Aurkezten dizugu… Angolo di Trastevere
Massimo eta Alessandro Daquanno anaiak Erromatik Gasteizera iritsi ziren, Italiako benetako sukaldaritza Euskadira hurbiltzeko asmoz. Gaztenpresara jo zuten, beren negozio-ideia gauzatzeko, eta Erromako Trastevere auzo historikoa –kale bihurgunetsuz, gaueko bizitzaz eta janari-usainaz betea– Euskadiko hiriburura ekartzeko. Karta liluragarria Angolo di Trastevere jatetxean, Massimo eta Alessandro anaiek plater guztiak momentuan egiten dituzte: pasta freskoa, lasagna, […]