900 101 143 | info@gaztenpresa.org
Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org
GAZTENPRESA FUNDAZIOAK (aurrerantzean «GAZTENPRESA») erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezartzen denaren arabera. Horretarako, datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta emandako datu pertsonalen lapurreta saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak erabiliko ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.
GAZTENPRESAk, zure informazio pertsonalaz edo harreman profesionalaz egiten dugun erabilerak zuretzat duen garrantziaz eta informazio hori kudeatzeko moduaz jabetuta, pribatutasun-politika hau jartzen du zure eskura www.gaztenpresa.org web-orriaren bidez, zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun zehatz-mehatz jakinarazteko eta zure pribatutasuna eta ematen diguzun informazioa babesteko. Etorkizunean aldaketak eginez gero, web-orriaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez jakinaraziko dizugu, sartutako pribatutasun-baldintza berriak ezagutu ditzazun.
Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen haiek baimenik eman ezean, eta ez zaie hirugarrenei lagatzen.
GAZTENPRESAren jabetzako webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta horien pribatutasun-politikek ez dute loturarik GAZTENPRESArekin. Webgune horietara sartzean, haien pribatutasun- eta cookie-politikak onartu ala ez erabaki dezakezu. Orokorrean, Interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookieak onartu edo baztertu ditzakezu zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik edo web-orritik bertatik.
GAZTENPRESA da (IFK: G-20784500) gure webgunean argitaratutako inprimakiak bete eta bidaltzean emandako datu pertsonalen arduraduna, eta hau da haren helbide soziala: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate (Gipuzkoa).
GAZTENPRESAk eskaintzen duen zerbitzuren bat eskuratzeko edo GAZTENPRESAren jarduera garatzeko datu pertsonalak eman behar badira, datu horiek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1. artikuluan jasotakoa oinarritzat hartuta tratatuko dira. Oinarri horiek jarraian zerrendatzen dira, eta ez dute izaera mugatzailerik:
– Posta elektronikoz eta/edo web-inprimakiaren bidez jasotako harreman- eta informazio-eskaeren kudeaketa: interesdunaren adostasuna edo interes legitimoa.
– Prestakuntza, ikastaro eta antzekoetara joateko eskabideak kudeatzea: interesdunaren adostasuna edo interes legitimoa.
– Merkataritza-elementuen hedapena: interesdunaren adostasuna.
– Harremanen kudeaketa: Interesdunaren adostasuna edo interes legitimoa.
Edonola ere, GAZTENPRESAk egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion datuen tratamenduaren xedea eta legitimazioa Tratamendu Jarduera Erregistroan eskura daitezke.
Hainbat baliabide erabiliz jasotzen dugu zure informazioa, baina datuak jasotzean beti jarriko zaitugu jakinaren gainean, honako alderdi hauei buruzko informazio-klausulen bidez: tratamenduaren arduraduna, xedea eta lege-oinarria, datuen hartzaileak eta informazioa gordetzeko epea, eta datuak babesteari dagokionez dituzun eskubideak erabiltzeko modua.
Tratatzen dugun informazio pertsonalak identifikazio-datu hauek hartzen ditu barne: izen-abizenak, sexua, lurraldea (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita), telefonoa eta posta elektronikoa.
Horrez gain, gure web-orriaren bidez nabigazioarekin lotutako informazio pertsonala ere biltzen dugu, cookieak erabiliz. Zer cookie erabiltzen ditugun, cookie horiek zer helburu duten eta nola konfiguratu edo desgaitu daitezkeen modu argian eta zehatzean jakiteko, kontsulta ezazu gure Cookieen Politika.
Datuak bide elektronikoen bitartez ematean, erabiltzaileak bermatzen du 18 urte baino gehiago dituela eta GAZTENPRESAri helarazitako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Horretarako, erabiltzaileak baieztatu behar du jakinarazitako datuak egiazkoak direla eta informazio hori behar bezala eguneratuta mantenduko duela, bere benetako egoerari erantzun diezaion. Horrela, bada, eman ditzakeen datu faltsu edo zehaztugabeen erantzule izango da, baita horrek eragin ditzakeen zuzeneko nahiz zeharkako kalte-galeren erantzule ere.
GAZTENPRESAn, beharrezkoa den denboran zehar bakarrik gordeko dugu zure informazioa, hau da, datuak jaso izanaren helburua betetzeko, ezarritako lege-betebeharrak betetzeko eta datuak bildu izanaren helburua betetzeak sor ditzakeen erantzukizunei erantzuteko behar den denboran zehar bakarrik.
