Euskadin liderrak gara enpresak sortzen eta ekintzailetza sustatzen.
Gure helburua da enplegua sortzen eta kontserbatzen lagunduko duten ekimenak babestea eta ekintzak garatzea.
2022ean, 314 enpresa eta 637 lanpostu sortu genituen. Dagoeneko, 6.500 enpresa baino gehiagok jaso dute, guztira, gure laguntza.
0
2022an sortutako enpresak
0
Sortutako lanpostuak
0
1994tik, enpresa guztiak
Nor gara?
Irabazi asmorik gabeko ekimen bat gara, LABORAL Kutxaren gizarte-lanekoa. Gure helburua da enplegua sustatzea eta ekintzaileei enpresak sortzen laguntzea. Hego Euskal Herriko ekintzaileekin elkarlanean aritzen gara.
Nori laguntzen diogu?
Ekintzaileei. Berdin du zenbat urte dituzun, zure proiektua zer etapatan dagoen… Zure egoera edozein dela ere, zure negozio-ideia babestu eta gauzatzen lagunduko dizugu.
Garapen-proiektuak dituzten mikroenpresa gazteei. Prozesu osoan lagunduko dizugu, hasieratik amaierara. Ideiatik eta negozio-planetik, finkapenera arte.
Elkarlanean aritzen gara ekintzailetzaren kultura sustatu nahi duten erakundeekin ere.
Ekintzaileen profila
Datu demografikoak
39
Batez besteko adina
50%
Gizonak
50%
Emakumeak
Jarduera-sektorea
80%
Zerbitzuak
17%
Merkataritza
3%
Industria, nekazaritza eta abeltzaintza
Forma juridikoa eta finantzaketa
73%
Banakako enpresa
27%
Sozietateak
87.528€
Batez besteko inbertsioa
Inpaktu memoria
Nola sortu nahi dugu inpaktua?
Fundazio gisa, gure helburua zer aldaketak eragiten ditugun pertsona ekintzailengan, haien proiektuetan eta, oro har, gizartean ikustea da. Horretarako, hau guztia lortzea gustatuko litzaiguke:
Ekintzaile baten bizi-proiektua hobetzen laguntzea. Horretarako, laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu.
Negozioa finkatzen laguntzea. Ekintzailetzarako gaitasunak hobetzeko prestakuntza praktikoen eta mentoring-aren bidez.
Aberastasuna eragitea eta desberdintasuna murriztea, enplegu lokala indartzen duten enpresak sortuz.
Garapen Jasangarrirako zer Helbururi laguntzen diogu?
Gaztenpresak hainbat eremutako profesionalak ditu bere taldeetan. Eta profesional horiek eskuzabal eta beren borondatez laguntzen dute fundazioan.
Boluntario batzuk korporatiboak dira —LABORAL Kutxan lan egiten duten pertsonak, alegia—, eta beste batzuk ekintzaileei mentoretza-programaren bidez lagundu nahi dieten pertsonak.