Negozio-ideiak hobetzeko lantegi berria sortu du Gaztenpresak

Ekintzailetzaren mundua liluragarria da, baina ez da erraza, eta Gaztenpresan badakigu hori. Horregatik, lantegi bat diseinatu eta abian jarri dugu; haren bidez, ekintzaileei beren negozio-ideia gauzatzen eta enpresa-abentura garatzen lagundu nahi diegu, arrakasta izateko bermerik handienak eskainiz. Irailean zehar ikastaro horren lehen edizioa egin dugu, eta, datozen asteetan, beste deialdi bat egingo dugu, Gaztenpresaren sare […]