Edonola ere, zure informazio pertsonala mantenduko dugu elkarrekin lotzen gaituen harreman juridikoren bat badago edo zuk tratamendua bertan behera uzteko eta/edo mugatzeko eskubidea baliatzen ez baduzu. Bigarren kasu horretan, informazioa blokeatu egingo da (gorde egingo da, baina ez da erabiliko), erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoa izan daitekeen bitartean, edo erantzun beharreko erantzukizunen bat erator daitekeen bitartean, betiere legezko preskripzio-epeen barruan. Gainerako kasuetan, informazioa ezabatu egingo da.
Gure newsletterrean, jakinarazpenetan eta antzekoetan harpidetzeko eman diren datu pertsonalak gorde egingo dira, horrelako jakinarazpenak jasotzeari utzi nahi diozula adierazi arte.
GAZTENPRESAk honako hauei bakarrik jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak:
– Estatuko administrazio orokorreko, autonomia-erkidegoetako nahiz tokiko administrazioetako hirugarrenei, erakundeei eta erakunde publikoei, baita datuak ematera legez behartuta dauden jurisdikzio-organoei ere.
– Sozietate laguntzaileei eta/edo partnerrei, erabiltzailearekin kontratu-harremana kudeatzeko aukera izan dezaten (Tratamendu Jardueren Erregistroan zehazten dira).
– GAZTENPRESArekin kontratu bidezko lotura duten zerbitzuen hornitzaileei, tratamenduaren arduradun gisa. Horiek GAZTENPRESAren kontura tratatu beharko dituzte datu pertsonalak, gure jarraibideei hertsiki jarraituz eta beharrezkoak diren segurtasun-bermeak betez, tratamenduaren helburuak bete ahal izateko (Jarduera Erregistroan zehazten dira).
Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo ez da egiten datuen nazioarteko transferentziarik, Gaztenpresaren mentoring-programei buruz berariaz aurreikusitako kasuetan izan ezik, eta hirugarrenen cookieen kasuan, Cookieen Politikan ezarritako terminoetan.
Datuak babesteko araudian ezarritako baldintzei jarraikiz, honako eskubide hauek izango dituzu: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak, eta tratamenduari aurka egiteko edo tratamendua mugatzeko eskubideak. Era berean, zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea izango duzu.
Hona hemen eskubide horien ezaugarriak:
– Doan erabil daitezke, salbu eta eskaerak argi eta garbi funtsik gabekoak edo gehiegizkoak direnean (behin eta berriz errepikatzen direnean, adibidez). Kasu horretan, GAZTENPRESAk izan dituen administrazio-kostuen araberako kanon bat kobratu ahal izango du, edo jarduteari uko egin ahal izango dio.
– Eskubideak zuzenean edo legezko zein borondatezko ordezkari baten bidez gauza daitezke.
– Eskaerari hilabete bateko epean erantzun behar diogu, baina, eskaeren konplexutasunaren eta kopuruaren arabera, epea beste bi hilabetez luza daiteke.
– Eskubide horiek erabiltzeko bitartekoak jakinarazi behar dizkizugu; horiek eskuragarriak izan behar dute, eta erabiltzaileari ezin izango zaio eskubidea erabiltzea ukatu, beste bide bat aukeratu hutsagatik bakarrik. Eskaera bitarteko elektronikoen bidez aurkezten bada, informazioa bitarteko horien bidez emango da posible denean, beste modu batera egin dadila eskatzen denean izan ezik.
– GAZTENPRESAk eskaerari bide ematen ez badio, ez jardun izanaren arrazoiak jakinaraziko dizkizu gehienez ere hilabete bateko epean, baita Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa jartzeko aukera ere.
Bitarteko hauen bidez gauzatu ahal izango dituzu GAZTENPRESAren aurrean dituzun eskubideak:
Bi kasuetan, zure identitatea egiaztatu beharko duzu, NAN edo agiri baliokidearen fotokopia edo, hala badagokio, kopia eskaneatua gehituta. Hala, interesdunari edo haren legezko ordezkariari bakarrik erantzuten diogula egiaztatu ahal izango dugu eta, azken kasu horretan, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
Era berean, eta eskubideak guztiz baliatu ez dituzula uste baduzu, jakinarazten dizugu erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (Jorge Juan kalea, 6, 28001 Madril).
