- Erakundea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
- Helburua:
Edozein jardueratan emakumeek sustatutako enpresak sortzeko prozesuak lagundu eta bultzatzea.
- Dirulaguntza mota:
Gauzazko laguntzatzat hartuko dira, emakume sustatzaileei eskaintzen zaiena enpresa sortzeko proiektuen laguntzan esperientzia handia duten erakundeek egindako aholkularitza zerbitzuak baitira.
- Pertsona onuradunak:
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
- Emakidura prozedura:
Lehiarik gabeko norgehiagoka, aurrekontu-erabilgarritasuna agortu arte.
- Eskaera epeak:
- 1. deialdia: itxita.
- 2. deialdia: 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30ra bitartean hasitako proiektuak, abenduaren 10eko 13:00ak arteko epea izango dute laguntza hori eskatzeko.