×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Marketin-estrategia ulertzen eta zeurea diseinatzen lagunduko dizuten kontzeptuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Marketina funtsezko lan-tresna da edozein negoziotan: zerbitzu edo produktu bat eskaintzen duenak horiek sustatzeko estrategia bat abiarazi beharra du. Baina kontzeptua ez da erraza. Marketineko tresnak eta joerak asko dira eta, ondorioz, sektorea eremu oso konplexu eta espezializatua bilakatu da: influencer bidezko marketina, bideo-marketina eta baita neuromarketina ere… Aro digitalean, marketina eremu oso zabala da eta terminologia propioa eta oso konplexua du. Jarraian, marketin-estrategia ulertzen eta zeurea diseinatzen lagunduko dizuten sei kontzeptu azalduko dizkizugu.

  • Marketina (2.0 eta 3.0 marketina). Marketinak merkatuen eta kontsumitzaileen jokabidea aztertzen du, produktu baten salmentak sustatu eta hobetzeko helburuarekin. Produktu jakin bat zehazteko egiten dugun merkatuaren gaineko azterketa izaten da marketin-estrategiaren abiapuntua, eta kontsumitzaileari eskaintzen diogun saldu osteko zerbitzuraino luzatzen da. Azken urteetan bi marketin mota nagusi bereizi izan dira, offline edo Internetetik kanpo egiten dena eta online marketina edo Sarean egiten dena; baina arloa etengabe bilakatzen ari denez, dagoeneko sailkapen berria aipatzen da: betiko marketina edo 1.0, produktua eta salmenta-estrategiak ardatz dituena; 2.0 marketina, kontsumitzaileekiko hartu-emanen bidez haiek hobeto ezagutu eta gaur egun dituzten beharrei eta etorkizunekoei erantzutea xede duena, baliabide digitalak erabiliz; eta , azkenik, 3.0 marketina. Azken mota horrek urrats bat gehiago egin du aurrera eta pertsona hartzen du ardatz: jada ez da nahikoa kontsumitzaileei gure produktua eskaintzea, geure balioak ere transmititu behar dizkiegu, iraunkortasunaren eta mundu hobeagoaren aldekoak, esaterako. Gizartearen arazoez, munduaren bilakaeraz eta ingurumenaz kezkatzen diren pertsonei saltzen dizkiegu produktuak, ez kontsumitzaile hutsei.
  • Networkinga. Networkinga edo sarean lan egitea aukeratuz gero, profesionalen eta bezerogaien kontaktu-sarean geure burua ezagutzera emango dugu eta harremanak landuko ditugu. Marketin mota horretan, bezeroei zuzenean produktu edo zerbitzu bat eskaini beharrean, hornitzaileekiko eta bezeroekiko interakzioa da xedea, merkatua hobeto ezagutze aldera. Gaur egun termino hori oso lotuta dago Internetekin eta LinkedIn eta antzeko sare sozial profesionalekin, baina networking kontzeptua betikoa da eta azoketan, biltzarretan, bulegoetan eta coworkingeko guneetan jorratu izan da.
  • Inbound marketina. Kalitatezko, garrantzizko eta pertsonalizatutako edukien bidez milaka lagunengana iristeko metodologia da Inbound edo erakarpen-marketina. Estrategia horrek lau fase ditu: Erakartzea, Bihurtzea, Ixtea eta Fidelizazioa. Erakartzeko fasean SEO, Blogging eta Social Media arloetan lan egin behar da gure webgunera trafiko maila esanguratsua eta kalitatezkoa bideratzea lortzeko. Jarraian, bisita horiek lead edo kualifikatutako trafiko bihurtu behar ditugu, eta horretarako, haien harremanetarako datuak eskuratu behar ditugu. Gero, gure bezerogaiak segmentazioaren bidez sailkatu behar ditugu, eta e-marketin kanpainak abiarazi haien beharrak hobeto ulertze aldera. Eta, azkenik, gustura gelditu diren kontsumitzaile bihurtu behar ditugu, sare sozialetan gure alde egiteko eta gure marka gomendatzeko gai izan daitezen.
  • SWOT (DAFO). Negozio bat abian jartzeko edo horren lehiakortasuna neurtzeko eman behar ditugun lehenengo pausoak adierazten dituen akronimoa da hori. Siglen esanahia hau da: Strengths (alderdi sendoak), Weaknesses (alderdi ahulak), Opportunities (aukerak) eta Threats (mehatxuak). Gure enpresa-estrategiaren barruko eta kanpoko indarrak eta ahulguneak antzemateko aukera ematen du. Izaera estrategikoa du, baina aldi berean marketin-planak egiteko oinarrizko tresna da; izan ere, horren bidez, produktu jakin bat plazaratzeko orduan dugun abiapuntuko egoeraren azterketa xehatua egin ahal izango dugu.
  • Target marketina. Targeta gure estrategiaren osagai garrantzitsuenetako bat da. Gure ekintzen helburua izango dena zehazten du, hau da, gure kanpainak nori bideratuko dizkiogun. Alderdi hori garrantzitsua da offline marketinean, eta zer esanik ez marketin digitalean. Online marketinean oinarrizkoa da, Interneti esker gure kanpainak ahalik eta gehien segmentatu ditzakegulako, hau da, gure mezuak zuzenean xede-taldeari edo bezero potentzialei bidera diezaiekegulako. Eta, ondorioz, denbora eta diru asko aurrez ditzakegu. Gure targeta zehazten lagunduko diguten segmentazio-faktore asko dago: adina, sexua, estatusa, lanbidea, bizi-tokia, hizkuntza, musika-gustuak, zaletasunak… Horiek guztiak lagungarri izango dira gure kanpaina eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin.
  • Marketing automation. Software-tresna jakin batzuk erabiliz zenbait ekintza automatikoki egiteari esaten zaio marketin automatizatua. Horren bidez, marketin-prozesu errepikakorrak koste oso baxuan eraman ditzakegu aurrera. Aukera ematen du, besteak beste, gure Newsletterreko harpidedunei mezu elektronikoak automatikoki bidaltzeko, bezero ohiei eskaintza orokorrak helarazteko edo gure datu-basera informazio erabilgarria modu masiboan igortzeko. Funtsezko tresna da bezeroen datu-base zabala duen edozein enpresaren estrategiari begira.

Marketinaren mundua interesgarria iruditzen bazaizu eta zure negozioa garatze aldera gaiari buruzko ezagutza handitu beharra baduzu, gogoratu Gaztenpresak tailerrak eta prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkizula, zure lan-jardunean sakontzeko beharrezkoak dituzun gaitasunetan treba zaitezen. Zain gaituzu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...