×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Prestatu eskaera bat urratsez urrats. Enpresa Berritzaile berriak sortzea, BFA

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bizkaian zure negozio gaztearentzako finantziazio publikoa bilatzen ari bazara, zorte onekoa zara. Enpresa Berritzaile berriak sortzeko programan izen emateko epea ireki da. Izapideek atzera botatzea gerta liteke… Baina ez kezkatu, zure eskaera nola aurkeztu behar duzun azalduko dizugu, urratsez urrats.

 

Ekiteko dirua behar da. Eta gure aditua eta aholkularia den Oscar Muguerzak azaldu zigun moduan, hiru dira, funtsean, dirua lortzeko bideak. Horietako bat diru-laguntzak eta finantziazio publikoa dira. Hori bai, horiek lortu ahal izateko lehenengo “oztopo” bat gainditu behar da, dokumentuak eta burokrazia. Egia esan ez da dirudiena bezain zaila, baina beharbada ez dizute inoiz behar bezala azaldu 😉

 

Goazen harira. Joan den astelehenean, apirilaren 25ean, Enpresa Berritzaile berriak sortzeko 2016ko Programan izen emateko epea ireki zuen (2. eremua) Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailak. Zenbat diru eman diezadakete? 70.000 euroraino, enpresa bakoitzeko (1.130.000 € banatuko dira). Eta noiz arte aurkez naiteke? Ekainaren 16ko 13:30era arte.

 

Pertsona onuradunen baldintzak

Denborarik gal ez dezazun, aurrena erantzun galdera honi: betetzen al dituzu aurkezteko baldintzak? Honako hauek dira:

 

  • Merkataritza Sozietate edo Kooperatiba gisa legez eratuta egotea.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2014ko apirilaren 1a baino beranduago alta emanda egotea.
  • Lanaldi osoko 2 lanpostu izatea.
  • Diru-laguntza hau aurretiaz ez jaso izana.
  • Gizarte Segurantzarekin zerga-betebehar guztiak egunean izatea.
  • Administrazio-zigorrik eta zigor penalik ez izatea, sexu-bereizkeriarekin lotutako arrazoiak direla eta.

Maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluko egoeretan ez egotea (7. eta 8. orriak).

 

Eskaerak aurkeztea

Momentura arte dena argi, ezta? Gaia zertxobait gehiago “korapilatzen” da eskaerak aurkezteko prozedurari dagokionez. www.euskadi.eus web-orri ofizialean Dekretuko 26. artikulura eramaten zaituzte. Eta horrek atzera botako ditu, seguruenik, pertsona asko. Baina dakizuen moduan, Gaztenpresaren zeregina ekintzailetza sustatzea da, eta horretarako horrelako eginkizun neketsuak erraztu behar badira, hala egingo dugu. Hau da jakin behar duzuna:

 

 

Ez beldurtu ikusten duzun lehenengo gauza “Bulego Birtualerako sarrera” bada eta bertan sartzeko erabiltzaile eta pasahitzik eta sinadura elektronikorik ez baduzu. Normala da. Sinadura elektronikoa lortzeko modu bat baino gehiago daude, baina post honetan ez dugu horretaz hitz egingo; dena den, esteka hau lagungarria izango zaizu. Guk Bizkaibai txartela eskuratzea gomendatzen dizugu (pertsona fisikoarena eta pertsona juridikoarena); eskatu Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailean, Bilboko Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian.

 

  1. artikuluak puntu gehiago xehatzen ditu, baina ez da ezohiko ezer. Bai, zure datuetara sartzeko baimena eman beharko duzu, administrazio publikoekin dena egunean duzula egiaztatu dezaten, eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu. Gero sartuko gara horretan. Eskaera ondo betetzen ez baduzu, hamar egun izango dituzu dagozkion konponketak egiteko.

 

Beharrezko dokumentazioa

Puntu honetara iritsi bazara, eskaera modu egokian bete eta hura adierazitako epean aurkeztu duzula esan nahi du. Baina hori hasiera baino ez da. Orain, eskaerarekin lotutako izapide guztietarako dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Hori aurrez aurre egin beharko duzu (Bilboko Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian).

 

Zein dokumentu behar dira? Bada, hainbat dokumentu. Baina ez gainditu ez dezakezun ezer:

 

  1. Eskaera, behar bezala beteta
  2. Bideragarritasun- eta merkatu-azterketak, edo enpresa-memoria
  3. Hartzekodunaren agiria
  4. Sozietatea eratzeko eskritura
  5. Diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturak eta horiek ordaindu izanaren frogagiriak
  6. Marketin-plana
  7. Errentamendu-kontratua
  8. Kontratua, Gizarte Segurantzaren Erregimeneko alta, eta TC1 eta TC2 dokumentuak
  9. Lan-bizitzaren agiria
  10. Curriculum vitaea
  11. Enpresa berriak izango dituen funtzioen deskribapena
  12. Negozioa garatzen duen pertsona bat baduzu, 8., 9., 10. eta 11. puntuak ere aurkeztu beharko dituzu

 

Zerrendaketa zehatza nahi baduzu, letra txikiarekin, irakurri hau.

 

Hori guztia egin ostean, zain egotea baino ez zaizu geratzen. Zenbat denbora? Eskaerak ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik, hau da, ekainaren 16tik kontatzen hasita. Horrenbestez, asko jota abenduaren 16ra arte itxaron beharko duzu. Eta nork daki, beharbada Olentzero lehenago etorriko da aurten 😉

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Junio 7, 2023
El último testimonio de Gaztenpresatik fue el de Laida San Sebastián que, tras casi 20 años como emprendedora en el ámbito social, ahora comparte sus conocimientos y experiencias con el alumnado de la Escuela Politécnica de la Universidad de Mondragón, donde es responsable de Emprendimiento Tecnológico. “Yo soy la inventora del ‘sí’ a todo”, confesó...
Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...
Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...