×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola sortu ondasun-erkidego bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresaren taldeak zure premietara hobekien egokitzen den forma juridikoa aukeratzen aholka zaitzake. Deitu 900 101 143 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat zure ideia azalduz.

 

Ondasun-erkidegoa kontratuzko aukera bat da. Hala, bi pertsonak edo gehiagok jarduera ekonomiko bat abiaraztea erabakitzen dute, enpresa sortzeko ondarea partekatuz. Ondasun-erkidegoa eratze-gasturik eragiten ez duen forma juridiko bat da. Arrisku ekonomiko handirik bereganatuko ez duten ekintzaileei gomendatzen zaie batik bat. Baina baditu alderdi kritikoak ere. Artikulu honetan, alderdi guztiez hitz egingo dizugu, abentura profesional bati ekin nahi badiozu, erabakirik egokiena har dezazun. Dena den, hori egin aurretik gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Gaztenpresan, zure negozioa abian jartzeko alderdi guztien inguruko aholkularitza eskainiko dizugu, baita forma juridikoaren aukeraketari dagokionez ere.

 

Ondasun-erkidegoen ezaugarri nagusiak

  • Gutxienez bi pertsona behar dira (“erkide” deitzen zaie) ondasun-erkidego bat sortzeko, eta ez dago derrigorrezko partaidetza-ehuneko edo kantitaterik. Eratze-kontratuan bestelakorik adierazi ezean, erkide guztiek erdizka parte hartzen dutela ulertuko da.
  • Ondasun-erkidegoek ez dute nortasun juridiko propiorik eta, beraz, bazkideek egiten diote aurre zor sozialari, erkidegoaren ondasunak nahikoak ez direnean.
  • Kode Zibilaren bidez arautzen dira, Kode horren 392. artikulutik 406. artikulura.
  • Ondasun-erkidego bat sortzeko ez da kapital minimorik edo notario aurreko eskritura publikorik egin behar (ondasun higiezinak edo eskubide errealak jartzen direnean salbu). Era berean, sozietatea ez da Merkataritza Erregistroan nahitaez inskribatu behar. Zentzu horretan, ondasun-erkidego bat sortzea kapital-sozietate bat (mugatua edo anonimoa) edo kooperatiba bat sortzea baino sinpleagoa eta merkeagoa da.
  • Erkideek beren aldetik ordaintzen dute PFEZ, sozietate zibilen kasuan bezala. Hori ez da beti onuragarria izaten, zerga hori merkataritza-sozietate batek ordaintzen duena baino garestiagoa izan baitaiteke.

 

Baina… adi!

Orain arte, forma juridiko horren abantailak baino ez ditugu aipatu, konplexuagoak diren beste batzuekin alderatuta. Baina, bada ondasun-erkidegoa definitzen duen ezaugarri bat, eta hura behar bezala hartu behar da kontuan beste pertsona batekin negozio bat abian jartzea erabaki aurretik. Izan ere, erkidego horien kasuan, erantzukizuna pertsonala eta mugagabea da, hau da, erkideek beren enpresa-ondarearekin eta ondare pertsonalarekin erantzuten diete sozietatearen zorrei.

 

Alderdi fiskalak

Fakturak ondasun-erkidegoaren izenean egiten dira beti, eta ez erkideen izenean. Horregatik, erkidegoak kasuan kasuko BEZ aitorpenak aurkeztu beharko ditu. Era berean, kontuen liburu bat izan beharko du diru-sarrerak eta gastuak jasotzeko, eta erkide bakoitzari dagokion esleipen-ehunekoa adierazteko. Gainera, fakturen erregistro-liburua eguneratuta izan behar da.

 

Ondasun-erkidegoa sortzeko urratsak

Kontratu pribatu bat sinatu behar da erkide guztien artean. Dokumentu hori funtsezkoa da, erkidegoa arautzen duten alderdi guztiak xehatuko baitira bertan: jarduera-mota edo erkidegoa sortu izanaren arrazoia, bazkide bakoitzak egindako ekarpena, onurak eta galerak banatzeko modua, partekatutako baliabideak erabiltzeko modua… Dokumentu hori ez da nahitaez notario aurrean inskribatu behar, ezta Merkataritza Erregistroan ere, baina Ogasunak eskatu egingo digu IFK eskatzeko orduan. Ondasun higiezinen ekarpenak egin badira, horiek notario aurreko eskritura publikoa beharko dute.

 

Autonomo gisa alta hartzea. Logikoa den moduan, eta autonomoen elkarte bat dela kontuan hartuta, pertsonaren batek ondasun-erkidegoan parte hartu nahi izanez gero, alta hartu beharko du Gizarte Segurantzan.

 

IFK lortzea. Ondasun-erkidegoa zerga-ondorioetarako identifikatzen duen zenbakia da (ez da identifikazio fiskaleko zenbakiaren berdina, hark erkide bakoitza identifikatzen baitu). Izapide hori Ogasunean egiten da, eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira: 036 eredua, erkideen NAN fotokopia eta eratze-kontratuaren edo estatutuen hiru kopia. Hura erkidegoa sortu eta hurrengo hilabetean eskatu behar da, entrega edo zerbitzuren bat egin aurretik, edo kobrantzaren bat jaso edo fakturaren bat igorri aurretik.

 

Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga ordaintzea. Ogasunean ordaindu behar da, IFK eskatzen denean, baina ondasun-erkidegoen kasuan zerga hori ordaintzetik salbuetsita daude.

 

Izapide horiek egin ostean ondasun-erkidego bat izango dugu eta, orduan, gainerako erkideekin kontratu pribatuan zehaztu duguna bete beharko dugu. Arautu ez diren alderdiei dagokienez, Kode Zibileko xedapenak aplikatuko dira.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....