GAZTENPRESAn zure informazio pertsonala babesteko konpromisoa hartzen dugu.
Neurri, kontrol eta prozedura fisikoak, antolakuntzakoak eta teknologikoak erabiltzen ditugu, fidagarriak eta eraginkorrak, zure datuen osotasuna eta segurtasuna zaintzeko, eta pribatutasuna bermatzeko.
Gainera, datu pertsonaletara sarbidea duten langile guztiek prestakuntza dute eta ondo ezagutzen dituzte datu pertsonalen tratamenduari dagokionez dituzten betebeharrak.
Segurtasun-neurri horiek guztiak aldizka berrikusten dira, egokiak eta eraginkorrak direla bermatzeko.
Dena den, ezin da erabateko segurtasuna bermatu, eta ez dago barneraezina den segurtasun-sistemarik. Beraz, tratamenduaren xede den eta gure kontrolpean dagoen informazioa arriskuan jartzen bada segurtasun-arrakala baten ondorioz, neurri egokiak hartu beharko ditugu arrakalaren inpaktua murrizteko, zer gertatu den ikertzeko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari eta, hala badagokio, ondorioak jasan ahal izan dituzten erabiltzaileei jakinarazteko, beharrezkoak diren neurri egokiak har ditzaten.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Erabiltzaileari tresnak eta deskargatzeko moduko materiala ematea, ikasi eta bere negozio-ideia garatu ahal izan dezan. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna).
|
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Helbide elektronikoa · Profesional-mota
|
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Negozio-ideia bat garatzeko behar den denbora kontuan hartuta, emandako datu pertsonalak gorde egingo dira erabiltzaileak bere helburua betetzeko behar duen denboran zehar eta xede horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehaztu bitartean, eta artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldietan. |
DATU PERTSONALAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, TRATAMENDUA MUGATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK | 1. GAZTENPRESAri eskaera idatzita eta sinatuta bidaliz (helbidea: Uhagon Alkatearen kalea, 12, 48009 Bilbo), «DBEO Eskubideak Erabiltzea» erreferentzia jarrita. 2. info@gaztenpresa.org helbide elektronikora eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidaliz, gaian «DBEO Eskubideak Erabiltzea» adierazita. |
KONTROL-AGINTARITZA | Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Erabiltzaileen edo interesdunen unean uneko beharrak kudeatzea, Gaztenpresa haiekin harremanetan jar dadin. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna) |
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) · Telefono-zenbakia |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | BULTZ-LAN CONSULTING SL IFZ: B48299028 Helbidea: UHAGON ALKATEAREN KALEA, 12, BILBO (48009), BIZKAIA LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira horiek jaso izanaren helburua betetzeko behar den denboran zehar. |
DATU PERTSONALAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, TRATAMENDUA MUGATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK | 1. GAZTENPRESAri eskaera idatzita eta sinatuta bidaliz (Uhagon Alkatearen kalea, 12, 48009 Bilbo), «DBEO Eskubideak Erabiltzea» erreferentzia jarrita. 2. info@gaztenpresa.org helbide elektronikora eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidaliz, gaian «DBEO Eskubideak Erabiltzea» adierazita. |
KONTROL-AGINTARITZA | Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es
|
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Erabiltzaileen edo interesdunen unean uneko beharrak kudeatzea. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna) |
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) · Telefono-zenbakia |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | BULTZ-LAN CONSULTING SL. IFZ: B48299028 Helbidea: UHAGON ALKATEAREN KALEA, 12, BILBO (48009), BIZKAIA LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA

TRATAMENDUAREN HELBURUA | Gaztenpresaren jarduerarekin lotutako jakinarazpenak (albisteei, ekitaldiei eta, oro har, sustapen-helburuei buruzkoak) posta elektroniko bidez bidaltzea. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna) |
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) · Telefono-zenbakia |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Gure newsletterrean harpidetzeko eman diren datu pertsonalak gorde egingo dira horrelako jakinarazpenak jasotzeari utzi nahi diola adierazi arte.
