×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola jarri martxan lead-ak sortzeko estrategia eraginkor bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Askotan entzungo zenuen lead-ak sortzearen eta erakartzearen inguruko zerbait. Baina, badakizu zer esan nahi duten horiei buruz hitz egiten dutenean? Lead bat gure web-orriaren bitartez lortzen dugun kontaktu bat da. Oro har, kontaktu horrek inprimaki bat betetzea erabaki du gure web-orrian, hau da, bere datu pertsonalak helaraztea eta pertsona identifikatu bat bihurtzea eta, horrela, guk haren jarraipena egin dezakegu. Marketin digitalaren munduan, lead baliagarri bat izateko ezinbestekoa da helbide elektroniko erreal bat izatea eta kontaktuak enpresaren pribatutasun-politika berariaz onartzea.

Eta, hark zer nolako garrantzia duen ulertzeko, trafikoa zure web-orrira erakartzeko estrategia bat ezarri ondoren, lead-ak lortzea da marketin-estrategia gehienen urrats garrantzitsuenetako bat. Horrelakorik gabe ez zenuke kanal digitalen bidez komunikatzeko bezero potentzialik izango, ezta offline marketin-teknikak erabili ahal izateko datu-base egokirik ere.

Lead-ak erakartzeko oinarrizko prozesuak sei urrats ditu: lehenik eta behin trafikoa erakarri behar duzu zure web-orrira edo blogera; bertan, ekintzarako dei bat egin behar duzu: landing page batera birbideratzen duzu erabiltzailea; inprimaki bat eskaintzen diozu; erabiltzaileak erregistroa bete eta, azkenik, esker oneko mezu bat bidaltzen zaio.

Hemendik aurrera, lead-ak erakartzen lagunduko dizuten hainbat estrategia daude. Ezagunenetako bat Marketing Automation da: softwarea erabiltzen du marketin-ekintzak modu automatizatuan egiteko. Hari esker, oso konplexuak izango liratekeen prozesuak modu naturalean egin ditzakezu, eta eraginkortasun eta emaitza gehiago eta horien kontrol eta jarraipen handiagoa lortu ahal izango duzu.

Automatizaziorako modu ugari daude. Honako hauek dira garrantzitsuenak: e-mail marketina edo mezu elektronikoen bidalketa masiboak; lead nurturing-a, hau da, e-mail kateak modu automatikoan bidaltzea, gure webguneko bisitariek ekintza jakin bat egiten dutenean; eta lead scoring-a, erabiltzaile batek duen bihurketarekiko hurbiltasun-maila zure datu-basean antolatzea ahalbidetzen duena. Automatizazio-marketina egiteko hainbat all-in-one plataforma daude, baina, horietara jotzen baduzu, marketin-estrategia batzuen arazo handienetako batean eror zaitezke: zure komunikazioen despertsonalizazioan, hain zuen. Hori ez gertatzeko, automatizazio-ekintzak segmentazioarekin konbinatzea da egokiena, eta hori lortzeko modurik onena agentzia espezializatuen bitartez egitea da.

Zalantzarik gabe, Inbound Marketing-a da lead-ak erakartzeko erremintarik eraginkorrenetako bat. Marketin- eta publizitate-teknika ez intrusiboak konbinatzen dituen estrategia global bat da eta, haren bitartez, erabiltzaileari modu lagunkoian laguntzen diozu bihurketara, eduki erabilgarria eta garrantzitsua eskainiz.

Erabiltzaile bat zure webgunera iristen den momentuan, harekin komunikatzen zara elkarrizketa-erreminten bitartez, hala nola e-mailaren eta txataren bidez, eta haren premiei eta itxaropenei erantzuten dieten eduki baliagarriak eskaintzen dizkiozu. Marketin-modalitate horretan funtsezkoa da analisiaren fasea, martxan jarri diren prozesu guztien emaitzak ezagutzea ahalbidetzen baitizu, hau da, blogera egindako bisitak, SEO posizionamendua, sare sozialetako interakzioak, Call to Action deiturikoen eraginkortasuna, haren bidez webgune batetara iristen diren erabiltzaileen bolumena, lead kualifikatuen kantitatea eta abar.

Horrenbestez, azterketak zeharkako fase bat izan behar du inbound marketin-prozesu osoan zehar, eta eginkizun horietako bakoitzean egindako ekintzetatik ondorioak ateratzea ahalbidetu behar dizu.

Marketin-estrategia horren barnean, lead-ak erakartzeko modu asko daude. Horietako batzuk erakutsiko dizkizugu, oso modu laburrean:

  • Deskargatu daitezkeen edukiak. Erabiltzaile bat gure webgunera edo blogera erakartzea lortu ondoren, doako edukiak, deskontu-kupoiak edo txartel pertsonalizatuak deskargatzera gonbidatzen dugu, erregistroaren truke.
  • Newsletterra. Gure bezero potentzialen datuak lortzeko beste modu eraginkor bat aldian behingo buletin elektroniko baten izena ematea da.
  • Lehiaketak. Makina bat erreminta digital daude sare sozialetan lehiaketak martxan jartzeko. Lead-ak erakartzeaz gain, horiek erabiltzaileak hobeto ezagutzeko eta erosketa-prozesura gerturatzeko balio dute.
  • SMM. LinkedIn edo Facebook gisako sare sozialek publizitate-kanpainak edo lead-ak erakartzeko kanpainak erraz egiteko aukera eskaintzen dute.

Ikus dezakezun moduan, unibertso baten aurrean gaude, eta guk zati bat baino ez dizugu erakutsi. Gai hauetakoren batean gehiago sakondu nahi izanez gero, eman izena Gaztenpresan antolatzen ditugun prestakuntza-ikastaro eta tailerren, batean: horien bitartez, zure negozioak aurrera egiteko behar dituzun gaitasun guztiak lortu ahal izango dituzu. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...