×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Txekin 2023. Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko programa

Erakundea:

Gipuzkoako Foru Aldundia.

Helburua:

Enpresak eta enpleguak sortzeko prozesuak lagundu eta bultzatzea (negozioaren ideia heltzea eta bideragarritasun plana egitea).

Dirulaguntza mota:

Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eskatzaileei eskaintzen zaiena enpresa sortzeko proiektuetan esperientzia handia duten erakundeek egindako aholkularitza zerbitzuak baitira.

Pertsona onuradunak:

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Eskaera epeak:

  • 1. deialdia: otsailaren 17tik uztailaren 14ra arte, 12:00etan.
  • 2. deialdia: uztailaren 1etik azaroaren 30ra bitartean hasitako proiektuak, abenduaren 9ko 12:00ak arteko epea izango dute laguntza hori eskatzeko.

 

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.