Youth Business Internationalek eta Citi fundazioak gazteen ekintzailetasuna laguntzeko programa europarra abiarazi dute - Gaztenpresa

Youth Business Internationalek eta Citi fundazioak gazteen ekintzailetasuna laguntzeko programa europarra abiarazi dute

Europan gazteen ekintzailetasuna sustatzea helburu duen programa abian jarriko dutela iragarri dute gaur Youth Business International (YBI) erakundeak eta Citi fundazioak, gazteen ekimena enplegua sortzeko eta ekonomia garatzeko motorra delakoan. Citi fundazioaren Pathways to Progress ekimenaren barruan antolatu dute programa eta Alemanian, Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Italian eta Suedian burutuko diren ekintzak zehazten ditu.

“Expanding Youth Economic Opportunities through Entrepreneurship” izena duen programaren bidez 6 estatu horietako 5.500 gaztek ekintzailetasunaren inguruko prestakuntza jasoko dute. Modu horretan, datozen bi urteetan 1.700 negozio inguru sortzen edo garatzen lagunduko du. Citi fundazioak milioi bat dolar inbertituko ditu ekimen horretan. Europako ikuspuntutik gazteen ekintzailetasunerako ildo berriak aztertzeko aukera emango du egitasmoak.

Lankidetza erregio mailakoa izango denez, jardunbide egokiak, ezagutzak eta metodologiak elkar trukatzea ahalbidetuko du, mugaz gaindiko lankidetzari esker, langabeziaren arazoari aurre egingo dio eta ekonomia-garapen iraunkorra sustatuko du. Espainian, Youth Business Spain fundazioa (www.youthbusiness.es) ari da 9 autonomia-erkidegotan programa abian jartzen, bere tokiko erakunde-sarearen bitartez.

 

Youth Business International (YBI) irabazi-asmorik gabeko ekimen independenteen sare globala da. Gazteei euren negozioak sortzen, handitzen eta enplegua sortzen laguntzeko ekimenak dira horiek. YBIk arretarik jaso ez duten gazte ekintzaileei laguntzen die negozioak garatzeko hainbat zerbitzu eskainiz, hala nola, prestakuntza, finantzaketa eskuratzeko aukera, mentoringa eta abar. YBIko kideek 100.000 gazte baino gehiagori lagundu diete euren negozioak abian jartzen eta enplegua sortzen. Negozio horietatik % 70 inguru abian dira hiru urte igaro ondoren, eta asko lanpostu kopuru esanguratsua eta ingurunerako bestelako onurak sortzeko bidean dira. Informazio gehiago: www.youthbusiness.org

 

Citi Foundationek, berriz, aurrerapen ekonomikoa sustatzeko eta munduan errenta baxuak dituzten erkidegoetan jendearen bizimodua hobetzeko egiten du lan. Finantza-inklusioa areagotu eta gazteentzako lan-aukerak bultzatzeaz gain, ekonomikoki biziak diren hiriak eraikitzeko moduei buruzko ikuspegi berriak dakartzaten proiektuetan inbertitzen dugu. Citi Foundationen “More than Philantropy” lan-ildoak Citiren eta bertako langileen ezagutza handia erabiltzen du gure misioa erdiesteko eta pentsamendu- eta berrikuntza-lidergoa sustatzeko. Informazio gehiago: www.citifoundation.com

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?