCX, 24 KB)

Diruz lagun daitekeen egitatea

Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

  1. 1. Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
    • IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko.
    • Turismo ostatuko establezimenduetan haririk gabeko konektibitatea zabaldu edo hobetzearekin lotutako inbertsioak.
    • Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta lehendik direnak espezializatzea, baldin eta bide ematen badute beste zerbitzu, produktu turistiko edo/eta esperientzia iraunkor batzuk sortzeko, betiere Euskadin ahal handi duten segmentu turistikoetan edo/eta merkatuan gora doazen arloetan, eta horretaz gain, ondare kulturala eta naturala errespetatuz erabiltzea sustatzen badute.
  2. 2. Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
    • Turismo ostatuko establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, gutxienez 60.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
    • Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko.
  3. 3. Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
  4. 4. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

Betekizunak

  • Bukatutako proiektuetarako inbertsioak onartuko dira, baldin eta haien fakturak eta ordainketak 2016ko maiatzaren 13az geroztikoak badira eta eskabideak aurkezteko epea, agindu honetako 13.1 artikuluan ezarritakoa, bukatu baino lehenagokoak.
  • Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
  • 6.1.b) artikuluan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte).
  • Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
  • Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte eman beharko dituzte jardunean.
  • Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
  • Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
  • Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
    • Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
    • Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
    • Berrikuspen- eta mantentze-gastuak.
    • Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
    • Konektibitate-gastuak.
    • Leasing edo renting eragiketen bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere.

Aplikatu beharreko araudia

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...
Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...