- Erakundea:
Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Helburua:
Enpresak eta enpleguak sortzeko prozesuak lagundu eta bultzatzea (negozioaren ideia heltzea eta bideragarritasun plana egitea).
- Dirulaguntza mota:
Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eskatzaileei eskaintzen zaiena enpresa sortzeko proiektuetan esperientzia handia duten erakundeek egindako aholkularitza zerbitzuak baitira.
- Pertsona onuradunak:
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
- Eskaera epeak:
- 1. deialdia: itxita.
- 2. deialdia: 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30ra bitartean hasitako proiektuak, abenduaren 10eko 13:00ak arteko epea izango dute laguntza hori eskatzeko.