|
DATU PERTSONALAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, TRATAMENDUA MUGATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK | 1. GAZTENPRESAri eskaera idatzita eta sinatuta bidaliz (Uhagon Alkatearen kalea, 12, 48009 Bilbo), «DBEO Eskubideak Erabiltzea» erreferentzia jarrita. 2. info@gaztenpresa.org helbide elektronikora eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidaliz, gaian «DBEO Eskubideak Erabiltzea» adierazita. |
KONTROL-AGINTARITZA | Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es
|
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Aholkulariaren eta Gaztenpresaren arteko harremana kudeatzea, eta merkataritza-jakinarazpenak, albiste interesgarriak, ekitaldiak, jardunaldiak eta Gaztenpresaren ekintzailetza-proiektuetan aholkulari gisa jarduteko gainerako informazio erabilgarria bidaltzea. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna).
|
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Telefono-zenbakia · Identifikazioa aholkulari gisa · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | BULTZ-LAN CONSULTING SL. IFZ: B48299028 Helbidea: UHAGON ALKATEAREN KALEA, 12, BILBO (48009), BIZKAIA LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA YOUTH BUSINESS SPAIN IFZ: G86968153 Serrano kalea, 136, 28006 Madril
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira horiek jaso izanaren helburua betetzeko behar den denboran zehar eta xede horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehaztu bitartean, eta artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldietan; edo, hala badagokio, aholkulariak Gaztenpresaren mentoring-programan parte hartzeari uzteko erabakia jakinarazten duen arte. |
DATU PERTSONALAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, TRATAMENDUA MUGATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK | 1. GAZTENPRESAri eskaera idatzita eta sinatuta bidaliz (Uhagon Alkatearen kalea, 12, 48009 Bilbo), «DBEO Eskubideak Erabiltzea» erreferentzia jarrita. 2. info@gaztenpresa.org helbide elektronikora eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidaliz, gaian «DBEO Eskubideak Erabiltzea» adierazita. |
KONTROL-AGINTARITZA | Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es
|
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Komunikabideekiko harremanak eta Gaztenpresarekin lankidetzan aritzeko interesa duten pertsonekiko harremanak kudeatzea. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna).
|
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Telefono-zenbakia · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira horiek jaso izanaren helburua betetzeko behar den denboran zehar edo interesdunak datu horiek ezabatu nahi dituela jakinarazi arte. |
DATU PERTSONALAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, TRATAMENDUA MUGATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK | 1. GAZTENPRESAri eskaera idatzita eta sinatuta bidaliz (Uhagon Alkatearen kalea, 12, 48009 Bilbo), «DBEO Eskubideak Erabiltzea» erreferentzia jarrita. 2. info@gaztenpresa.org helbide elektronikora eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidaliz, gaian «DBEO Eskubideak Erabiltzea» adierazita. |
KONTROL-AGINTARITZA | Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es
|
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK | GAZTENPRESA FUNDAZIOA IFZ: G-20784500 Helbidea: José María Arizmendiarrieta Pasealekua, z/g, 20500, Arrasate, Gipuzkoa 900 101 143 / 944 104 131 info@gaztenpresa.org www.gaztenpresa.org |
TRATAMENDUAREN HELBURUA | Negozio bat eskualdatzeko edo erosteko aholkularitza kudeatzea. |
OINARRI JURIDIKOA | DBEOren 6.1 a) artikulua (interesdunaren adostasuna).
|
SEGURTASUNA | Datu pertsonalak indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz tratatuko direla bermatzen da, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira, datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe eskuratu ez daitezen. |
DATUEN KATEGORIAK | · Izen-abizenak · Posta elektronikoa · Telefono-zenbakia · Udalerria (GAZTENPRESAren jarduera Euskadira eta Nafarroara mugatzen baita) |
HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA | Hirugarrenei ez zaie jakinarazpenik egingo, salbu eta jarraian adierazten diren tratamenduaren arduradunek GAZTENPRESAren kontura egindako tratamenduetatik eratorritakoak. |
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK | BULTZ-LAN CONSULTING SL. IFZ: B48299028 Helbidea: UHAGON ALKATEAREN KALEA, 12, BILBO (48009), BIZKAIA LANALDEN SA IFZ: A48981641 Helbidea: Larrauri 1, 1.C, Derio (48160), BIZKAIA
|
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK | Ez dira nazioarteko transferentziak egiten, Cookieen Politikan ezarritako kasuetan izan ezik. |
DATUAK KONTSERBATZEKO ETA EZABATZEKO EPEA | Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira horiek jaso izanaren helburua betetzeko behar den denboran zehar eta xede horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehaztu bitartean, eta artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldietan. |