Laida San Sebastián: “Interesgunea aurkitzen laguntzen diet gazte ekintzaileei”

Laida San Sebastian

Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen […]