×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2018an nagusi izango diren marketin-joerak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Social messaginga, bideo-marketina, errealitate areagotua eta birtuala, influencer edo eragin-sortzaileen bidezko marketina, aipamen sozialen monitorizazioa, edukien marketina… Joera horiexek izango dira nagusi 2018an zehar, komunikabide sozialetako adituen arabera.

Zure negozioak joera berri horietatik etekina ateratzea nahi baduzu, ezin duzu itxaron horiek zehaztu edo finkatu arte. Aurrea hartu behar duzu, nola funtzionatzen duten jakin, eta lehenetako bat izan behar duzu marketin digitaleko planean horiek erabiltzen. Horrela, zure sektorean edo merkatu-nitxoan aitzindari izatearen abantailaz baliatu ahalko zara.

Social messaginga da 2018rako joerarik argienetakoa. WhatsAppek eta Messengerrek komunikazio masiboko tresna gisa hartu duten garrantzia dela eta, edozein motatako sustapenak, iragarkiak edo berritasunak bihur daitezke biralak. Eta, marketinaren ikuspegitik, horrek ez du preziorik.

Facebook da gehien erabiltzen den sare soziala, eta Messenger horren mezularitzako aplikazioa. WhatsApp atzetik du, oso gertu. Hala, horrelako tresnak erabiltzen dituzten pertsonen % 91k Messenger erabiltzen du, eta % 89k WhatsApp. Hori dela eta, biak ala biak joera nagusitzat hartzen ditu marketin- eta publizitate-arduradunen % 33k.

Baina, aldi berean, erabiltzaileen artean nabarmentzen ez den guztia gaitzesteko joera dute tresna horiek. Horregatik, funtsezkoa da balio handia eta kalitateko edukia duten kanpainak prestatzea. Ohartxo bat, horrelako kanpainak egiten hasi baino lehen: datu-base on bat sortzea da garrantzitsuena. Horri esker, zure sustapenak ez dira Spam karpetara joango.

Bideo-marketina da publizitate digitalaren guru guztiek nabarmentzen duten bigarren aukera. Ez da tresna heldu berria, baina bai urterik urte sendotuz doan joera bat. Orain baino lehen ere esan dizugu zergatik erabili behar duzun bideoa marketin digitaleko zure estrategian. Baina, horrez gain, jakin behar zenuke gure ingurunean gehien erabiltzen den hirugarren plataforma dela YouTube: erabiltzaileen % 71k baliatzen du, eta kopurua handitzen ari da. Gainera, Facebook Ads eta Twitter Ads sareek ere bideo-publizitatea egiteko aukera ematen dute. Eta ezin dugu ahaztu erabiltzaileen artean Instagram Stories lortzen ari den eragina: gehien erabiltzen den hirugarren sare soziala da dagoeneko. Izan ere, eduki iragankorrak hobesten dituzte kontsumitzaileen belaunaldi berriek.

Goranzko joera duen beste aukera bat, nahiz eta aurrekoetatik urruntxo egon, influencer edo eragin-sortzaileen bidezko marketina da. Zerikusi zuzena du Internet bidezko bideo-kontsumoarekin —batez ere YouTuberen eta Instagramen bidez— eta halako hazkundea du, non hainbat agentziak bitartekaritza-lana egiten baitute, enpresen eta pertsonaia ezagunen artean, horrelako babesletzak negoziatzeko.

Beste joera bat errealitate areagotua eta birtuala da. Multinazional handiak ari dira dagoeneko erabiltzen eta, lehenago edo geroago, negozio gehienetara helduko da. Teknologia horrek nabarmen hobetzen du erabiltzailearen esperientzia, eta, gainera, balio erantsia ematen die bezeroei, ingurune erreala eta objektu digitalak nahasten dituelako. Hau da, guk irudi erreal bat ikusten dugu geure gailuan, eta errealitate horretan ez dauden objektuak, animazioak edo datuak handitu edo erreproduzitu ahal ditugu horren gainean. Adibidez, altzari-denda baten appak ohe edo sofa bat txerta dezake zure gelaren irudiaren gainean.

Eduki gehiago eta hobeago 2018rako

2018an, beren gustu eta beharretara egokitutako gero eta eduki gehiago eskatzen jarraituko dute kontsumitzaileek, gero eta gutxiago gustatzen baitzaie ohiko publizitatea. Enpresek beren bezeroak ezagutzeko duten beharraren hurrengo urratsa da edukien marketina. Orain ez da nahikoa bezeroen adina, generoa, datu geografikoak edo demografikoak ezagutzea; horiez gain, haien gustuak, arazoak, erronkak eta helburuak ere ezagutu behar ditugu, berariazko eta kalitateko edukien bidez horiek guztiak asetzen laguntzeko. Eta ez da nahikoa blogen bidezko testu-formatua; bideoa ere funtsezkoa izango da berriro, baita infografiak, podcastak eta audioa ere.

Azkenik, entzute sozialak balio handiko informazioa ematen du zure lehiakideen errendimenduari buruz, eta abantaila hori zure edukien estrategian erabiltzeko aukera eskaintzen dizu. Aipamen sozialak monitorizatzearen zeregina da hori. Kontsumitzaileen portaerari buruzko hainbat ikerketak agerian jarri dute esaldi batzuk —Gomendatuko lidake inork? Non eros dezaket? eta halakoak— behin eta berriro errepikatzen direla milaka online bilaketatan, eta erantzunen erdiak baino gutxiago datozela enpresetatik. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da aipamen sozial horiek monitorizatzen hastea; izan ere, aditzera eman dezakete zure xede-taldeari zer gustatzen zaion eta zer ez, eta, gainera, zure marka hobetzen lagun diezazukete.

Hedabide sozialetako joera berri horiez gain, sare sozialek ere marketin digitalerako tresna eraginkorrak izaten jarraituko dute 2018an. 2017ko Urteko Ikerketaren arabera, gure inguruneko ia 20 milioi lagunek erabiltzen dituzte sare sozialek, hau da, 16 eta 65 urte bitarteko herritarren % 86k. Facebook da nagusi, eta, ondoren, WhatsApp, YouTube, Twitter eta Instagram. Azken datua: erosketari buruzko informazioa bilatzeko helburuz egindako sare sozialen erabilera 16 puntu igo zen 2016ko datuekin alderatuta, eta gaur egun % 53k erabiltzen du hori.

Adierazgarria, ezta?

Orain, joera horiek ezagutzen dituzunez, ekintzak planifikatu eta gauzatu besterik ez duzu egin behar. Gogoan izan Gaztenpresak zure enpresaren ikusgaitasuna areagotzen lagunduko dizula, bere kontaktu-sareari esker. Zain gaituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...