Zer da networkinga eta zein dira haren gakoak?

Zer da “networkinga” eta zein dira haren gakoak?

Seguruenik entzungo zenuen haren inguruan hitz egiten. Oso berritzailea edo iraultzailea dirudi, baina ez da horrenbesterako; beraz, ez beldurtu adituren batek gomendatzen badizu eta oraindik zer den ez badakizu. Networkinga beste profesional batzuk ezagutzeko eta horiekin harremanetan jartzeko prozesua da; lehen lantokian bertan, bileretan edo azoketan egiten zen, eta orain Internet bidez ere egin daiteke.

Zure lan-egoera edo zure enpresaren egoera hobe dezaketen kontaktuen sare bat sortzea da helburua. “Networking” on batekin, hau da, kontaktuen sare on batekin, ezagutzera eman, zure marka pertsonala hobetu, zure negozioa sustatu, eta kolaboratzaileak, inbestitzaileak eta bezeroak aurkitu ahal izango dituzu.

Egun batzuk barru, Gaztenpresak babestutako B-Venture ekimenera joan zaitezke networking-saio intentsibo batean parte hartzera, baina, momentuz, hemen azalduko dizkizugu gakoak:

  1. Sareak sendotu egiten du

Ekintzaileek ez dituzte bezeroak bakarrik behar. Kideen sare bat ere behar dute, momentu jakin batean horiengana laguntza eske joan ahal izateko. Hau da, profesionalen sare bat, lankidetzan jarduteko, ideia bat partekatzeko eta hobetzeko, eta enpresen eta pertsonen ateak irekitzeko. Mundu honetan konektatuta bizi gara, eta dagoeneko ez da nahikoa curriculum on bat edo negozio-ideia on bat izatea, pertsona egokiak ezagutzea ere oso garrantzitsua da.

  1. Tresnak

Profesionalek beren kontaktuen sarea hobetzeko erreminta gehiago dituzte orain. Linkedin gisako sareei esker, langileek lanpostuak eta profesionalak bila ditzakete, horiekin harremanetan jartzeko. Enplegua bilatzeko orduan, esaterako, harreman horiek ez dira kontratazioa erabakitzen duten goi-karguekin elkarrizketak egitera bakarrik mugatu behar; oso garrantzitsua da etorkizunean laguntza eta gomendioak eskain ditzaketen antzeko profileko profesionalekin harremanetan jartzea. Enpresa batean norbait ezagutu eta harekin konfiantzazko harremana ehuntzen hasteko modu egokia da. Gakoa ez da plataforma guztietan egotea, horiek erabiltzen eta bereizten jakitea baizik. Balio erantsia eskaintzea ezinbestekoa da, berdin dio Linkedin-en, Youtube-n edo Twitter-en.

  1. Epe luzerako ahalegina

“Networkinga” lan bat da bere horretan. Estrategia bat behar du, baita eguneroko ahalegina ere. Sare profesionala zaindu behar da. Kontua ez da txartelak banatzea edo Linkedineko profila eguneratzea bakarrik. Kontaktuen sarearekin elkartu behar da. Deiak egin behar dira. Mezu elektronikoei erantzun. Adiskideei lagundu. Azoketara eta kongresuetara joan. Beharrezkoa izanez gero, bideo espezializatuak eskaintzeko Youtubeko kanal bat edo blog bat ireki. Hori guztia oso lagungarria izan daiteke marka pertsonala hobetzeko eta etorkizunean fruituak eman ditzakeen konfiantzazko klima bat sortzeko.

  1. Gutxiago gehiago izan daiteke

Kontaktu-sare on bat ez da pisuaren arabera neurtzen. Batzuetan, gutxiago gehiago izan daiteke, kopuru txikiago batek komunikazio arinagoa ahalbidetzen badigu. Hautakorra izan eta kontaktuen zerrenda eguneratu behar duzu. Garrantzitsuena nabarmentzea da, ikusgai egiteko, hain zuzen ere.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?